TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

barra

11. BULETINA / 2026.06.25

barra

TMeLaben I. KAIERA argitaratu dugu

Pozik jakinarazten dizuegu TMeLab-en I. KAIERA eskuragarri dagoela. Argitaratu dugun lehen Euskal Herrigintzaren Kaiera honetan gure lan-ildo nagusiekin (Nazio gogoa, Estatus juridikoa eta Politika publikoak) lotutako hausnarketak, ikerketa emaitzak eta gure kolaboratzaileen ekarpenak bildu ditugu. Era honetara, TMeLaben argitaratuko ditugun Kaieretan Euskal Herriaren garapenean eragin estrategikoa izango duten arloen inguruko ikuspegi berritzaileak eskainiko ditugu.

barra

2026ko Udako Eskola Irekiak

Segurtasuna eta polizia sistema

Udako Eskolaren aurtengo edizioak Segurtasun publikoa eta polizia sistemari helduko dio. Ikaskuntza, eztabaida eta saregintza uztartu eta gai horren bueltako Euskal Herriko zein beste jatorri batzuetako hainbat aditu eta eragilerekin egongo gara.

Data: 2026ko irailaren 14a
Izen-ematea: https://my.liberaforms.org/udako-eskola-2026

Laster egitarauari buruzko informazio gehiago zabalduko dugu.

Espazio mugatu izango dugu; beraz, izena lehenbailehen ematea gomendatzen dizuegu.

barra

Naziometroaren VIII. Neurketa kaleratu dugu

Euskal Herriko 1.446 herritarren artean 2026ko apirilean egindako inkestetan oinarritutako emaitzak kaleratu ditugu ekainaren 15ean EHUren Bizkaia Aretoan egindako prentsaurrekoan.

  1. Neurketa honek segurtasun-pertzepzioa, poliziarekiko konfiantza, kontrol zein gardentasun mekanismoak eta euskal estatuaren inguruko iritziak aztertu ditu, besteak beste. 

Kontsultatu Naziometroaren VIII. neurketak emandako datu guztiak gure webgunean. Datuak aldagaika gurutzatzeko aukera dago gure webgunean. 

https://telesforomonzonlab.eus/8-2026-06-neurketa/

barra

II. Konferentzia Subiranistan parte hartu dugu

TMeLabeko kideok Gure Eskuk antolatutako II. Konferentzia Subiranistan parte hartu genuen. Jardunaldiak aukera paregabea eskaini zuen burujabetza, lurralde-garapena eta etorkizuneko erronkei buruzko gogoeta kolektiboa egiteko.

barra

Etorkizuneko Euskal Burujabetza mintegia

Martxoaren 10ean, ALCrekin batera lanerako mintegia egin genuen Bilbon. Topaketan Etorkizuneko euskal burujabetzaren inguruan aritu ginen lanean, ikuspegi eta esperientziak partekatuz, elkarlan-aukera berriak identifikatuz eta etorkizuneko proiektuetarako oinarriak sendotuz.

Muina etorkizuneko euskal burujabetzak izango dituen erronkei aurre egiteko azpiegiturak diseinatzea da. Identifikatutako erronka batzuek gainean aritu ginen lanean eta ekarpen ugari jaso genituen bertaratu ziren eragile anitzen eskutik. Bide honetan lanean jarraitzen dugu.

barra

Holywell Trust fundazioaren bisita Bergaran

Holywell Trust fundazioko ordezkariak Bergaran izan ditugu bisitan. Esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko aukera izan genuen, nazioarteko harremanak indartuz eta lankidetza berriak aztertuz.

Proiektu berria UCLko IIPP Masterreko ikasleekin

Martxan jarri dugu UCLko IIPP (Institute for Innovation and Public Purpose) Masterreko ikasleekin garatzen ari garen proiektua. Lanaren ardatza enpresen errotzea neurtzeko indizea izango da, lurralde-garapena eta tokiko ekonomien sendotasuna aztertzeko tresna berriak garatuz. Harreman publiko-pribatuak definituko dituen eredu berri baten bueltan oinarritzen da proiektua.

