TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Bangsamoroko Trantsiziorako Agintaritzaren bisita Euskal Herrira

Testu hau beste hizkuntza hauetan ere eskuragarri: English

Bangsamoroko Trantsiziorako
Agintaritzaren bisita Euskal Herrira

2020ko otsailak 16-22

Otsailaren 17tik 22ra bitartean Bangsamoroko Erregio Autonomoko Bangsamoro Trantsiziorako Agintaritza eta Moro Askapen Fronte Islamikoko (MILF) hamar kideek osatutako ikasketa bisita izan genuen Euskal Herrian Telesforo Monzon eLab laborategiak sustatutako Partekatuz-Sharing proiektuaren baitan.

Ikasketa bisita hau Europar Batasunak finantzatu duen “Bangsamoro in Transition” proiektuaren barne kokatzen da, Mindanao Musulmaneko Bangsamoro Erregio Autonomoan (BARMM) trantsizio leuna eta egonkorra babestea eta Bangsamoroko Hitzarmen Integralaren (CAB) ezarpen orokorra bultzatzea xede dituena, MILFeko koadroekin eta Bangsamoro Trantsizioaren Agintaritzarekin elkarlanean.

Bisita hau Center for Peace and Conflict Studies (CPCS) Kanbodiako bake zentroarekin elkarlanean antolatua izan da.

Bangsamoroko Hitzarmen Integrala Filipinetako Gobernuak eta Moro Askapen Fronte islamikoak, Manilan, 2014ko martxoaren 27an sinaturiko behin betiko bake akordioa da.

Bisitaldiaren helburu zehatza euskal gatazkaren eraldaketaren praktika hoberenak bai eta ikaspenak partekatzea izan da.

     Bangsamoroko Hitzarmen Integrala (CAB) Filipinetako Gobernuak eta Moro Askapen Fronte islamikoak (MILF) Malacañang Jauregian, Manilan, 2014ko martxoaren 27an sinaturiko behin betiko bake akordioa da. Akordio honen baitan, talde armatuak Filipinetako gobernuak eta matxinoek adostutako hirugarrengo bati eskualdatuko dio bere armategia. MILFek gradualki bere beso armatua (Bangsamoroko Indar Armatu Islamikoak, BIAF) dekomisatzea adostu zuen normalizazio prozesu zabalago eta integralago baten parte gisa. Trukean Gobernuak autonomiaren berdiseinua onartuko du.

    Mindanao Musulmaneko Bangsamoroko Erregio Autonomoa osatuko da bertako herritarrek Bangsamoroko Lege Organikoa onartu ostean erreferendum bidez 2019ko urtarrilaren 21ean. Legeak trantsizio erakunde bat jaso du, Bangsamoroko Trantsizio Autoritatea (BTA) 2022ko eskualde berriko hauteskundeak eman bitartean jardungo duena.

    BTA 80 ordezkariz dago osatua, Filipinetako gobernuak izendatuak denak, 41 MILFek hautatuak eta beste 39ak Gobernuak hautatuak.

Bisitaren helburuak

Bisitaren helburua euskal kasuaren praktika onak zein gakoak ikastea izan da. Horri begira gai desberdinak landu dira, euskal bake prozesutik hasi eta, euskal instituzionalizatzeraino, hala nola euskal komunitatearen baitan esanguratsuak eta arrakastatsuak diren bestelako egitasmoak, kooperatibismoa bezala. Batetik, gatazka eraldaketari loturiko gaiak landu dira, hala nola, bertan izandako bake prozesuen azterketa, pentsamendu estrategikoa, barne kohesioa, armagabetzea…Bestetik, politika instituzionala landu da, EAEko parlamentuaren funtzionamendua, hauteskundeak bai eta Status berriaren egitasmoa partekatuz. Azkenik kooperatibismoari ere lekua eman zaio, bere filosofia azalduaz bai eta Kolonbiako birgizarteratze prozesuan berau jokatzen ari den paperaren berri emanez.

Delegazioko kideak

Bangsamoroko delegazioa ordezkaritza zabal batek osatu du.

