TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

NAZIOMETROA

Euskal Burujabetzaren Barometroa

naziometroa-logo

2. NEURKETA · 2021/03

AURKEZPENA
EUSKAL BURUJABETZAREN
BAROMETROAREN LABURPENA

Naziometroaren bidez Euskal Herrian* herritarrek burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkatu ditzaketen gaien inguruan dituzten iritzi eta hautemateak aztertu nahi dira.

 

Eta hori modu jarraian egin nahi da: neurketa puntual edo koiuntural batetik harantzago, maiztasuna izango duen barometro bat osatu da iritzi joerak aztertu ahal izateko.

 

Iritzi inkesta  bakoitzean jasotako datuetara hurbiltzea errazteko, NAZIOMETROAK neurketa bakoitzaren dokumentazio orokorrarekin batera  garrantzitsutzat dituen erantzun laburpen txiki bat eskainiko du.

 

Laburpen honekin batera, inkestaren dosier orokorra, grafikoekin, datu teknikoekin bai eta bere irakurketa soziologikoarekin zabalduko dugu.

 

Hemen dago eskuragarri. Oso-osorik deskargatu ahal izango da emaila erabiliz erregistratuta.

 

Jarraian, labur-labur, 2021eko martxoan egindako bigarren neurketa honen funtsezko sei ondorioak  irakur daitezke.

 

* 2003ko uztailaren 18ko Euskaltzaindiaren arauari jarraikiz Euskal Herria izena  Araba,  Bizkaia,  Gipuzkoa,  Lapurdi,  Nafarroa  (Beherea  eta  Garaia) eta Zuberoa izendatzeko erabiltzen dugu.

LABURPENA

Euskal Herri osoko jokalariez osatutako euskal selekzioak txapelketa ofizialetan jokatzearen alde dago gehiengoa

Euskal herritarren gehiengo zabalaren iritziz (%64 alde, %21 aurka), hiru administrazio eremuetako jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke. %72aren iritzian  jokalariek eurek erabaki ahal izanbehar lukete zein selekziorekin jokatu, Euskal Selekzioarekin edo Espainiako/Frantziako Selekzioarekin.

Zure ustez, hiru administrazio eremuetako (Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea) jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke?
  • Bai %63.5
  • Ez %20.6
  • Ez dakit %15.5
  • Beste bat %0.4
Euskal/Nafar jokalariek horrela nahiko balute, eskubidea eduki beharko lukete erabakitzeko Euskal Selekzioarekin edo Espainiko/Frantziako Selekzioarekin jokatzea?
  • Bai %72.2
  • Ez %14.5
  • Ez dakit %12.8
  • Beste bat %0.5
LABURPENA

“Euskal Herria” termino zabalduena lurralde osoa definitzeko

Neurketaldi honetan, zazpi herrialdeez osatutako lurraldea nola izendatzen den galdetu dugu. Jasotako erantzunen arabera, lurralde osoarentzat termino zabalduena Euskal Herria izan da (%51). Ondoren Euskadi %42, País Vasco %32, Pays Basque %18 eta Nafarroa/Navarra/Navarre %14. “País Vasconavarro/Pays basquenavarre” edo “Vasconia/Baskonia” bezalako terminoak %5ean geratu dira.

Lurralde eremu honetaz aritzeko, zein termino duzu edo dituzu gustuko? (Erantzun anitza)
Euskal Herria 50.9%
Euskadi 42.1%
País Vasco 32.0%
Pays Basque 18.2%
Nafarroa/Navarra/Navarre 13.6%
Pais Vasconavarro / Pays basquenavarre 5.3%
Vasconia / Baskonia 4.8%
Beste bat 0.8%
Batere ez 7.6%
LABURPENA

Nafarrek beste lurraldeekin harremanak sakondu nahi dituzte

Bost eremu desberdinetan harremanak sakontzeko aldekotasunaz edo aurkakotasunaz galdetu dugu.  Aldekotasuna oso zabala izan da gehienetan. Bereziki osasun zerbitzuetan ikusi da begi onez harremanak indartzea (%57), eta baita hezkuntzan eta harreman ekonomikoetan ere (%55 eta %54). Harreman kulturaletan 49%ekoa izan da babesa eta euskararen sustapenerako %41koa.

