Jardunaldi hauetan Euskal Herrian berezko botere judiziala izateko aukerak aztertu nahi izan dira. Horretarako, lehenik eta behin, begirada historiko bat eskaini da, foruen deuseztapenaren aurretiko egoera aztertuz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta baita Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere. Gainera, eredu deszentralizatu konparatuak aztertu dira Europan zein mundu anglofonoan, eta baita koofizialtasunari emaniko irtenbideak ere. Azkenik, eta mahai-inguru bidez, Euskal Herriaren etorkizunaren aukeren inguruan egin da gogoeta.