NAZIOMETROA
Euskal Burujabetzaren Barometroa
5. NEURKETA · 2023/03
ONDORIOAK
AURKEZPENA
EUSKAL BURUJABETZAREN
BAROMETROAREN LABURPENA
Naziometroaren bidez Euskal Herrian* herritarrek burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkatu ditzaketen gaien inguruan dituzten iritzi eta hautemateak aztertu nahi dira.
Eta hori modu jarraian egin nahi da: neurketa puntual edo koiuntural batetik harantzago, maiztasuna izango duen barometro bat osatu da iritzi joerak aztertu ahal izateko.
Iritzi inkesta bakoitzean jasotako datuetara hurbiltzea errazteko, NAZIOMETROAK neurketa bakoitzaren dokumentazio orokorrarekin batera garrantzitsutzat dituen erantzunen ondorioak eskainiko ditu.
Ondorio hauekin batera, inkestaren dosier orokorra, grafikoekin, datu teknikoekin bai eta bere irakurketa soziologikoarekin zabalduko dugu.
Hemen dago eskuragarri. Oso-osorik deskargatu ahal izango da emaila erabiliz erregistratuta.
Jarraian, 2023ko martxoan egindako laugarren neurketa honen funtsezko ondorioak irakur daitezke.
* 2003ko uztailaren 18ko Euskaltzaindiaren arauari jarraikiz Euskal Herria izena Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa izendatzeko erabiltzen dugu.
ONDORIOAK: OSASUNGINTZA
Gehiengoa osasungintza publikoaren alde
Osasungintza publikoaren aldeko iritzia oso zabalduta dago euskal herritarren artean. Gehiengo zabal batek etorkizunean osasungintza erabat publikoa edo gaur baino publikoagoa izatea nahiko luke.
Osasun publikoari eskainitako baliabideak eskasak edo erdipurdikoak
Herritarren ia erdiak dio (%47) administrazioek osasungintza publikoari eskaintzen dioten baliabideak eskasak edo oso eskasak direla. Beste %33k dio erdipurdikoak direla.
Bilakaera negatiboa
Osasungintza sistemak azken bost urteetan izandako bilakaera negatiboa dela uste du herritarren gehiengoak. Bilakaera negatiboena hitzordu presentzialak eskatzeko aukerak izan du. Ondoren agertzen dira osasun langile kopurua edota lehen mailako arreta. Orokorrean, EAEko herritarren ustez gehiago egin du okerrera osasungintza sistemak, nafarrak datoz ondoren eta azkenik Euskal Hirigune Elkargoko herritarrak.
Herritarren erdiak aldaketa sakonak eskatzen ditu
Herritarrak bi multzo nagusitan banatu daitezke osasungintza publikoari buruz duten iritziari dagokionez. Herritarren erdiak dio sistemak ondo funtzionatzen duela edo gehienez aldaketa batzuk behar dituela. Herritarren beste erdiak dio sistemak aldaketa funtsezkoak edo sakonak behar dituela edo gaizki funtzionatzen duela.
Gehiengoa osasun arloan hiru eremu administratibo ezberdinen integrazioan sakontzearen alde
Euskal herritarren gehiengoa Euskadiko Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoko osasun sistema ezberdinen arteko integrazioan sakontzearen alde dago (%50). Aldeko jarrera indartsuena EAEko herritarren artean adierazten da (%52) eta zertxobait txikiagoa da nafarren artean (%45) edota Euskal Hirigune Elkargoko herritarren artean (%42).
Noizbait diskriminatua sentitu da %18a
Herritarren %18 noizbait diskriminatua sentitu da osasungintza sisteman. Gehien aipatu diren arrazoiak honakoak izan dira: pertsona gaztea izateagatik, maila sozioekonomikoagatik edota euskal hiztuna izateagatik.
Gehiengoa euskaraz artatua izateko eskubidearen alde
Euskal Herriko herritarren gehiengoaren ustez osasungintza sisteman euskaraz artatua izatea eskubide bat izan beharko litzakete (%56). Jarrera honek indar handiagoa du EAEko herritarren artean (%61), Nafarroako Foru Komunitateko edo Euskal Hirigune Elkargoko herritarren artean baino (%48 eta %36 hurrenez hurren).