NAFARROAKO TXOSTENA HEMEN ESKURAGARRI

Eremu administratiboen arteko harremanak indartzeari dagokionez (Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin), zer garrantzi ematen diozu horietako bakoitzari?

SINTESIA (Garrantzia erabatekoa + Handia)

LABURPENA

Euskal Hirigune Elkargoan bigarren etxebizitza erosteko tasa emendatu beharko litzatekeela uste du gehiengoak

Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren gaia arazotzat ikusten dute hiru laurdenek (%71k). Aldi berean, urte bateko epean, euskal herritarrentzat etxebizitza edukitzeko (alokairuan edo erosiz) baldintzak zaildu egin direla iruditzen zaie ia hiru laurdenei (%74) eta mantendu egin direla beste laurden bati (%22). Egoera horretan, Euskal Hirigune Elkargoan bigarren etxebizitza erosteko eskubidea emendatu beharko litzatekeela uste du %59k, bere horretan mantendu beharko litzatekeela %28k eta gutxitu %9k.

IPAR EHko TXOSTENA HEMEN ESKURAGARRI

Euskal Hirigune Elkargoan, etxebizitzaren gaia da:
  • Arazo handia %71.1
  • Arazo ertaina %21.4
  • Arazo txikia %3.6
  • Ez da arazo bat %3.9
Urte bateko epean, euskal herritarrentzat etxebitzitza edukitzeko (alokairuan edo erosiz) baldintzak erraztu, mantendu edo zaildu egin direla iduritzen zaizu?
  • Zaildu %74.3
  • Erraztu %3.6
  • Mantendu %22.2
Zure iritziz Euskal Hirugune Elkargoan bigarren etxebizitza erosteko tasak emendatu, bere horretan mantendu edo mugatu beharko lirateke?
  • Emendatu %59.1
  • Mantendu %27.6
  • Gutxitu %9.2
  • Ez dakit %4.1
LABURPENA

Next Generation euskal erakundeek negoziatu eta kudeatzeren alde gehiengoa

Nork negoziatu beharko lukeen Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Komunitateari dagokion Next Generation zatia galdetuta, gehiengo zabal batek gobernu autonomikoen alde egiten du (%66k). %61k uste du ere EAEko eta Nafarroako gobernu autonomikoek kudeatu beharko luketela programa.

Europako Batasunak 140.000 M.€ bideratuko ditu Espainiako Estatura Next Generation proiektuaren bidez, COVID19k eragindako krisiari aurre egiteko. Nork negoziatu beharko luke Nafarroako Foru Komunitateari/Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zatia, Nafarroako Gobernuak / Eusko Jaurlaritzak edo Espainiako Gobernuak?
  • Nafarroako Gobernuak/Eusko Jaurlaritzak %65.9
  • Espainiako Gobernuak %19.0
  • Berdin dio %15.1
Nafarroako Gobernuak / Eusko Jaurlaritzak Next Generation funtserako proiektu sorta bat aurkeztu du. Zer nahiago zenuke, proiektu horiek Nafarroako Gobernuak / Eusko Jaurlaritzak berak zuzenean Bruselarekin kudeatzea edo Espainiako Gobernuaren bidez kudeatzea?
  • Nafarroako Gobernuak/Eusko Jaurlaritzak kudeatzea %61.2
  • Espainiako Gobernuak kudeatzea %22.6
  • Berdin dio %16.2
LABURPENA

Gehiengoa etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen alde

Galdetutako hiru eremuetarako, gehienek baiezko erantzuna eman dute: Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori eduki beharko lukeela uste du bertan bizi diren herritarren %72k, Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan %71k eta Euskal Hirigune Elkargoarenean (Iparraldea) %68k.

