TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

NAZIOMETROA

Euskal Burujabetzaren Barometroa

naziometroa-logo

4. NEURKETA · 2022/04

AURKEZPENA
EUSKAL BURUJABETZAREN
BAROMETROAREN LABURPENA

Naziometroaren bidez Euskal Herrian* herritarrek burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkatu ditzaketen gaien inguruan dituzten iritzi eta hautemateak aztertu nahi dira.

 

Eta hori modu jarraian egin nahi da: neurketa puntual edo koiuntural batetik harantzago, maiztasuna izango duen barometro bat osatu da iritzi joerak aztertu ahal izateko.

 

Iritzi inkesta  bakoitzean jasotako datuetara hurbiltzea errazteko, NAZIOMETROAK neurketa bakoitzaren dokumentazio orokorrarekin batera  garrantzitsutzat dituen erantzunen ondorioak eskainiko ditu.

 

Ondorio hauekin batera, inkestaren dosier orokorra, grafikoekin, datu teknikoekin bai eta bere irakurketa soziologikoarekin zabalduko dugu.

 

Hemen dago eskuragarri. Oso-osorik deskargatu ahal izango da emaila erabiliz erregistratuta.

 

Jarraian, 2022ko apirilean egindako laugarren neurketa honen funtsezko ondorioak irakur daitezke.

 

* 2003ko uztailaren 18ko Euskaltzaindiaren arauari jarraikiz Euskal Herria izena  Araba,  Bizkaia,  Gipuzkoa,  Lapurdi,  Nafarroa  (Beherea  eta  Garaia) eta Zuberoa izendatzeko erabiltzen dugu.

ONDORIOAK: HEZKUNTZA

Galdetutako bederatzi zerbitzu publikoen artean, Hezkuntza hirugarren hobekien baloratua da, garraio publikoa eta osasun sistemaren atzetik, funtzionamenduari dagokionean.

 

Orain 10 urte baino hezkuntza hobea, Espainiakoa eta Frantziakoa baino hobea eta Europakoa baino okerragoa dugula uste dugu euskal herritarrok. 

 

Frantsesa/gaztelania maila egokia lortzea da gehien betetzen den helburua euskal herritarren iritziz, lurralde guztietan.

 

Euskal herritarren gehiengoa Euskadiko Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoko administrazioen artean harremanak indartzeko Hezkuntza erakunde bat sortzearen alde ageri da.

Erkidego guztietan herritarren gehiengoak uste du euskara irakatsi beharko litzatekela eta Hezkuntza-sistemak beharrezko tresnak eta baliabideak jarri behar lituzkela ikasle guztien euskalduntzea bermatzeko.

Curriculumari dagokionez, hiru administrazioek hezkuntza eduki batzuk adostu beharko lituzketela uste du euskal herritarren gehiengoak, baita emaitzak erkidegoka aztertzen baditugu ere.

 

Eskola segregazioaren kontrako neurri guztiek babes zabala jasotzen dute euskal herritarren artean.

 

Hemengo hezkuntza gobernantzan, maila administratibo ezberdinen artean erkidegoetako gobernuek eduki beharko lukete inplikazio maila altuena. Eta agenteen artean irakasleek.

 

Sare publiko eta itunpekoarenarteko elkarbizitzari dagokionean, itunpekosarea mantendu bai, baina eskola publikoarekin baliabide eta betebeharrekin berdintzearen alde egiten dute euskal herritarrek.

 

EAEko Hezkuntza Itunari dagokionean, nahi handiena lau alderdi nagusien arteko adostasuna lortzea litzateke (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE eta Podemos-Ahal Dugu).

ONDORIOAK: GOBERNANTZA EREDUAREN INGURUKO IRITZIA ETA EUSKAL ESTATUAREKIKO JARRERA

Naziometroaren ohiko galderekin jarraituta, Euskal herritarrei galdetu diegu ea zein iritzi duten erkidego bakoitzak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubideaz.

 

Aurreko neurketetan bezala, erabakitzeko eskubidea izan behar dutela uste dutenek hirukoiztu egiten dituzte kontran daudenak. Neurketa bakoitzeko gora-beherak gora-behera, proportzioak mantendu egiten dira.

 

Antzera gertatzen da Espainiako / Frantziako Estatuaren lurralde-antolaketarako formula gogokoenei dagokienean. Eredu nagusia erkidegoei erabakitzeko-eskubidea aitortzen dien estatua da (%32 azken neurketan). Bigarren aukera eskumen edo konpetentzia gehiago duten erkidegoez osatutako estatu bat da (%28). Egungoa baino estatu zentralizatuagoa da adostasun gutxien eskuratzen duen eredua(%10).

 

Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan edo Euskal Hirigune Elkargoan adostasun politikoa egongo balitz etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzearen alde, Espainiako / Frantziako Gobernuak onartu edo debekatu egin beharko luke erreferendum hori galdetuta,  3. Naziometroan aldekotasunak jaitsiera izan ondoren, honetan berriro ere gora egiten du %67an kokatuz. Erreferenduma debekatzearen alde herritarren %15 kokatzen da.

 

“Zein neurritan zaude ados Espainiatik / Frantziatik independizatzearekin?” galderan,  aurreko neurketetan bezala, gehienak kontra agertzen dira(%44,7; 2,6 puntu gora). Alde agertzen dira%22,4 (4 puntu behera). Hau da, estatuetatik independizatzearen kontrako jarrerak ia bikoiztu egin du aldekoa.  Neurketa guztien arteko alderik handiena izan da oraingoa.

 

Aurreko neurketetan bezala, galderari adostasun politikoko kontestu bat jartzen zaionean (“alderdi politiko guztiek edo gehienek adostu dute Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitea eta Madrilek / Parisek onartu du, beraz erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua da”) eta Euskal Estatuarengatik galdetzen denean,  alderantzizkoa da emaitza: Euskal Estatuaren alde %38 agertzen da eta kontra%30. Euskal Estatuaren aldeko jarrerak ia 8 puntu ateratzen dizkio kontrakoari. Naziometro guztien artean alde txikiena da hau, hala ere. 

Naziometroa-4 2022-04 TM eLab TXOSTEN OSOA - EUSK

DESKARGATU HEMEN

Bidali deskarga lotura honi:

       Gogoratu badaezpada zure SPAM erretilua egiaztatzea

Naziometroaren 4. neurketa prentsan

NAIZ

Nola zabaldu euskal nortasuna «Super 1»-en belaunalditik «Twitch» erabiltzen duten gazteengana

IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN


 

 

BERRIA

Zigurat bat nazioaren lekuan.

IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN


 

 

NAIZ

Billy Kay: Idazle eskoziarra: «Independentziaren alde daude gazteak»

IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN


 

 

NAIZ

Non kokatu «gutasun» euskalduna, «dena» baldin badago egiteko.

IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN


 

 

NAIZ

Euskal nortasunak XXI. mendean dituen erronkak aztertuko dituzte Udako Ikastaroetan Donostian.

IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN


TELESFORO

MONZON

eLab