TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

NAZIOMETROA

Euskal Burujabetzaren Barometroa

naziometroa-logo

3. NEURKETA · 2021/11

EMAITZEN LABURPENA

AURKEZPENA
EUSKAL BURUJABETZAREN
BAROMETROAREN LABURPENA

Naziometroaren bidez Euskal Herrian* herritarrek burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkatu ditzaketen gaien inguruan dituzten iritzi eta hautemateak aztertu nahi dira.

 

Eta hori modu jarraian egin nahi da: neurketa puntual edo koiuntural batetik harantzago, maiztasuna izango duen barometro bat osatu da iritzi joerak aztertu ahal izateko.

 

Iritzi inkesta  bakoitzean jasotako datuetara hurbiltzea errazteko, NAZIOMETROAK neurketa bakoitzaren dokumentazio orokorrarekin batera  garrantzitsutzat dituen erantzun laburpen txiki bat eskainiko du.

 

Laburpen honekin batera, inkestaren dosier orokorra, grafikoekin, datu teknikoekin bai eta bere irakurketa soziologikoarekin zabalduko dugu.

 

Hemen dago eskuragarri. Oso-osorik deskargatu ahal izango da emaila erabiliz erregistratuta.

 

Jarraian, labur-labur, 2021eko azaroan egindako hirugarren neurketa honen funtsezko zortzi ondorioak  irakur daitezke.

 

* 2003ko uztailaren 18ko Euskaltzaindiaren arauari jarraikiz Euskal Herria izena  Araba,  Bizkaia,  Gipuzkoa,  Lapurdi,  Nafarroa  (Beherea  eta  Garaia) eta Zuberoa izendatzeko erabiltzen dugu.

LABURPENA

Euskal herritarren hiru laurdenek baino gehiagok uste dute klima-aldaketa oso arazo larria dela une honetan.

Inkestatutako hamarretik zortzi (%80) ados daude klima-aldaketa arazo oso edo nahiko larria dela esatean; %13,4k, aldiz, arazo larria dela uste dute, eta %5,9k, berriz, ez dela arazo larria. Gainera, Euskal Herriko biztanleen herenak baino gehiagok (%35,8) “9-10” erantzuten du, eta horrek esan nahi du klima-aldaketa oso arazo larritzat hartzen dutela.

Euskal herritarren gehiengoarentzat gobernuak, estatuko zein autonomikoek, ez dira nahikoa egiten ari aldaketa klimatikoari erantzuteko.

Beren estatuko gobernua klima-aldaketari aurre egiteko nahikoa, ez nahikoa edo gehiegi egiten ari dela uste duten galdetu zitzaienean, inkestatutakoen gehiengo handi batek (%69,2) erantzun zuen gobernua ez dela nahikoa egiten ari (gutxi edo batere ez). Bestalde, inkestatuen bostetik batek (%21,7) uste du gobernua behar adina egiten ari dela, eta bakarrik  %3,2k dio asko egiten ari dela. Azkenik, %5,9k esan du ez dakiela.

Tokiko gobernuaz edo gobernu autonomikoaz galdetu zitzaienean, erantzunak zertxobait positiboagoak izan ziren.

Hala ere, kasu horretan ere, inkestatutako pertsona gehienek (%59,1) erantzun dute gobernu autonomikoak ez direla behar beste egiten ari (gutxi edo batere ez). Bestalde, galdetutako ia hirutik batek (%29,7) uste du gobernu autonomikoa behar adina egiten ari dela, eta soilik %3,3k dio asko egiten ari dela. Azkenik, %7,9k esan du ez dakiela.

Euskal Herriko herritar gehienak (%65) klima aldaketari aurre egiteko Frantziako edo Espainiako gobernuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak partekatzearen alde agertu dira.

Gobernuetako baten alde daudenen artean, pertsona gehiagok nahiago dute eskumen guztiak gobernu autonomikoaren esku egotea (%21,3), Frantziako edo Espainiako gobernuaren esku egotea baino (%7,9).

