TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

barra

10. BULETINA / 2025.12.18

barra

Udako eskola irekiak

(irailaren 9 eta 12an)

Udako eskolak gai zehatzei buruz gogoeta egin, eztabaidatu eta aurrera begirako ildo estrategikoak lantzeko espazio irekia dira. Ariketa horretarako soberanismoaren bueltako eragileak eta norbanakoak biltzea du helburu.

 

Aurten euskararen normalizazioak eta biziberritzeak eskatzen duen hizkuntza poltika berriaren inguruko gogoeta izan da ardatz nagusia. Jada asko hitz egin da azken urteetan euskararen biziberritzeak duen agortze edo geldotze prozesuaz, bai eta etorkizun motzean dituen arrisku estruktural eta politikoaz ere.

 

Hori horrela, irailaren 9 eta 12an burututako eskolen bitartez Euskal Herriko eragile zein norbanakoak bildu eta saio mamitsuak burutu ditugu. Egun horiei buruzko material guztia gure webean dago eskuragarri.

 

Bideoak ikusi hemen:

 

IRAILAK 9koak

 

EVA PONS

ALBA NOGUEIRA

IÑIGO URRUTIA

JOSU AZTIRIA

 

IRAILAK 12koak

GARIKOITZ GOIKOETXEA

OLATZ ALTUNA

IÑIGO URRUTIA

MIREN ZABALETA

JOSU AZTIRIA, IDURRE ESKISABEL ETA JON SARASUA

barra

Euskal botere judiziala irudikatzen.
UIK ikastaroa

(irailak 15)

Jardunaldi hauetan Euskal Herrian berezko botere judiziala izateko aukerak aztertu nahi izan dira. Horretarako, lehenik eta behin, begirada historiko bat eskaini da, foruen deuseztapenaren aurretiko egoera aztertuz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta baita Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere. Gainera, eredu deszentralizatu konparatuak aztertu dira Europan zein mundu anglofonoan, eta baita koofizialtasunari emaniko irtenbideak ere. Azkenik, eta mahai-inguru bidez, Euskal Herriaren etorkizunaren aukeren inguruan egin da gogoeta.

Jardunaldiaren egunean aipatutakoa 2025eko aldizkarian egongo da laburbilduta.

barra

Naziometroaren 5 urteko jardunaldia

(urriaren 27a)

Azken bost urteotan, ehunka galderaren bitartez, gure jendarteak nola pentsatzen duen ezagutzeko tresna bihurtu da, eta aldi berean, garai bakoitzeko kezka eta lehentasunen ispilu.

Inkestek agerian utzi dute euskal jendartea aldaketa eta erronka handien aurrean dagoela: nortasun kolektiboaren bilakaera, autogobernuaren etorkizuna, gazteen ikuspegi berrituak, immigrazioaren eta integrazioaren inguruko jarrerak, edota euskal estatua bezalako gaiek garrantzi berezia hartu dute.

Jardunaldian 5 urteko datuen bilakaera aztertzeaz gain, aurrera begira nazio bezala ditugun bi erronkari erreparatu genien mahai-inguruen bitartez. Lehenik, lurralde kohesioari lotuta, egungo egoeraz, erronketaz, tentsioez eta aurrera begirako aukera eta gakoak izan ditugu hizpide. Bestalde, jarrera erreakzionarioen gorakada beteko testuinguru honetan, euskal jendartean horiek nola eragiten duten aztertzeko bigarren mahai ingurua osatu dugu.

Jardunaldia bere osotasunean ikusteko bideoak eskuragarri daude gure youtubeko kanalean.

https://www.youtube.com/watch?v=9d7VDDagHH4&t=12s

barra

Naziometroa 5 urte txostena

Naziometroaren 5 urteko txostenean 2020tik gaur arte egindako zazpi neurketen emaitzak jasotzeaz gainera, bilakaerari erreparatu eta aipagarriak diren datuen arteko gurutzaketak egin ditugu. Gai bakoitzean adituak diren perfil anitzeko kolaboratzaileek osagarritu dute txostena irakurketa aberasgarriak eskainiz.

Deskargatu hemen txosten osoa:

TXOSTENA DESKARGATU

barra

Naziometroaren 5 urteko datuen aurkezpena Baiona eta Iruñean

(abenduaren 11 eta 12)

Urriaren 27ko Bilboko jardunaldiaren ondoren, Baiona eta Iruñean erkidego bakoitzaren datu propioak aztertu ditugu. Garrantzitsua da guretzat Euskal Herriaren argazki osatua egitea eta tokian tokiko eragileekin inkestatik lortzen ditugun datuak partekatu eta hausnarketa sustatzea.

 

DESKARGATU NAFARROAKO TXOSTENA EUSKARAZ

DESCARGA EL DOSSIER DE NAFARROA EN CASTELLANO

DESKARGATU IPAR EUSKAL HERRIKO TXOSTENA EUSKARAZ

TÉLÉCHARGER LE RAPPORT DU PAYS BASQUE NORD EN FRANÇAIS

barra
barra

HAINBAT EKITALDITAN EGON GARA

Ekainak 13. Iratzar Fundazioak antolatutako “Badago Alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin” uda ikastaroa Eibarren.

Ekainak 25. Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Ba al da tarterik Euskadin Autogobernu hobea izateko” uda ikastaroa Donostian.

Uztailak 2. Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Euskal nortasunak XXI. mendera begira: 2050 helburu” ikastaroa Baionan.

Irailak 26. “Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarra” Donostian.

Azaroak 3. Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Heldu, gazte Sinposioa. Belaunaldien arteko elkartasuna helburu” jardunaldia Bilbon.

Azaroak 7. Udalbiltzak antolatutako “Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak” jardunaldia Donostian.

Azaroak 27-28. “Emergent sovereignties. Nazionalismoa ikertuz V. nazioarteko kongresua”.

Abenduak 2. Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako “Trantsizio sozioekologiko prozesuen zerbitzura dagoen entzute komunitarioa Mintegia” Urdaibain.

barra

PRENTSAN AGERTU GARA

Naziometroaren VII. neurketa

Hamaika telebistaren Aterpea saioan egon gara.

HAMAIKA TB

UDAKO ESKOLA

Irailaren 9ko saioa

UDAKO ESKOLA

Irailaren 12ko saioa

EUSKAL BOTERE JUDIZIALA IRUDIKATZEN

NAZIOMETROAREN 5 URTEKO JARDUNALDIA. Bilbo

NAZIOMETROA 05. Baiona eta Iruñeako aurkezpenak.

barra

IRAKURKETA INTERESGARRIAK.

– Esnatu ala hil

Garikoitz Goikoetxea eta Iñaki Iurrebaso

barra

TELESFORO

MONZON

eLab