2. BULETINA / 2022.09.28
KLIMA BATZARRAK
GIPUZKOA MAILAKO LEHEN HERRITAR BATZARRA ABIAN: LANDA EREMUA ETA KLIMA
Abian da Telesforo Monzon Euskal herrigintza laborategiak (TMeLab) eta Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak sustatu duten nekazaritza-jarduera eta klima-aldaketa ardatz izango dituen Herritar Batzar deliberatzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
Zozketa bidez aukeratutako 32 gipuzkoar Herritarren Batzar berritzaile honetan parte hartzera deituak izango dira, eta galdera honi erantzun beharko diote: Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazal-jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko?
Herritarren Batzar hau Telesforo Monzon Euskal Herrigintza laborategiak (TMeLab) eta Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak Etorkizuna Eraikizen baitan orain ia urte bete aurkeztutako egitasmoaren gauzapena da. Proiektu hau demokrazia deliberatiboan adituak diren bertako zein nazioarteko aholkularien bidelaguntzarekin garatu da (ELGA, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, eta Deliberativa elkartea).
Prozesu aitzindari eta berritzailea da, herritarrak nekazaritza-jarduera eta klima-aldaketa gisako gai publiko garrantzitsuen gaineko deliberazioan parte hartzera gonbidatzea helburu duena.
Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde politiko guztien babesa du prozesuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak Herritarren Batzar honetatik hainbat gomendio jasoko ditu, datozen urteetako nekazaritza-politikaren arloko jarduerak bideratzeko balio dezaten.
ORAIN ARTEKO MINTEGIAK:
TMeLab aztertzen ari da demokrazia deliberatiboaren ereduek klima-aldaketari aurre egiteko neurriak hartzerakoan izan dezaketen balioa. Horregatik, azken hilabeteotan bi jardunaldi antolatu ditugu Mondragon Unibertsitatea, Arantzazulabekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Demokrazioa Deliberatiboa XXI mendean
Telesforo Monzon laborategiak (TMelab), Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Arantzazulab-ek elkar lanean, gogoeta jardunaldiak antolatu zituen online. Jardunaldi hauetan asanblada herritarren marku teorikoa eta praktikoa landu ziren. Zertarako balio duten herritarren asanbladak bai eta zein muga dituzten, hala nola beren garrantzia aldaketa klimatikoa dela eta hartu beharreko deliberazioetan. Nazioarteko herrialde ezberdinetako Asanblada herritarrak aztertu ziren, esperientzia ezberdinak jasoz eta hausnarketak konpartituz adituen eskutik. Jardunaldien bideoa eskuragarri dago gure web orrian.
Gipuzkoako Klimaren Batzarra landa eremuan (GKB). Nazioarteko Jardunaldiak
TM eLab laborategiak, Arantzazulab, Gipuzkoako Aldundia eta Deliberativarekin batera Europako klima asanblada desberdinen inguruan ezagutza jaso eta zabaldu asmoz nazioarteko jardunaldiak burutu genituen. Jardunaldi hauek TM eLab-ek Arantzazulab eta Gipuzkoako Aldundiarekin batera abiatu dugun Gipuzkoako Klimaren Batzarra Landa Eremuan (GKB) proiektuaren barnean kokatzen dira.
HIZKUNTZA POLITIKA
XXI. MENDERAKO HIZKUNTZA POLITIKAZ JARDUNALDIAK, TXILLARDEGIREN HERIOTZAREN 10. URTEURRENAREN HARIRA
Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dugu jardunaldi hau eta Eibarko Markeskoan izango da 2022ko urriaren 19an.
Jardunaldiaren helburua XXI. mendean eraginkor izango den hizkuntza politikaz eztabaidatu eta ondorio nagusi batzuk ateratzea da, euskararen normalizazio prozesua azkartzeko ezinbesteko jotzen dena.
Izen ematea: www.ueu.eus
ORAIN ARTEKO MINTEGIAK:
Demografia / Migrazioa. Euskal Herria 15 urte barru
Mintegiaren helburua Euskal Herrian hurrengo urteetan emango diren aldaketa demografikoak aztertu eta horren inguruan euskararen berreskurapenaren ikuspuntutik landu beharreko hizkuntza politikaz aritzea zen.
Atxikitua hemen, mintegia dela eta Txillardegi Gogoeta Gunetik egindako sintesia bai eta bertan aurkeztutako lanen eta egindako gogoetaren bilduma.
