

Berriki Common Weal eskoziar erakunde lagunak “Norabidea” txostena argitaratu du. TMeLabetik interesgarria ikusi dugu itzultzea.
Ez da Common Weal erakundetik itzultzen dugun lehena, eta bertako zuzendari McAlpine ekarri dugu ere Euskal Herrira. “Norabidea” txostenak esparru estrategiko bat eskaintzen du, erabakiak hartzeari buruz eskura dagoen zientziarik onena independentziaren aldeko kanpainari egokituz eta horretarako eragin behar den publikoari buruz eskura dagoen informaziorik onena oinarri hartuta.
Dokumentuan zehar helburu hori lortzeko iradokizun sortzaileak jasotzen dira.
Kontestuak desberdinak izanik, txostena baliagarria deritzogu indar soberanista eta erabaki zaleek gizartean egin beharreko lanaz aritzeko gogoetan sakontzeko; helburu zehatzari erantzuteko lan norabidetua: gehiengoen sortzea.
Dokumentu hau eta antzekoekin gogoetarako bazka jarri nahi dugu eragileen zerbitzura.
Baliogarria izango delakoan, milesker.
