NAZIOMETROA
Euskal Burujabetzaren Barometroa

7. NEURKETA · 2025/03


ONDORIOAK
AURKEZPENA
EUSKAL BURUJABETZAREN
BAROMETROAREN LABURPENA
Naziometroaren bidez Euskal Herrian* herritarrek burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkatu ditzaketen gaien inguruan dituzten iritzi eta hautemateak aztertu nahi dira.
Eta hori modu jarraian egin nahi da: neurketa puntual edo koiuntural batetik harantzago, maiztasuna izango duen barometro bat osatu da iritzi joerak aztertu ahal izateko.
Iritzi inkesta bakoitzean jasotako datuetara hurbiltzea errazteko, NAZIOMETROAK neurketa bakoitzaren dokumentazio orokorrarekin batera garrantzitsutzat dituen erantzunen ondorioak eskainiko ditu.
Ondorio hauekin batera, inkestaren dosier orokorra, grafikoekin, datu teknikoekin bai eta bere irakurketa soziologikoarekin zabalduko dugu.
Hemen dago eskuragarri. Oso-osorik deskargatu ahal izango da emaila erabiliz erregistratuta.
Jarraian, 2025eko martxoan egindako zazpigarren neurketa honen funtsezko ondorioak irakur daitezke.
* 2003ko uztailaren 18ko Euskaltzaindiaren arauari jarraikiz Euskal Herria izena Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa izendatzeko erabiltzen dugu.
Jarrera erreakzionarioen hazkundea eta herritartasunaren ulermen berriak aztergai
TMeLab-ek eta EHUko Parte Hartuz Ikerketa taldeak sustatutako Naziometroaren 7. neurketa aurkeztu du, Euskal Herriko 1.355 herritarren artean 2025eko martxoan egindako inkestetan oinarrituta. Inkestaren emaitzak gaur Bizkaia Aretoan egindako prentsaurrekoan aurkeztu ditugu, bertan Estitxu Garai EHUko Bizkaiko eta Komunikazioa Errektoreordeak, Malen Dominguez Telesforo Monzon eLabeko kidea, Arkaitz Fullaondo Parte Hartuz Ikerketa taldeko kidea, eta Asier Etxenike Aztiker Soziologia Ikerguneko Ikerketa Saileko Berrikuntza Arduradunak parte hartu dute.
ONDORIOAK: Jarrera erreakzionarioen ustezko hazkundea
1.1. Herritarren %66k uste du jarrera horiek ugaritu egin direla Euskal Herrian. %57k dio bere inguruan halako jarrerak sumatu dituela.
1.2. Bereziki migrazio eta aniztasun kulturalaren inguruan antzeman dira (%61).
1.3. Bigarren tokian genero berdintasunaren aurkako jarrerak daude (%33).
Eskala ideologikoaren araberako aldeak:
1.4. Ezker muturrekoen %15ek soilik jotzen dituzte migrazio-eskubideak “gehiegizkotzat”, eskuin muturrekoen artean %57ra igotzen da kopurua.
1.5. Genero berdintasunaren kasuan, %9 vs. %48 arteko aldea dago ezker eta eskuin muturren artean.
Adinaren araberako joerak:
1.6. Migrazio gaietan, 30 urtetik gorakoek jarrera itxiagoa dute (%40 inguruk “gehiegizkotzat” jotzen dituzte haien aldarrikapenak), gazteen artean %23.
Generoaren araberako aldeak
1.7. Gizonen %50ek migrazio aldarrikapenak “gehiegizkotzat” jotzen dituzte, emakumeen artean %25 soilik.
1.8. Genero berdintasunaren inguruan ere jarrera erreakzionarioak gizonen artean nabarmen handiagoak dira (%33 vs. %19,5).
ONDORIOAK: Migrazioak
2.1. Migrazioaren inguruko ikuspegiak: herritarren %48k uste dute migratzaileek funtsezko papera izan behar dutela gizartearen parte bezala, %26k muga batzuk behar direla dio, eta %20 inguruk ikuspegi murriztaileagoa adierazten dute.
2.2. Herritartasuna ulertzeko modu ezberdinak daude, baina herritarren gehiengoak (%60) uste du Euskal Herrian bizitzea eta lan egitea dela euskal herritar izateko baldintza nagusia, jaiotza baino lehenago. Jaiotza irizpidea soilik %21ek lehenesten dute.
2.3. Migrazio politikak nork kudeatu behar dituen, %47k dio tokiko gobernuek eduki beharko lituzketela migrazio-eskumenak, eta %30k estatuaren esku egon beharko luketela.
ONDORIOAK: Gobernantza eta burujabetza
3.1. Estatus politikoaren aldaketarako prozeduraz, %53k erreferenduma lehenesten dute estatus aldaketak egiteko modurik egokiena bezala.
3.2. Euskal lurraldeen arteko harremanari dagokionean, %37k lurraldeen arteko harreman gehiago nahi lituzkete, beste %21ek erakunde bateratuak nahiko lituzkete. %30ak bakoitza bere aldetik jarraitzea. Harreman horiek bereziki osasun, hezkuntza eta ekonomia arloetan ematea nahi da.
3.3. Eskumen gehiago Euskal Herriarentzat: %44k uste du gaur egungo eskumenak handitu beharko liratekeela; gutxiengo oso txiki batek zentralizazioaren alde egiten du.
3.4. Erabakitzeko eskubidea aldarri: %66,3k dio etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela eta %62,7k Espainia edo Frantziako estatuek onartu beharko luketela tokiko adostasun batek bultzatuko lukeen erreferenduma.
3.5. Azkenik, Euskal Estatuaren aldeko jarrera hazi da: %38,5k Euskal Estatuaren alde agertu dira eta kontrako jarrera %26,5era jaitsi da (serie osoko baliorik txikiena). %35 inguruk ez dute oraindik iritzi finkorik edo abstenitu egingo lirateke (multzo hau haziz doa).