TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

GIPUZKOA MAILAKO LEHEN HERRITAR BATZARRA ABIAN: LANDA EREMUA ETA KLIMA.

Abian da Telesforo Monzon Euskal herrigintza laborategiak (TMeLab) eta Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak sustatu duten nekazaritza-jarduera eta klima-aldaketa ardatz izango dituen Herritar Batzar deliberatzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

ZER DIOTE HERRITARREK BURUJABETZAZ? NAZIOMETROAREN JARDUNALDIAK

UPV/EHUko BIZKAIA ARETOAN (BILBO), 2022ko AZAROAREN 23an BURUTUAK

Workshop on the relevance of Personal Safety and Security Guarantees for Peace Negotiators, Advisors and Advocates During and After Peace Talks

Txostena ingelesez

HIZKUNTZA POLITIKA BIRPENTSATZEN ADIMEN ARTIFIZIALA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN IKUSPEGITIK

Burututako mintegiaren ondorioak, aktak eta aurkezpenen PDFak eskura dituzu jada

XXI. MENDERAKO HIZKUNTZA POLITIKAZ

2022ko urriaren 19an Eibarko Markeskoa Jauregian burutua

Euskal

Herrigintza

Laborategia

Laboratory

for Basque

state-building

PROIEKTUAK: GOGOETA ESTRATEGIKOA

Naziometroa: 4. neurketa

Euskal Burujabetzaren Barometroa

• EZAGUTU NAZIOMETROA

Txillardegi Gogoeta Gunea

XXI menderako hizkuntza-politika eztabaidatu, ondorioak atera eta proposamenak egiteko gogoeta gunea.

• INFORMAZIO GEHIAGO

Euskal Herria - Nazioartea Gogoeta Gunea

Euskal Herriak munduan behar duen kokapenaren eta horretarako garatu beharreko kanpo estrategiaren inguruko hausnarketa burutzea helburua duen elkarlanean jorratutako proiektua. Gogoeta Gune honek hainbat mintegi itxi eta ireki burutzen ditu bai eta ondorioak atera eta zabaldu.

• MINTEGIAK IKUSI

Prospektiba tallerra

Mundua garai aldaketa batean kokatua dago. Epe motzean abiadura eta garapen esponentziala duten eraldaketak ematen ari dira, demografia, geopolitika, klima edota garapen teknologikoak direla eta. Euskal Herriak bere txikitasunetik eraldaketa guzti hauen aurrean nola kokatu aztertu beharra du.

• TALLERRA EZAGUTU

Periskopioa

Gure Esku Dagorekin batera abian jarritako ekimena. Munduan zehar martxan dauden burujabetza prozesuak aztertu eta ikasteko.

• EZAGUTU PERISKOPIOA

Partekatuz-Sharing

Euskal Herrian eman den gatazka eraldaketa zein nazio eraikuntza prozesua beste gatazka eta herrietako interesatuekin partekatzea helburua duen proiektua.

• PROIEKTUAK IKUSI

Post-Covid-19

Gaur egun bizi dugun krisi honek mundu mailan eta arlo guztietan inflexio puntu bat suposatu(ko) duela ukaezina da. Arlo guztiak astindu ditu eta post-COVID-19 agertokian erronka estrategikoei aurre egiteko hausnarketek krisi hau oso presente izan beharko dute. Horregatik hausnarketarako esparru hau zabaldu nahi izan dugu adituen iritziak jasotzeko.

• EKARPEN GUZTIAK IKUSI

PROIEKTUAK: EZAGUTZA APLIKATUA

Klima Asanbladak Euskal Herrian

Klimaren aldaketa eta honek dakartzan ondorioei aurre egitea XXI mendeko erronkarik handienetarikoa da bai globalki bai Euskal Herria mailan ere.

• EKITALDIEN INFORMAZIOA

Ongizatea eta bere Adierazleak

Zer da ongizatea? Nola definitzen dugu? Zertan neurtzen da?. TMeLab-etik abiatu dugun proiektu honek galdera hauei eta bste askori erantzun nahi die, landutakoa praktikoki aplikatu asmoz.

• JARDUNALDIEN INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA

TM eLab Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia da.

LAN ARDATZAK

Globalizazioa

Mundu mailan eraldaketa sakonak ari dira gertatzen, inoiz ezagutu gabeko abiaduran gainera. Hala nola: ekonomiaren globalizazioa, teknologiaren eta ziberespazioaren garapena, polo anitzeko errealitate berri baten sorrera, nazioarteko aktore berrien agerpena, soilik globalki erantzun diezaiekegun mehatxu berrien azaleratzea eta abar. Euskal Herria bezalako herri txiki batek halako eskenatoki batean dituen erronkak izugarriak dira. Hausnarketa etengabea eta ekimen adostuak beharko ditugu.

> IRAKURRI GEHIAGO

LAN ARDATZAK

Globalizazioa

Ekonomiaren globalizazioa, teknologiaren eta ziberespazioaren garapena, polo anitzeko errealitate berri baten sorrera, nazioarteko aktore berrien agerpena, soilik globalki erantzun diezaiekegun mehatxu berrien azaleratzea eta abar. Euskal Herria bezalako herri txiki batek halako eskenatoki batean dituen erronkak izugarriak dira. Hausnarketa etengabea eta ekimen adostuak beharko ditugu.

> IRAKURRI GEHIAGO

Identitatea

Euskal nazioa zarpaildurik iritsi da globalizazioaren mendera; hizkuntza komunitate gutxiagotu eta kulturalki menderatua gara. Horrelako egoeran iritsi gara XXI. mendera, neoliberalismoak sortutako krisi kulturalak jendea komunitate bateko partaide sentitzeko beharra areagotzen duen garaira. Etorkizuneko euskal nazioaren zutoinak birsortu behar dira, euskal nazioaren iruditeria eta oinarri kulturala berreraikiz.

Ongizatea

Globalizazioak erronka konplexuen aurrean jarri ditu gure erakundeak, enpresak zein ehundura soziala eta herritarrak oro har: Ongizate sistema, lana eta enpleguaren ezaugarriak, trantsizio energetikoa eta ekologikoa, industria 4.0, demografiaren bilakaera eta abar.

Lurralde-kohesioa

Ezein herrigintza politikak lurralde kohesioa kontuan izan behar du. Zer esanik ez Euskal Herrian, bi estatuetan eta hiru egitura administratibotan banatuta, lurraldeen arteko desoreka ekonomiko, demografiko eta sozial nabariekin. Eremuz eremu eta behetik gora, lurralde kohesioa bultzatuko duten dinamika zentripetoen beharrean gaude.

TELESFORO

MONZON

eLab