Zure iritziz, eremu geografiko hauetako bakoitzak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luke?
Euskal Autonomia Erkidegoak
  • Bai %71.7
  • Ez %14.3
  • Ez dakit %14.0
Nafarroako Foru Komunitateak
  • Bai %70.6
  • Ez %15.3
  • Ez dakit %14.1
Euskal Hirigune Elkargoak (Iparraldeak)
  • Bai %67.7
  • Ez %16.9
  • Ez dakit %15.4

Naziometroa 2 2021/03 Txosten osoa - EUSK

DESKARGATU HEMEN

Bidali deskarga lotura honi:

Naziometroa 2 2021/03 Nafarroa-EUSK

DESCARGA AQUÍ

Enviar enlace de descarga a:

Naziometroa 2 2021/03 Ipar EH-EUSK

DESCARGA AQUÍ

Enviar enlace de descarga a:

       Gogoratu badaezpada zure SPAM erretilua egiaztatzea

Naziometroaren 2. neurketa prentsan

dIARIO VASCO
https://www.diariovasco.com/politica/sondeo-naziometroa-20210609135619-nt.html
deia
https://www.deia.eus/deportes/futbol/2021/06/09/seis-diez-vascos-favor-euskal/1127032.html

noticias de Gipuzkoa
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/deportes/futbol/2021/06/09/seis-diez-vascos-favor-euskal/1117642.html
noticias de Alava
https://www.noticiasdealava.eus/deportes/2021/06/09/seis-diez-vascos-favor-euskal/1104445.html
noticias de Navarra
https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/politica/2021/06/09/83-navarros-aboga-mayor-relacion/1153831.html
https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/politica/2021/06/09/oficialidad-seleccion-euskadi-futbol-cuenta/1153839.html
naiz
https://www.naiz.eus/eu/iritzia/editorial/demokrazia-gosea-da-herri-honen-indarretako-bat
https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20210609/la-segunda-edicion-de-naziometroa-aflora-consensos-en-torno-al-derecho-a-decidir
berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-06-10/erabaki-nahia-sendotzen.htm?utm_source=Twitter&utm_medium=Sare_sozialak_CM
https://www.berria.eus/albisteak/198890/euskal-selekzioaren-ofizialtasuna-babesten-dute-hiru-herritarretik-bik.htm?utm_source=Twitter&utm_medium=Sare_sozialak_CM
el Correo
https://www.elcorreo.com/politica/oposicion-ruptura-reflejan-20210610213250-nt.html
eitb
https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8112182/se-publica-segunda-medicion-de-naziometroa-sobre-soberania-y-estado-vasco/
https://www.eitb.eus/es/noticias/politica/videos/detalle/8112247/la-mayoria-de-ciudadanos-de-euskal-herria-estan-a-favor-del-derecho-a-decidir/
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8112280/subiranotasunari-eta-euskal-estatuari-buruzko-bigarren-naziometroa-aurkeztu-da/
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/bideoak/osoa/8111999/bideoa-euskal-herritarren-gehiengoa-erabakitzeko-eskubidearen-alde-dago/
Sud Ouest
https://www.sudouest.fr/culture/euskadi/enquete-un-barometre-de-la-souverainete-a-l-echelle-du-pays-basque-3648463.php
France Bleu
https://www.francebleu.fr/infos/societe/pays-basque-53-des-habitants-sont-opposes-a-l-independance-en-iparralde-24-sont-pour-1623254462
https://www.mediabask.eus/fr/info_mbsk/20210610/en-cas-de-referendum-une-majorite-de-la-population-basque-voterait-pour-l-independance
https://www.mediabask.eus/fr/info_mbsk/20210610/une-majorite-favorable-a-la-selection-basque-de-foot
Kazeta
https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20210609/ipar-euskal-herriko-biztanleen-erdia-baino-gehiago-euskal-futbol-selekzioaren-alde
https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20210609/lurralde-antolaketaren-aldaketa-herritarren-hiru-laurdenak-nahi-duena

TELESFORO

MONZON

eLab