TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

barra

5. BOLETINA / 2023.10.25

barra

Hizkuntz Politika konparatutik ikasiz

Txillardegi Gogoeta Guneak, hizkuntza politika konparatuari buruzko online saio ziklo bat antolatu du. Helburua munduan zehar lantzen diren hizkuntz politika desberdinei buruzko ezagutza jasotzea da, herri gisa XXI. menderako behar dugun hizkuntza politika definitzeko orduan baliagarriak izan daitezkeen ekarpenak izan ditzagun. Horrela Estonia, Quebec, Katalunia, Aland Uharteak edota Flandriako hizkuntza politikei buruz arituko gara bertako adituekin.

Online saioak azaroan zehar izango dira, TMeLab-en plataforma digitalean (zoom)

 

Informazioa eta izen ematea hemen

barra

NAZIOMETROAREN 2. JARDUNALDIAK BURUTUKO DITUGU

Azaroaren 22an Naziometroak bere bigarren jardunaldiak antolatuko ditu, aurten Donostian.

Jardunaldi honetan atxikimendu edo pertenentziaz arituko gara, gizakiaren oinarrizko behar gisa.  Pertenentziak,  emozioekin, sentimenduekin zerikusia du eta aldaera asko izan ditzake. Pertenentzia zentzu sakonek komunitate sendoak eraikitzen dituzte, ahulek edo kontraesankorrek aldiz komunitate hauskorrak. Nola eraikitzen dira? Nola desegiten? Nola sendotu daitezke? Nola ahuldu?  Nola dira elkar elikatzen? Gaur egungo joera sozialetan atxikimendu sentimenduak disolbatzen ari dira?

Nazio proiektu batekiko atxikimendu prozesuak nola garatzen diren eta zer prozesu sozialek egiten duten atxikimendua sortzera edo aldentzera aztertu nahi dugu. Pertenentzia mota batzuek urrundu edo hurbildu egiten al gaituzte nazio batekiko? Nola eragiten dute pertenentzia sentimenduek nazio kontzientzian? Hauek eta beste hainbat galderei erantzun nahi diegu aurten Naziometrotik.

 

IKUSI  HEMEN EGITARAUA

barra

GIPUZKOAKO HERRITARREN BATZARRAREN JARRAIPEN BILKURA, AZAROAREN 15EAN

Azaroren 15ean Gipuzkoako Klima eta Landa eremuko Herritarren Batzarreko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko dira, instituzio honek hartutako konpromisoen jarraipena egin asmoz.

barra

ESKOZIAKO COMMON WEALEN "INDEPENDETZIARAKO NORABIDEA" PROPOSAMENA EUSKARATU DUGU. GOGOETARAKO BAZKA

Robin McAlpinek Common Weal-erako idatzi duen “Independentziarako Norabidea” lana gureganatzea interesgarria iruditu zaigu, bertan jasotzen diren hainbat gogoeta eta irakurketek baliagarritasun osoa dutelako gurean. Horrelako lanak euskaratzen jarraituko dugu ekarpen gisa aurrerantzean.

 

Ikusi hemen.

SAREAN DA NAZIOGINTZA ETA KIROLAREN INGURUKO PERISKOPIOAREN AZKEN ALEA

Azken Periskopioan Kirolak naziogintzan duen eragina aztertzen duen artikulu bilduma osatu dugu.

Ikusi hemen.

barra

LABURRAK

“Gure Lurra Sembrando Futuro” jardunaldian egongo gara Azaroaren 23an

Aurtengo Ekitaldian bertan jorratu nahi den gaietako bat Gipuzkoako Herritarren Batzarra da. Hortaz, TMeLab-etik Malen Dominguez Zabalak parte hartuko du gure esperientzia eta prozesua nola izan zen azaltzeko.

barra

Naiz irratian elkarrizketa egingo digute

Urriaren 31an goizeko 9:10ean TMeLaben lan ildo eta proiektuen inguruko elkarrizketa egingo digute NAIZ irratian.

barra

Ipar Hegoa fundazioaren IKUSMIRA aldizkarian Ongizateaz aritu gara

Malen Dominguez Zabala Proiektu Koordinatzaileak IKUSMIRA ZABALTZEN azterketa blogean “Denon ongizatea erdigunean. Erraza da esatea, baina nola egiten da hori?”  iritzi artikulua idatzi du.

Hemen irakurgai.

TELESFORO

MONZON

eLab