Dr. Taugan S. Kikay, Assistance to the Minister on Special Concerns, Ministry of Agriculture, Fisheries and Agrarian Reform, BARMM; Head of Secretariat, MILF Task Force for Decommissioned Combatants and their Communities (TFDCC)

Dr. Tomanda D. Antok, Planning Officer, United Bangsamoro Justice Party (UBJP): Vice Chancellor for Academic Affairs, Mindanao State University, Maguindanao

Atty. Sha Elijah B. Dumama, Attorney General, Bangsamoro Autonomous Region in Muslim Mindanao (BARMM)

Mr. Ismael P. Dalinan, Vice Chairman, Secretariat, Central Committee, Moro Islamic Liberation Front (MILF)

Mr. Nuroddin A. Abdulrahman, Provincial Chairman, Kutawato Provincial Committee, MILF

Mr. Cerham E. Alil, Provincial Chairman, Sulu Provincial Committee, MILF

Mr. Mokhaledyn M. Aranaid, Provincial Chairman, Davao Provincial Committee, MILF

Mr. Abdul Maomit M. Tomawis, Provincial Chairman, Lanao del Sur Provincial Committee, MILF

Abbas B. Salung, Member, MILF Coordinating Committees on the Cessation of Hostilities (MILF-CCH)

Haiekin batera CPCSeko Rachana Thummala eta Rachel Cabulong egon dira.

Ez dago gatazka berdinik baina guztietatik dago zer ikasia.

Gatazka konponbide eremuan ohikoa da ez dagoela gatazka berdinik esatea, bakoitzak bere berezitasunak dituela eta kontuan hartu behar direla. Hori esanik ere, gatazka askotatik gure iritzian badago zer ikasia. Euskal Herrian,eta desberdintasunak desberdintasun, Irlanda, Hegoafrika edo Salvador inspiragarriak, bai eta baliokoak, izan dira gurerako. Leku askotatik jaso ditugu ikasgaiak. Bangsamoroko kasua ere gurearekiko desberdina da baina sinetsita gaude badirela gurean Bangsamoroko bake eta eraikuntza nazionaleko prozesuarentzat interesgarriak izan daitezkeen ikasgaiak. Bangsamoroko ordezkariek bere bisitan zehar jende desberdin asko entzuteko parada izan dute. Ikuspuntu eta auzi desberdinak partekatu dira beraiekin. Aktore andana batek beraien ezagutza eta esperientzia partekatu dute beraiekin. Gure borondatea baliagarriak izatea izan da.

Programa

Helburuetan ezarritakoaren arabera, bisita honetarako bi ildo nagusi bereizi ziren: bata, “Gatazkaren eraldaketa”ri buruzkoa, eta, bestea, “politika instituzionalari” buruzkoa; ildo bakoitzerako denboraren %50-50 inguru eman zen. Egun bat ere izan zen bisita kulturalerako (Gernika) eta egun bateko bisita erakundeetara (Eusko Legebiltzarra, Mondragon kooperatiba eta Olaso Dorrea), “erakunde-politikaren” ildoan.

Gatazken eraldaketari dagokionez, saio hauek egin ziren:

1. Aurreko bake-prozesua: estatuarekin negoziatzea

2. Pentsamendu estrategikoa

3. Armagabetzea

4. Trantsizioa + barne-kohesioa

5. Alderdi eraikitzea

Erakunde- eta toki-politikei dagokienez:

1. Euskal eredu autonomoa

2. Autonomia ereduaren barruko gobernantza

3. Estatuarekiko negoziazioak

4. Hauteskunde plataformak eta tokiko gobernua

5. Hauteskunde-kanpainak

6. Kooperatibak

Bilkurak

 

Ongi etorria eta sarrera

Urko Aiartza, TM eLab laborategiko Zuzendaria

Igor Zulaika, EH Bilduko Nazioarteko Zuzendari ordea.

Gorka Elejabarrieta, Senataria, EH Bilduko Zuzendaria.

Bisitaren helburua eta asmoak argitu. Euskal Herriari buruzko sarrera laburra egin.

 

Pentsamendu estrategikoa

Urko Aiartza, TM eLabeko Zuzendaria

Borrokaren egungo fasearen ulermena. Negoziaketa prozesua aurrera egiteko tresna gisa eta ez helburu gisa.

Euskal bake prozesua(k): estatuarekin negoziatzen

Igor Zulaika, EH Bilduko Nazioarteko Zuzendari ordea.