Gainera, ekainaren 16 eta 17an Londonen Institute for Innovation and Public Purpose-k antolatutako “Rethinking the State” foroan parte hartu dugu.

Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko tailerra

Ekainaren 4an Errenteriako Torrekua eraikinean izan ginen Euskal Herria Digitala ekimenak antolatutako “Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak” tailerrean, eta egia esan, hausnarketarako gune ezin hobea izan zen. Plataforma digital handien nagusitasunari eta sortzen dituzten mendekotasun-kateei nola aurre egin aztertu genuen, oligopolio teknologikoen boterea bertatik bertara ulertuz. Saioan zehar, gure erakunde eta herri mugimenduetan burujabetza teknologikoaren agenda nola txertatu dezakegun aztertu genuen, sareko azpiegituren eta datuen kontrola herritarron eta arlo publikoaren eskuetara itzultzeko bide-orri eta estrategia zehatzak kolektiboki birpentsatuz.

Transición energetica y ordenación del territorio

TMeLabetik ekarpena egin dugu “Transición energetica y ordenación del territorio” liburuaren garapenean. Argitalpen honek trantsizio energetikoaren eta lurralde-antolamenduaren arteko loturak aztertzen ditu, gaur egungo erronka nagusietako bati ikuspegi integrala eskainiz.

Ikusi publikazio osoa hemen: https://ahu.eus/wp-content/uploads/2026/04/Transicion_Energetica_y_Ordenacion_del_Territorio.pdf

Inpaktaren lehen zenbakia kaleratu da

Albiste pozgarria da Inpakta aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu dela. Inpaktaren Gobernu organoan parte hartzen dugu eta proiektuaren helburua ikerketek duten gizarte-eraginari, berrikuntzari eta lurralde-garapenari buruzko edukiak zabaltzea du helburu.

Kontsultatu artikuluak hemen: https://ojs.ehu.eus/index.php/InpAkta

SEH Masterreko matrikulazioa zabalik

SEH Masterreko matrikulazio epea martxan dago jada. Master honek ekonomia, lurralde-garapena eta eraldaketa sozialaren inguruko ezagutza aurreratua eskaintzen du.

Zergatik SEH masterra?

Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterra EHU Euskal Herriko Unibertsitateko master ofiziala da. Gizarte-zientzien eremuan kokatzen da, eta Soziologia, Politika Zientziak, Komunikazioa, Ekonomia eta Nazioarteko Harremanak bezalako jakintza-arloak uztartzen ditu.

Ikuspegi horietatik abiatuta, masterrak subiranotasuna du aztergai nagusi, eta gaur egun eremu politiko, sozial eta kulturalean gertatzen ari diren aldaketak lantzen ditu, gai horietan adituak diren irakasleen eskutik.

SEH masterraren ezaugarriak

  • Erdipresentziala da: klaseak astelehen eta astearte arratsaldeetan izaten dira, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
  • Euskaraz eskaintzen den gizarte-zientzietako master bakanetakoa da.
  • Doktoregorako bidea irekitzen du, EHUko Politika, Gizartea eta Kultura doktorego-programarekin lotura zuzena baitu.
  • Hautazko praktikak egiteko aukera eskaintzen du, Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikotan.

Aurrematrikula

2026/2027 ikasturtean SEH masterra egiteko aurretiazko izen-ematea irekita dago:

  • 3. epea: uztailaren 1etik 3ra

Aurrematrikulari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu:

https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/unibertsitate-masterrak/aurretiko-izen-ematea-eta-matrikula/aurretiko-izen-ematea-eta-onarpena

Gainera, SEH masterrak matrikula baldintzatua onartzen du: graduko 9 kreditu eta Gradu Amaierako Lana amaitu gabe izanda ere, masterra hasi ahal izango duzu.

Informazioa

barra

TELESFORO

MONZON

eLab