7. BULETINA / 2024.07.19
TXILLARDEGI GOGOETA GUNEA
“Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak” Txostena eskuragarri
Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozeduretako hizkuntza-eskakizunei buruzko epai berriek agerian utzi dute toki-administrazioetako, foru-administrazioetako eta autonomia-erkidegoetako herri-administrazioetako hizkuntza-plangintzaren ereduaren oinarri diren arau-oinarrien ahultasuna. Eusko Jaurlaritzak eman berri duen dekretuak ez du arazoa konpontzen.
Hori dela eta, Txillardegi Gogoeta Guneak, Kontseiluarekin batera, hausnarketa-jardunaldi bat antolatu zuen, funtzio publikorako sarbidean hizkuntza-eskakizunen legezkotasuna blindatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko prozedurei segurtasun juridikoa emateko proposamenak egiteko.
Bertan Iñigo Urrutia irakasleak egungo egoerari EAEn aurre egiteko proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hau bere egin du Euskararen Kontseiluak eta ondorengo hilabeteetan ezinbestekoa den eztabaida elikatzeko balioko duelakoan gaude.
Txostena publikoa da eta laborategiaren web orrian eskuragarri dago. Ikusi hemen.
GIPUZKOAKO HERRITARREN BATZARRAREN ITZULTZE SAIOA IZAN DA, EKAINAREN 15ean
2024ko ekainaren 15ean Gipuzkoako Klima eta Landa eremuko Herritarren Batzarreko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bildu dira eta gomendioen inplementazioan egindako ekintzak aurkeztu dizkie batzarkideei eta galderak erantzun ditu.
Goizean Gipuzkoako lehen sektoreko ekoizle batengana bisita egin zuten eta ondoren elkarrekin bazkaldu. Bilkura horren helburu handiena Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromisoen jarraipena egitea izan da.
Ikusi hemen gomendioen inplementazioari buruzko informazio osoa.
UEU Udako Euskal Unibertsitateak, Iratzar Fundazioak eta Udalbiltzak antolatutako “Elkarrekin hobe? Euskal Lurraldeen artikulazio hizpide” ikastaroan parte hartu du Malen Dominguez laborategiko Proiektu Koordinatzaileak
Malen Dominguez laborategiko Proiektu Koordinatzaileak Naziometroaren datuak partekatu zituen, beraien azterketatik balizko aukerak arakatu ahal izateko.
LABURRAK
Urko Aiartza Azurtza TMeLabeko Zuzendariak UEUren udako ikastaroen hasiera ekitaldian parte hartu du
UEUko hasiera ekitaldiko gaia hain zuzen “Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian, egoera eta aukerak” izan da. Bertan Urko Aiartza euskararen normalizazioak eraldaketa sitemikoen garaian izango dituen erronka izugarriez aritu da eta ekaitz perfekturantzeko norabidean garela iragarri du.
Iñigo Urrutiak UIKek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak” ikastaroan izan da
Bertan 1978ko konstituzioaz geroztik erakunde publikoetan eta herritarretan jurisprudentziak izandako inpaktuaren inguruan aritu da. Iñigo Urrutiak osatu du azken epaiei EAEko funtzio publikotik aurre egiteko proposamena.
Hybrid European Democracy Festivalean, Deliberativa, Arantzazulab eta TMeLab-ek IHOBErentzako diseinatutako Herritar Asanbladaren ezaugarriak azaldu dira
Arantzazulaben eskutik Demokraziaren Europako Jaialdi Hibridoaren barnean EAEko Transizio eneregetikoa eta klima aldaketaren legearen baitan Arantzazulab Deliberativa eta TMelabek elkarlanean IHOBErentzako diseinatutako Klimaren Euskadiko herritarren batzarra aurkeztu da.
OLASO DORREA FUNDAZIOAK Lehendakari eta Lehendakariorde berriak izendatu ditu
Ekainaren 25ean Olaso Dorrearen Patronatu berritzea eman zen. Sei urtetako lehendakaritza ostean Iratxe Esnaolak testigua Irati Jimenezi pasatu dio. Era berean Patronatuak Maite Aristegi izendatu zuen lehendakariorde. Iratxe Esnaolak patronatukide gisa jarraituko du bai eta TMelabeko zuzendaritza kide gisa.
Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, 1977) kazetari eta idazlea da. Deabru eskola proiektu digitalaren partaide, hainbat nobela, ipuin bilduma eta entsegu idatzi ditu, besteak beste, “Bat, bi Manchester” (2006, Elkar), “Nora ez dakizun hori” (Elkar, 2009), “Atsekabe zaitut” (Txalaparta, 2010) , “Zure Bonnie, nire Clyde” (Txalaparta, 2010) edo “Begiak zabalduko zaizkizue” (Elkar, 2021). Azken hau dela eta 2022ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen.
Maite Aristegi (Bergara, 1962) gipuzkoar nekazari eta sindikalista da. EHNEko lehendakaria urte askoz eta Madrideko Kongresuan diputatua 2011-15 tartean Amaiurren izenean. Bertako nekazaritza ekologikoan aditu eta aritua da.
Iratxe Esnaola
Irati Jimenez Uriarte
Maite Aristegi