
6. BULETINA / 2024.03.27

NAZIOMETROA

2023ko azaroaren 22an Naziometroaren II.Jardunaldiak antolatu genituen Donostian.
Bertan landutakoak aurtengo neurketa (Naziometroa VI) diseinatzeko bideorri bat zehaztu du. Hori horrela, aurtengo neurketan aldiro egiten diren galderez gain, atal berezitua Atxikimendu sentimenduaren gainekoa izango da. Udara ostean izango duzue neurketak emandakoaren berri.
Bien bitartean eskuragarri duzue jardunaldi horiek eman zutena. Atxikimendu edo pertenentzia sentimenduez aritu ginen, gizakiaren oinarrizko behar gisa. Pertenentziak emozioekin, sentimenduekin zerikusia du eta aldaera asko izan ditzake. Pertenentzia zentzu sakonek komunitate sendoak eraikitzen dituzte, ahulek edo kontraesankorrek aldiz komunitate hauskorrak. Nola eraikitzen dira? Nola desegiten? Nola sendotu daitezke? Nola ahuldu? Nola dira elkar elikatzen? Gaur egungo joera sozialetan atxikimedu sentimenduak disolatzen ari dira?
Nazio proiektu batekiko atxikimendu prozesuak nola garatzen diren eta zer prozesu sozialek egiten duten atxikimendua sortzera edo aldentzera aztertu genuen. Pertenentzia mota batzuek urrundu edo hurbiltzen gaituzte nazio batekiko? Nola eragiten dute pertenentzia sentimenduek nazio kontzientzian? Horiek eta beste hainbat galderari erantzun genien Naziometroaren II.Jardunaldietan.
Bertan hitz egindakoaren gaineko edukia gure webean egongo da eskuragarri.

PERISKOPIOA

Abenduko Periskopioan Naziometroaren II.jardunaldietako zenbait eduki bildu genituen. Atxikimendu edo pertenentzia sentimenduaren inguruko hausnarketek askorako eman zuten. Lurraldearekiko atxikimendu maila aztertzetik, nazio algortimiko baten inguruan aritzeraino.
Guzti horiek hemen irakurgai

TXILLARDEGI GOGOETA GUNEA
“Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak”
Martxoak 15ean burutu zen, 10:00etatik 12:30era
MARTIN UGALDE KULTUR PARKEAn (Andoain)
Zuzeneko emisioa Berria.eus atarian egin genuen.
Ondoren ikus daiteke goizak emandakoa.
Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozeduretako hizkuntza-eskakizunei buruzko epai berriek agerian utzi dute toki-administrazioetako, foru-administrazioetako eta autonomia-erkidegoetako herri-administrazioetako hizkuntza-plangintzaren ereduaren oinarri diren arau-oinarrien ahultasuna. Eusko Jaurlaritzak eman berri duen dekretuak ez du arazoa konpontzen.
Hori dela eta, Txillardegi Gogoeta Guneak, Kontseiluarekin batera, hausnarketa-jardunaldi bat antolatu du, funtzio publikorako sarbidean hizkuntza-eskakizunen legezkotasuna blindatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko prozedurei segurtasun juridikoa emateko proposamenak egiteko. Gai hori beste eremu geografiko batzuetan, hala nola Katalunian eta Galizian, nola arautzen den ezagutuko dugu eta pairatzen ari garen higadura judizialeko egungo egoerari erantzuteko premiazko neurri juridiko zehatzak eztabaidatuko ditugu.
Azaroko “Nazioarteko Hizkuntza Politika” online jardunaldiak

Txillardegi Gogoeta Guneak 2023ko azaroan, hizkuntza politika konparatuari buruzko online saio ziklo bat antolatu zuen. Helburua munduan zehar lantzen diren hizkuntz politika desberdinei buruzko ezagutza jasotzea izan zen, herri gisa XXI. menderako behar dugun hizkuntza politika definitzeko orduan baliagarriak izan daitezkeen ekarpenak izan ditzagun. Horrela Estonia, Quebec, Katalunia, Aland Uharteak edota Flandriako adituen bidez bertako hizkuntza politikei buruzko informazioa bildu genuen.
Saio horien grabaketa eta bertan erabilitako aurkezpenak hemen daude eskuragarri.
TXGG bloga: azken bi artikuluak.
TXGGaren Blogeko 7. artikulua Egoitz Urrutikoetxeak idatzi du. “Hizkuntza errealitatea Lapurdi Nafarroa Beherea eta Xiberoan” Ipar Euskal Herriko datu soziolinguistiko eta hizkuntza-politikaren berri eman digu.
TXGGaren Blogeko 8. artikulua AEKko Aize Otañok idatzi du. “Noranzkoak, noranzko: AITZINA” Euskal Herriko zazpi lurraldeetan euskararen egoera ezberdinak plazaratu eta Korrikak 1980an bezain beste garrantzia duela azpimarratu du.