Hizkuntza-politika birpentsatzen adimen artifiziala eta eraldaketa digitalaren ikuspegitik
Mintegiaren helburua adimen artifizialak eta eraldaketa digitalak euskaran izango duen inpaktua aztertzea izan da, eta horren baitan garatu beharreko hizkuntza-politikaz arituko.
Aurki web orrian Txillardegi Gogoeta Gunetik egindako sintesia bai eta bertan aurkeztutako lanen eta egindako gogoetaren bilduma.
NAZIOMETROA
ZER ESATEN DIGUTE ORAIN ARTEKO INKESTEN EMAITZEK?
Gogoeta Jardunaldiak, Bilboko Bizkaia aretoan.
Azaroaren 23an, goizez.
Zer esaten digute Naziometroko azken lan inkestek EHko egoerari buruz? Zer etorkizunaz? Nola ulertu behar ditugu datu horiek? Alderatu al daitezke beste errealitateekin?
Horretaz aritzeko jardunaldiak antolatu ditu TMeLab eta EHU-UPVko Parte Hartuz-en eskutik.
GORDE DATA
EUSKAL NORTASUNAREN ERRONKAK XXI. MENDEAN DONOSTIA.
UDAKO IKASTAROAK
Antolatzaileak:
TMelab, SAF, Cenarrusa Fundazioa.
Zuzendaria:
Iñaki Goirizelaia
Zein izango da euskal nortasunaren oinarria XXI. mendearen hasieran? Ziurtatua al dugu gure identitatearen biziraupena? Zein dira gure arriskuak eta indarguneak, bai eta mehatxuak eta aukerak? Zein izango dira euskal nortasunaren erreprodukziorako zutabeak eraldaketa mende honetan? Zein dira gure erronkak herri gisa? Guzti horretaz ezberdinen artean eztabaidatzea eta gogoeta egitea izan da jardunaldi hauen helburua. Nortasunaz aritu gara, beste herrietako adibideak aztertu ditugu, euskal identitateaz Euskal Herrian eta munduan jardun dugu, bai eta berau XXI mendean erreproduzitzeko erronkei eta bideei buruz.
BESTELAKOAK
ONGIZATE ETA BERE ADIERAZLEAK
Osasun larrialdiak gizartearen ongizatean eragiten duten faktoreetan inpaktu zuzena izan du. Eta, horretxegatik, hain zuzen, COVID19aren pandemiak zerbait ekarri badu, pertsona jardun politikoaren erdian kokatuko duten politiken beharra izan da. Honek guztiak pertsonen ongizateaz eta ongizate horretan eragina duten faktoreez sakonago aritzeko beharra azaleratu du. Eta galdera asko sortzen dira kontzeptua beraz bai eta berau neurtzeko adierazleen inguruan.
Horrela, ongizatea eta bere adierazleak aztertu asmoz Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza laborategiak eta EHU/UPVko GEZKI Institutuak, elkarlanean jardunaldi batzuk antolatu zituen, Felix Arrieta eta Enekoitz Etxezarreta irakasleen zuzendaritzapean eta TM eLab laborategiko Malen Dominguez Zabalak koordinatuta.
Jardunaldiak ikusgai daude orain gure web orrian:
ongizatea-eta-bere-adierazleak-gogoeta-jardunaldiak/
TMeLab-en asmoa ongizatearen adierazleen inguruko gogoeta egiten jarraitzea da. Horri begira eskuragarri dago ere malen Dominguezek Zelanda berriko ongizate ereduaren eta bere adierazleen inguruan eginiko lana.
ESKOZIA 2021
INDEPENDENTZIAREN DEMOGRAFIAK
Common Wealen eskuzabaltasunari esker “ESKOZIA, INDEPENDENTZIAREN DEMOGRAFIAK” 2021. urteko edizioa euskaratu da, zeinek beren lana itzuli eta zabaltzeko aukera eman dion TMeLab laborategiari.
PERISKOPIOA
Begirada altxatu eta mundura zuzendu; Eskoziatik, Irlanda eta Galeseraino, Quebec, Korsika, Kaledonia Berria edota Groenlandiaraino, munduan zehar martxan dauden burujabetza prozesuak aztertu eta haietatik ikasteko parada eskaintzeko asmoa du.
TMeLab eta Gure Esku Dago-k elkarlanean Periskopioak sortu dugu, aldizkako buletina. Lehen eta bigarren zenbakia hemen aurkitu dezakezue.
NAZIOMETROAREN
4. INKESTAREN EMAITZAK
2022ko ekainean Naziometroaren laugarren inkestaren berri eman genuen. Naziometroa TMelab eta EHU-UPVren arteko ekimena da.
Azken edukiak hemen: www.naziometroa.eus