Antzeko zerbait ikusten da inkestatutako pertsonei galdetu diegunean nola uste duten erantzungo liokeela Euskal Estatu batek klima-aldaketak dakarren erronkari, egungo egoerarekin alderatuta. Talde nagusiak uste du antzeko moduan erantzungo lukeela (%41,5), baina aldeetako baten alde egiten dutenen artean, gehiago dira Euskal Estatu batek hobeto edo askoz hobeto egingo lukeela uste dutenak (%33,2), okerrago edo askoz okerrago egingo lukeela uste dutenak baino (%8,2). Azkenik, %17k esan du ez dakiela.

Euskal herritarren gehiengoarentzat euskal gatazka ez dago itxia (%64,8)

Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziaren eta ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuela 10. urteurrena dela eta, ea gizarte gisa euskal gatazkaren gaia itxitzat jo daitekeen ala konpondu beharreko zerbait dagoen galdetu dugu.

Bi herenek bigarren aukeraren alde egin dute (“ez dago erabat itxita, gauzak konpontzeke daude”, % 64,8k), eta %22,5ek erabat itxitzat jo dute.

Euskal herritarrentzat, bakeari dagokionez, konpondu gabeko gai nagusiak Ezker Abertzaleak zein Espainiako estatu eta Gobernuak eragindako mina aitortzea eta torturak berriro ez errepikatzea dira, maila berean.

Konpondu gabe dauden gaien artean, ez dago bat erabateko nagusitasuna eskuratzen duenik. Lehen bloke bat dago, euskal gizartearen %38-40k babestua, eragindako mina aitortzea eskatzen diena, bai ezker abertzaleari, bai Espainiako Estatu zein Gobernuari. Bloke honetan sartzen dira ere, torturak berriro ez errepikatzea bermatu behar dela adierazten dutenak.

Bigarren blokea, %25-30 ingurukoa, honako hauek osatzen dute: presoen gizarteratzea, Espainiako eta Frantziako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren/Nafarroako Gobernuaren/Euskal Hirigune Elkargoaren arteko elkarrizketa-mahaia sortzea, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea aitortzea eta Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak egindako kaltea aitortzea.

Euskal herritarren gehiengoak positibotzat jo du EHBilduk Urriaren 18an eginiko adierazpena.

Duela gutxi EH Bilduk ETAren indarkeriak eragindako biktimak zuzenean izendatuz egindako komunikatuari dagokionez (“min hori ez zen inoiz gertatu behar”), esamolde horren balioaz galdetu dugu, 0 balio gabea eta 10 balio altuena izanik.

Euskal gizartearen gehiengoak positiboki baloratu du adierazpen hori. %53,9k 6 puntu edo gehiago eman dizkio, batez bestekoa 6,14 izanik. Aitzitik, inolako baliorik eman ez diotenak %15,6 dira. Ia beste horrenbestek, %13,7k, ez du iritzirik eman.

Gehiengoa etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen alde

Herritarren ia bi herenek uste dute Euskal Autonomia Erkidegoak, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Hirigune Elkargoak beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela. Kontra daudenak ia %20 dira. Proportzio horiek, udaberriko igoeren eta jaitsieren ondoren, iazko azaroan Naziometroak egindako neurketarekin parekatzen dira berriz ere.

Euskal herritarren %40,5 Euskal Estatuaren alde agertzen da eta kontra %29,2.

Galderari adostasun politikoko kontestu bat jartzen zaionean (“alderdi politiko guztiek edo gehienek adostu dute Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitea eta Madrilek/Parisek onartu du, beraz erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua da”) eta Euskal Estatuarengatik galdetzen denean, Euskal Estatuaren alde %40,5 agertzen da eta kontra %29,2. Hau da, Euskal Estatuaren aldeko jarrerak 11 puntu ateratzen dizkio kontrakoari. Aurreko neurketatik puntu bateko aldea handitu da.

Naziometroa-3 2021-11 TM eLab TXOSTEN OSOA - EUSK

DESKARGATU HEMEN

Bidali deskarga lotura honi:

       Gogoratu badaezpada zure SPAM erretilua egiaztatzea

TELESFORO

MONZON

eLab