GIPUZKOAKO HERRITARREN BATZARRAREN JARRAIPEN BILKURA, EKAINAREN 15ean

2023ko azaroaren 16an Gipuzkoako Aldundiarekin bigarren Jarraipen Saioa burutu zen. Bertan Aldundiak aurkeztu zuen Gipuzkoako Herritarren Batzarrak egindako gomendioen gainean zer-nolako aurrerapena izan zuen.
Txosten honetan ikus daiteke Aldundiak aurkeztutakoa.
2024ko ekainaren 15ean Gipuzkoako Klima eta Landa eremuko Herritarren Batzarreko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko dira, goizean Gipuzkoako lehen sektoreko ekoizle batengana bisita egin eta ondoren elkarrekin bazkaltzeko. Bilkura horren helburu handiena Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromisoen jarraipena egitea da.
INPAKTA

Inpaktu sozialeko ikerketak landuko dituen aldizkaria jaio da. Oso berri ona euskal komunitatearentzat orohar tresna baliagarri bat gehituko diogulako inpaktu sozialeko euskal ikerketari.
Mugaz bi aldeetako instituzio akademiko nagusien babesarekin Jakintza arlo ezberdinetako ikertzaileek Zientzia gizartearen zerbitzura jarri dute. Eta pozik gaude gure ekarpena egin eta proiektua babesteaz.
Durangoko azokan egin zen lehen aurkezpena eta Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan (Iruñea, Baiona eta Bilbon) egin dira ostean komunitate akademikoaren aurrean aurkezpen saioak.
Informazio gehiagorako weba kontsulta daiteke:
InpAkta | Inpaktu sozialerako ikerlanen akta / Journal of research for social impact


BERRIKUNTZA DEMOKRATIKOKO PLATAFORMA bat egin.
Bat egin dugu Berrikuntza demokratikorako Belgikako plataformak EBri deliberazio-prozesuen sendotasuna planifikatu, integratzeko eta bermatzeko egindako eskaerarekin. Beste hainbat eragilerekin deliberazio prozesuak indartzeko eskatu dugu.

LABURRAK
TALAIA FEMINISTAren aurkezpenean egon ginen.

Talaia Feministak Martin Ugalden egindako aurkezpenean egon ginen. Euskal Herrian 2023an eragin duten zenbait gertaeraren azterketa plazaratu dute eta Euskal Herria trantsizio feministan non kokatzen den aztertuko du.
Webean irakurgai dago 2023ako dossierraren behin-behineko bertsioa.

Naiz irratian elkarrizketa egin digute

Entzun NAIZ IRRATIAN Malen Dominguez-ekin egindako elkarrizketa
Naiz Irratian elkarrizketa egin ziguten laborategiaren jardunaren inguruan. Gure lan ildoak eta esku artean ditugun proiektu zehatzak azaldu genituen.

GURE LURRA KONGRESUA

Gure Lurra kongresuaren 6. edizioan lehen sektorearen egunerokotasunean eragina duten bizipen, gogoeta eta gaiak partekatu dira. TMeLabeko kideok ere bertan egon gara Gipuzkoako Herritarren Batzarrari buruzko mahai-inguruan parte hartzen.
Herritarren Batzar baten antolaketa eta funtzionamendu egoki baterako arauez aritu gara.
1:58:00 minututik aurrera mahai-ingurua ikusgai.

JAURLARITZAKO hizkuntza politika eta kultura saileko bisita


Urtarrilaren 17an Olaso Dorrean Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HP Sailburuaren bisita izan genuen. Sailburu ordea eta Kultura Ondare Zuzendaria ere bertan izan dira.
Bisita Olaso Dorrea Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroak fundazioaren erregistroa onartu ostean eman da.