Testu hau beste hizkuntza hauetan ere eskuragarri: English Español
Testu hau beste hizkuntza hauetan ere eskuragarri: English Español
Nazioarteko Ikasketen Europako Institutuko Diplomazia eta Geopolitika Katedraren zuzendaria.
Txinako Alderdi Komunistak (PCCh) herri txinatarraren aurrean herrialdea gobernatzeko duen legitimitatea hiru zutabetan oinarritzen da: egonkortasun sozial eta politikoa, hazkunde eta garapen ekonomikoa eta Txina munduko potentzia lider gisa berrezartzea. Azken urteotan, bigarren zutabea zaildu ahala, hirugarrenak garrantzi handiagoa hartu du. Azken bi mila urteetan Txina («Zhongguo», erdialdeko herrialdea) munduko herrialderik boteretsu eta zibilizatuena izan da. Mendebaldekoak iritsi arte, opioa, zeta eta zeramikengatik trukatuz, eta herrialdea atzerriko kontzesiotan banatuz. Horrela hasi zen, PCCHak irainaren mendea deitzen duena. Alderdiaren zilegitasuna, neurri handi batean, irain horri amaiera emateko eta Txina zentroan izango duen zilegizko lekura itzultzeko duen arrakastan oinarritzen da. Donald Trumpen eslogana «Amerika handia izan dadila berriro» bada, Xi Jinpingena «Txina Zhonguo izan dadila berriro» da.
Deng Xiaopingek, Txina mundura zabaldu zuen arkitektoak, bere ondorengoei , kanpoko munduarekin zuten harremanean, «taoguang yanghui» – «distira ezkutatzea, iluntasuna elikatzea» – aholkatu zien. Prosaikoki, hau, profil baxua mantentzea bezala interpreta daiteke, Txinaren indarra ezkutatuz, herrialdea garatzen den bitartean. Hau aldi baterako kontseilu bat besterik ez zen izan. Dengek uste zuen Txina ez zela borrokarako behar bezain indartsua, batez ere AEBekin, eta hobe zela, prest egon arte arreta zentroa saihestea. Xik, aldiz, Txina, profil altuagoa hartzeko prest dagoela pentsatzen du argi ta garbi; dela Gerrikoaren eta Ibiblidearen Ekimena bultzatuz, dela Hegoaldeko Txinako Itsasoan bere subiranotasuna berretsiz. Txinan asko dira Xirekin ados ez daudenak, baina desadostasuna uneari buruzkoa da edukiari buruzkoa baino gehiago. Beldur dira Xi goizegi hasi ote den eta Txinako lorpenak arriskuan jartzen ari den.
Gerlari otso diplomazialariek (Txinako eliteko komando unitate bati buruzko film arrakastatsu batengatik horrela deituak) Xiren atzerri politika oldarkor berria sinbolizatzen dute. Zhao Lijian Kanpo Arazoetako Ministerioaren bozeramaileak zuzenduta, twitter eta beste hedabide batzuk erabiltzen dituzte anfitrioiei eraso egiteko, historia negatiboak baztertzeko eta teoria konspiratiboak sustatzeko. Denbora gutxi dute profil baxuko diplomazialari txinatar tradizionalentzat, eta, haien ustez, hauek atzerriko gobernuei eta GKEei Txinako giza eskubideen historia edo Xinjiangen eta Tibeten izandako jokabidea kritikatzeko aukera eman diete, Mendebaldearen hipokrisia aurpegiratu gabe. Txina berriz ere Zhongguo bada, orduan beste herrialde batzuek errespetua erakutsi beharko liokete, eta, bestela, Mendebaldeari eraso egingo diote Ekialde Ertainean eta Afrikako iparraldean izandako porrotengatik, edo beren gizarteetan dituzten desberdintasun sozial eta ekonomikoengatik. Ez daude hain kezkatuta atzerriko iritzi publikoan duten eragin txarragatik. Txinako publikoari (eta bere buruzagiei) Mendebaldeak Txina umiliatzea uzten ez dutela erakustea da haien kezka.
Wuhanen COVID-19ren agerraldia gertatu zenean, Txinaren hasierako erantzuna (Hubeiko funtzionarioek hanka sartu ondoren) tradizionalagoa izan zen. MMErekin eta nazioarteko komunitatearekin elkarlanean aritzeko erakustaldi handia izan zen, baita mendebaldeko analistek (Txinaren ezagutzak baino gehiago ideologiak bultzatuta) Txinaren Txernobyl unea zela eta PCCHaren amaiera gertu zegoela adierazi zutenean ere. Birusa mundu osora zabaldu ahala, Txinak babes eta proba taldeak eta medikuak bidali zituen herrialde kaltetuenetara, bereziki Italiara eta Espainiara. «Maskaren diplomazia» delakoak nolabaiteko eragina izan du tokiko herrietan, bereziki garai horretan Europar Batasuneko kideen laguntza txikia jasotzen zutelako (Alemaniak babes-ekipamendua esportatzea ere debekatu zuen). Aldi berean, Txinak Mendebaldean zituen kritikoek, Txina birusa bere eragina areagotzeko erabiltzen ari zela ohartarazi zuten, eta Txinak birusarekin egindako manipulazioa erabili zuten Huaweiren presentzia Europako 5G sareetan bezalako eztabaidak berriz azalerazteko. Mendebaldean krisiaren eraginak gora egin ahala, batez ere haren eragin ekonomikoak, Txina kritikatzen duten eta krisiaren errua leporatzen zioten ahotsak indartu egin dira.
Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea Wuhaneko birusaz hitz egiten hasi zenean eta birusak Wuhaneko ikerketa instalazio batetik ihes egin zuela baieztatu zuenean, gerlari otso diplomazialariak uhaletik askatu ziren. AEBko armadak birusa Txinara eraman zuela esan zuen Zhao MFAko bozeramaileak. Parisko enbaxada txinatarrak Frantziako gobernuari bere zaharrak utzi eta harrera etxeetan hiltzea leporatu zion. Txinak Australian zuen enbaxadoreak Australiako gobernuari Txinak bere nekazaritza-produktuak erosteari utziko ziola ohartarazi zion birusaren agerraldiari buruzko ikerketa independente batean tematuz gero. Txinako diplomazialari guztiek ez zuten ikuspegi oldarkor hori hartu – Washingtonen Txinako enbaxadore beteranoak publikoki ezeztatu zuen Zhaoren konspirazioaren teoria. Txinaren mundu osoko lagunak kexu ziren otso gerlari diplomatiko hauek Txinaren izen onari egiten zioten kalteagatik. Baina ez zuten guzti honen gakoa ulertu. Jarduera horiek Txinako biztanleei Txinako gobernuak krisia beste batzuek baino askoz hobeto maneiatu zuela erakusten zieten, eta ez diplomazialariek Txinari egindako mendebaldeko kritikei uko egiten zietela bakarrik.
Txina COVID-19ko krisitik ateratzeko modua AEBak ateratzeko moduaren araberakoa izango da, biak ahuldu egingo dira, eta Txinak herrialde batzuetan, baita Europan ere, bazterketari aurre egin beharko dio. Baina AEBk paper globala betetzeko interes gutxiago dutenez, Txinak ere aukerak izango ditu. Epe laburrean, Txinaren eta AEBen arteko harremanak AEBren presidentetzarako aukeraketaren eta Trumpen ahaleginen mende egongo dira, honek arreta krisiaren bere kudeaketa txarretik desbideratzeko, Txina erruduntzat joko duelarik. Fox albiste-erakundeak «5 begiak» erakundearen inteligentzia-txosten faltsu bat «filtratu» du dagoeneko, eta Txina kritikatzen du Australiako egunkari batean, Trumpek eta Pompeo, Estatu idazkariak, geroago erabiliko duten materiala emanez. Azaroa hurbildu ahala gauza bera gertatuko da. Gerlari otso diplomazialariak ez dira besoak uztarturik geratuko.
AURKENE ALZUA-SORZABAL, PhD. Deustuko Unibertsitatea. Nebrija University.
DAVID LANNES ETA NICOLAS GOÑI. Burujabe lantaldeko kideak– Bizi!
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-advertisement | 1 year | Set by the GDPR Cookie Consent plugin, this cookie is used to record the user consent for the cookies in the "Advertisement" category . |
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
AMP_TOKEN | 1 hour | This cookie is set by Google Analytics and contains a token that can be used to retrieve a Client ID from AMP Client ID service. Other possible values indicate opt-out, inflight request or an error retrieving a Client ID from AMP Client ID service. |
CONSENT | 2 years | YouTube sets this cookie via embedded youtube-videos and registers anonymous statistical data. |
_ga | 2 years | The _ga cookie, installed by Google Analytics, calculates visitor, session and campaign data and also keeps track of site usage for the site's analytics report. The cookie stores information anonymously and assigns a randomly generated number to recognize unique visitors. |
_gat_gtag_UA_199334335_1 | 1 minute | Set by Google to distinguish users. |
_gid | 1 day | Installed by Google Analytics, _gid cookie stores information on how visitors use a website, while also creating an analytics report of the website's performance. Some of the data that are collected include the number of visitors, their source, and the pages they visit anonymously. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
VISITOR_INFO1_LIVE | 5 months 27 days | A cookie set by YouTube to measure bandwidth that determines whether the user gets the new or old player interface. |
YSC | session | YSC cookie is set by Youtube and is used to track the views of embedded videos on Youtube pages. |
yt-remote-connected-devices | never | YouTube sets this cookie to store the video preferences of the user using embedded YouTube video. |
yt-remote-device-id | never | YouTube sets this cookie to store the video preferences of the user using embedded YouTube video. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
mail_session | 7 days | No description |
__wpdm_client | session | No description |