TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

barra

4. BOLETINA / 2023.07.15

barra

Txillardegi Gogoeta Gunean (TxGG) hizkuntza politikaren inguruan aritzeko blog bat jarri dugu martxan.

Beste blog bat? Ba bai, galdera asko baititugu mahai gainean eta erantzunak bilatzen hasteko ordua iritsi da.

Blog honetan erantzunak aurkitzeko bideari ekingo diogu: Zer da hizkuntza politika?, Zer hartu behar da kontuan hizkuntza politika bat egiteko momentuan?, Zein norabidetan aritu behar gara?, Udal mailan zenbaterainoko tartea dago hizkuntza irizpideetan sakontzeko?, Noren eskumena da hizkuntza politika egitea Euskal Herrian? Nola bizi dute gazteek hizkuntza politika bat ala beste egotea euren ikastetxe / fakultateetan?, Inkesta soziolinguistikoetatik lortutako datuak nola interpreta ditzakegu hizkuntza politika egiteko orduan? Nolako hizkuntza politika behar dugu hezkuntzan, komunikabideetan, zerbitzu zein enpresa munduan? 

Guzti horren inguruan gogoeta egiteko esparrua ireki dugu hemen. 

barra

NAZIOMETROAREN 5. NEURRIALDIA KALEAN DA

Telesforo Monzon Euskal herrigintza laborategiak (TMeLab) eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeek burutzen duten Euskal Subiranotasunaren Barometroaren azken neurrialdiaren emaitzak prest daude

IKUSI  HEMEN

barra

PERISKOPIOAREN AZKEN ALEA

Gure Esku Dago elkartearekin elkarlanean zabaltzen dugun Periskopiaren azken alea sarean dago iada. Periskopioaren bidez nazioarteko prozesu subiranista desberdinenn inguruko informazioa jasotzen dugu, bertako kide eta ordezkarien eskutik.

barra

KNOCA, nazioarteko Klima asanbladen ezagutza sareak Milanen antolatutako udaberri eskolan izan gara

TMelabeko Proiektu koordinatzailea den Malen Dominguez Milana izan da KNOCA klima asanbladen sareak antolatutako batzarrean. Bertan klima batzar desberdinen esperientzia ezagutu ahal izan du bai eta Gipuzkoako batzarraren berri eman ere. TMelab KNOCA sareko kidea da.

barra

HITZARMENAK

Telesforo Monzon eLab-ek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu

 Hitzarmenaren arabera, hauek izango dira bi erakundeek batera arituta, eta beste hainbatekin lankidetza bilatuta, landuko dituzten gai nagusiak: prospektiba estrategikoa, agenda politiko berria, eta gobernantza eta politiken berrikuntza. Lankidetza-hitzarmena asmo orokor eta argi batek bideratuko du: euskal herrigintzak garai historiko berriari, lankidetzaren bidetik eta eraldaketako kulturan oinarrituta, erantzun sistemikoa emateko xedeari ekarpena egitea, hurrengo bi hamarkadetako trantsizioei herri modura eman diezagun aurre. Azken urteotan Telesforo Monzon eLabek LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko Herrigintzaren Berrikuntzan egitasmoarekin landutako proiektuak izango dira abiapuntua, eta lankidetza-hitzarmenak bi erakundeak epe ertain-luzera begira aritu daitezen erraztu eta bideratuko du.

Sinadura ekitaldiaren ondoren, Urko Aiartza Telesforo Monzon eLab-eko zuzendariak esan du “gogoeta eta esperimentazioa ardatz duen gurea moduko laborategi baterako, oso inportantea da Mondragon Unibertsitatea bezalako erakundeekin elkarlanean aritzea, herrigintzak dituen erronken aurrean prospektiba egiteko”. Bere aldetik, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak gehitu du hitzarmena oso bat datorrela Fakultatearen balioekin eta aukerak emango diola Mondragon Unibertsitateari  “herrigintzaren markoan esperimentatzeko eta sarea sustatzeko”.

Bukatu aurretik, erakundeetako ordezkariek gaineratu dute hitzarmenarekin sustatu nahi dutela erakundeen arteko ahalik eta elkarlan eraginkorrena, betiere, erakunde bakoitzaren autonomia bermatuta. Sinatzaileen esanetan, helburua da erakunde bien jardunak ahalik eta koordinatuen eramatea, indarrak biderkatzeko asmoarekin. Sinatzaileen esanetan, helburua da erakunde biak ahalik eta ondoen koordinatzea, bien arteko indarrak biderkatzeko asmoarekin.

barra

Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza hitzarmena formalizatu da

 Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta TMeLab ekimenaren sustatzaile den Olaso Dorrea Fundazioko lehendakari Iratxe Esnaola Arribillagak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horrek bi erakundeak lotuko ditu datozen urteetan, eta proiektuak batera garatzeko aukera emango du. Lehenengo ekimen gisa, akordioak Hedabideak eta Euskal nazioa programa abian jartzea ezartzen du. Nazioa batez ere komunikazio espazio gisa ulertuta, proiektu honen inguruan Euskal Herriaren errealitatea erreferentziazko esparru bateratu gisa jorratzen duten hedabideei dei egingo zaie. Lurraldetasunari edo koronimoei (herrialdearen eta bere lurraldeen izenak) gaur egun ematen zaien tratamendua aztertzea izango du helburu, besteak beste, eguneroko komunikazioa hobetzeko. Bigarren fasean, emaitzak komunikabideekin partekatuko dira eta jarraitu beharreko urratsak elkarrekin finkatuko dira. Hitzarmena datozen lau urteetan egongo da indarrean, eta epe berdinetan luzatu ahal izango da. Urtean behin, gutxienez, Eusko Ikaskuntzako eta Olaso Dorrea Fundazioko TmeLab laborategiko ordezkariek osatutako jarraipen batzordea bilduko da.

barra

Gaindegiarekin hitzarmena ekimen hau indartu asmoz

Gaindegiak aurrera eraman duen jarduna sustatu asmoz bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu da. Hitzarmen horren baitan, TMeLab laborategiak  Gaindegiak urtero publikatzen duen adierazle txostena babestuko du eta Zuzendaritzan ordezkari baten bidez gaindegiaren lana azkartzen lagunduko.

TELESFORO

MONZON

eLab