ONDORIOAK: GOBERNANTZA EREDUAREN INGURUKO IRITZIA ETA EUSKAL ESTATUAREKIKO JARRERA
Naziometroaren ohiko galderekin jarraituta, Euskal herritarrei galdetu diegu ea zein iritzi duten erkidego bakoitzak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubideaz. Aurreko neurketetan bezala, erabakitzeko eskubidea izan behar dutela uste dutenek hirukoiztu egiten dituzte kontran daudenak. Neurketa bakoitzeko gora-beherak gora-behera, proportzioak mantendu egiten dira, nahiz eta azken neurketa honetan zertxobait murrizten den tartea.
Eskumen gehiago duen erkidegoez osatutako estatu formulak gora egiten du, erabakitzeko eskubidea jasoko lukeenak behera
Espainiako / Frantziako Estatuaren lurralde-antolaketarako formula gogokoenen artean, behera egiten jarraitzen du erkidegoei erabakitzeko-eskubidea aitortzen dien estatu ereduak (%32tik %26ra jaitsi da azken bi neurketetan). Aldiz, gora egin du eskumen edo konpetentzia gehiago duten erkidegoez osatutako estatu baten formulak (%26 izatetik %29 izatera pasa da).
Gehiengoa Madril eta Parisek erabakitze erreferenduma errespetatuko beharko lukeela uste du, baina aldekotasuna orain arteko baxuena da.
Eusko Legebiltzarrean, Nafarroa Garaiko Parlamentuan edo Euskal Hirigune Elkargoan adostasun politikoa egongo balitz etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzearen alde, Espainiako/Frantziako Gobernuak onartu edo debekatu egin beharko luke erreferendum hori galdetuta, 5. Naziometroan erreferenduma onartzearen aldekotasuna orain arteko baxuena da (%56) eta kontrakotasuna 3. Naziometroko antzekoa izan da (%21). Erantzunik eman ez duten herritarren ehunekoa aurreko neurketetan baino altuagoa da azken inkesta honetan (%23).
Independentziaren kontra, alde baino herritar gehiago
Espainiatik / Frantziatik independizatzearen kontra herritar gehiago agertzen dira (%42) alde baino (%22). Hiru puntu murriztu da bien arteko aldea azken neurketan.
Madril edo Parisekin erreferenduma adostutako kasuan Euskal Estatuaren alde (%35) kontra (%27) baino gehiago
Erreferenduma Madril / Parisekin adostua balitz eta Euskal Estatuari buruz galdetuko balitz, alderantzizkoa da emaitza: Euskal Estatuaren alde %35 agertzen da eta kontra %27 (bi ehunekoek egin dute behera azken neurketarekin alderatuz gero).
Naziometroa-5 2023-03 TM eLab TXOSTEN OSOA - EUSK
Bidali deskarga lotura honi:
Gogoratu badaezpada zure SPAM erretilua egiaztatzea
Naziometroaren 5. neurketa prentsan
HAMAIKA TB
Malen Dominguez: “Euskal herritarren gehiengo batek bere etorkizun politikoaz erabaki nahi du”
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
KAZETA
Osasungintza publikoan baliabide eskasak jartzen direla uste dute herritarrek
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
EL DIARIO VASCO
Los contrarios a la independencia duplican a los que la apoyan, según el Naziometroa
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
NAIZ
El 80% de la población cree que los recursos de la sanidad pública son «escasos» o «mediocres»
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
NAIZ
La mayoría de la sociedad aprecia un claro deterioro de la sanidad pública
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
NAIZ
La sanidad preocupa y la gente quiere soluciones
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
BERRIA
Herritarren erdiek uste dute osasun publikoak baliabide eskasak dituela
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN
MEDIABASK
Sondage : des moyens insuffisants pour la santé d’après les habitants du Pays Basque Nord
IRAKURRI ARTIKULUA BERE JATORRIAN