Negoziaketa prozesu desberdinen gainbegirada historikoa eta ikaspenak. Egungo aldebakarreko prozesua eta estrategiaren egokitzapena.

 

Armagabetzea

Anaiz Funosas, Bakebideako Lehendakaria.

Armagabetze prozesuaren nondik norakoak, eta gizarte zibilaren esku-hartzea.

 

Euskal autonomia eredua

Iñigo Urrutia, EHUko Zuzenbide Administratiboko irakaslea, EH Bilduk izendatutako aditua estatus berrirako ponentzian.

Euskal autonomia ereduaren azalpena, gobernantza mailak, bai eta egungo erreformaren nondik norakoa.

 

Alderdi eraketa

Arkaitz Rodriguez, Sortuko Idazkari Orokorra

Alderdi eraketa gatazka fasearen ostean, arazoak eta arriskuak, nola mantendu kidegoaren parte-hartzea fase berrian bai eta egiturak zabaldu aktibismo kultura berria garatuz.

Trantsizioa+barne kohesioa

Rufi Etxebarria, Sortu alderdiko Gatazka konponbiderako batzordeko arduraduna.

Nola mantendu barne kohesioa trantsizio fasean eta ondoren.

 

Eredu autonomikoaren gobernantza. Negoziaketak estatuarekin

Mikel Burzako, EAJko kanpo aferetarako idazkaria.

Autonomia gobernu eredua, mugak eta aukerak. Nola mantendu estatuarekin negoziaketa eta harremana erakunde autonomikoetatik.

 

Hauteskunde kanpainak

Txekun Lopez de Aberasturi, Herri Batasunako hauteskunde kanpaina aditua.

Hauteskunde kanpainetako esperientziaren inguruko hausnarketa.

 

Hautesle plataformak eta udal gobernuak

Julen Mendoza eta Idurre Bideguren Senataria, Orereta eta Bermeoko alkate ohiak.

Nola eraiki hautesle plataformak eta nola jardun udal gobernuan.

 

Labur bildua

Urko Aiartza, Igor Zulaika eta Gorka Elejabarrieta.

Ondorioak eta aurrera begirakoak.

Bisitak

Bangsamoroko delegazioak erakunde eta herri desberdinak bisitatzeko aukera izan zuen bere bisitaldian.

 

Mondragon

Mondragon Euskal Herriko enpresa korporazio handienetakoa da. Delegazioak bere bulegoak bisitatzeko aukera izan zuen eta ordezkariekin biltzekoa. Ander Etxeberriak, zabalkunderako arduradunak, Mondragon kooperatiben atzean dagoen filosofia eta lan eredua azaldu zuen. LKSko ordezkaritza batek aldiz, LKS Kolonbian gerrillari ohien erreintegrazioa dela eta kooperatiba arloan egiten ari dena azaldu zuen.

 

Eusko Legebiltzarra

Delegazioak Eusko legebiltzarra bisitatzeko aukera izan zuen Gasteizen. Bertan Bakartxo Tejeria lehendakariarekin bildu ziren bai eta parlamentuko legelari nagusiarekin. Bilkuran parlamentuaren funtzionamenduaren berri izateko aukera izan zuten.

 

Bergara eta Gernika

Telesforo Monzon eLab laborategia sustatzen duen Olaso Dorrea Fundazioaren eraikin historikoa ezagutzeko aukera izan zuten Bergaran bai eta herriko alkate eta zinegotziekin biltzekoa ere.

Delegazioak Gernikara txangoa egin zuen ere, Euskal Herriaren historia ulertzeko asmoz.

 

Ondorioak

Bisitarekin oro har pozik gelditu dira MILFekoak. Interes berezia azaldu dute aurrera begirako elkarlana Euskal Herriarekin batik bat hiru arlotan: alderdi eraketa, instituzio berriaren kudeaketa eta kooperatibismoa.

Errealitateak oso desberdinak izan arren eremu hauetan Euskal Herritik zer eskaini badago Bangsamorori. Eta ziurrenik aurrera begira eskari espezifikoagoak egin ahal izango dituzte.

Partekatuz-Sharing bezalako programaren balioa berresten du bisitaldiak.