Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
“Herrigintzaren berrikuntzan” aditu-tituluaren koordinatzailea.
Munduko BPGaren banaketa globalean Industria Iraultza mugarria izan zen eta aro industrialak bereziki Europa, AEBak eta geroxeago Japonia goitik behera transformatu zituen arlo ekonomikoan, kulturalean eta politikoan. Azken hamarkadetan, ordea, nazioarteko komertzioak eta eraldaketa teknologikoak mundu-mailan hazkunde oso ezberdinak eragin dituzte. Patroi ekonomiko berrien aurrean gaude.
Kontuan hartzeko hiru ideia azpimarratuko ditut. Batetik, ekonomiaren hazkunde globalean biztanleria handieneko herrialdeek dute gero eta garrantzia gehiago. Bigarrenik, herrialde horien hazkundea epe ikaragarri motzean eman da (garapen industrialak, ostera, bi mendeko epea behar izan zuen). Hirugarrenik, hazkundearen erritmoak ere ez du parekorik: aro industrialean bataz-beste %2ko urte-arteko hazkundeak eman baziren, Txina hiru hamarkadatan (1980-2000) bi digitutan hazi da, eta berriki 2011-2017 urteen artean –1.375 milioiko biztanleriarekin–, hazkunde-tasan beheraldia izan arren, % 7 inguruan ibili da. Indiaren hazkunde-maila egonkorragoa da, eta, hamarkada hauetan guztietan, % 5,6 eta % 8,2 artean ibili da. Hari beretik, XIX. mendeko suspertzen-giroan Ingalaterrak eta AEBek bost hamarkada behar izan zituzten per capita errenta bikoizteko, eta gaur egunean gorabidean dauden herrialdeek hamar urte eskas behar izan dituzte.
Egin kontu, bestetik, XX. mendean zehar, eta bereziki bigarren erdian, munduko BPGa zazpi aldiz handitu dela (5 bilioi dolar konstantetik 35 bilioi dolarrera), eta 2010. urtean, 70 bilioi dolarrera iritsi dela. Herrialdeen arteko hazkundea asimetrikoa izanik, aise uler dezakegu munduko ekonomiaren grabitate zentroa nola ari den bereziki Pazifiko arrora eta Asiaren ekialdera aldatzen. Alderaketa BPG nominalean egin ordez erosahalmen-parekotasunean eginez gero, gorabideko herrialdeen posizioa oraindik eta hobeagoa da, gainera. 2025 urtean transakzio ekonomikoetan susperraldian diren ekonomien pisua % 75ekoa izango da, eta salmenten eta erosketen interdependentzia ekonomikoak esplikatzen du Mendebaldeko enpresetan multilokalizazio-estrategiek hartu izan duten garrantzia.
Aurrera begirako aurreikuspenetan, berriz, azterlanek datu ezberdinak eskaintzen dizkiguten arren, joera batzuk agerikoak dira: abiapuntu oso ezberdinetatik, konbergentzia ekonomiko handia gertatu da epe laburrean (catching-up), eta eurogunearen kasuan joera asimetriakoek erakusten dute pisu absolutua eta erlatiboa galdu direla, eta, bilakaera ekonomiko berrian, galtzaile netoa dela. Europako Banku Zentralaren (EBZ) portaerari erreparatuz gero, berriz, hazkunde baxuak, inflazio txikiak eta bizitza luzeko gizarteak (gizarte zaharkitua) erabat baldintzatzen dute Europa; moneta-politikaren frakasoa eta zerga-politiken dudazko ekimenak sintoma adierazgarriak dira. Txinak eragin handia du munduko ekonomian, eta, pixkanaka, mundu-mailako salgaien prezioak finkatzeko erreferentzia nagusia bilakatzen ari da, AEBei lekukoa hartuz. Gaur gaurkoz, ordea, dolarrak erreserba-moneta gisa izan duen erabateko nagusitasunak aukera eman die AEBei hegemonia ekonomikoa izateko, baina baita zorra nazioartean kostu baxuan kokatzeko ere (moneta-boterea, alegia).
Adierazle gehiago baliatu ditzakegu, noski. Eraldaketa globalari buruzko adierazleak lehia teknologikoan ere (I+G intentsitatea, I+G gastua, berrikuntza intentsitatea) oso ezberdinak dira, eta teknologia berrien eta IKTen sektoreko I+G jardueretan (I+G inbertsioa, ikertzaileak, ikerketarako laguntzak, sektore teknologikoaren produktibitatearen hazkundea) herrialdeen arteko dibergentziak nabarmendu egiten dira. AEBak gaur gaurkoz nagusi dira arlo zientifiko-teknologikoan, alde handiarekin, baina ikuspuntu historikoa aintzat hartuz gero, Txina modu azeleratuan ari da txikiagotzen inbertsioen eta efizientziaren arraila. Bien bitartean, Europar Batasuna eremu teknologikoan atzera geratu da adierazle guztietan, eta politika bateratua erdiesteko zailtasun ikaragarriak ditu; Europa erdialdeko herrialdeek eta nordikoek, halere, modu indibidualean zeresana badute.
2019ko udaberrian AEBen eta Txinaren artean telekomunikazioetako segurtasunaren inguruan sorturiko tentsioak lehia teknologikoa azaleratzen du sakon-sakonean. Izan ere, merkatu globalean ekimena hartzen duenak abantaila izan ohi du (first-mover-advantage); alegia, arlo teknologikoan ekimena duenak, irabaziez gain, gainontzekoei estandarrak ezartzeko gaitasuna izaten du. 4G teknologian AEBek hasieran izaniko gidaritzak bereziki Apple eta Google enpresen lidergoa ekarri du, baina errezeloa dago antzerakoa gertatuko ote den Txinak lidergoa duen 5G teknologiarekin (Huaweiren sarea hobetsiko zatekeen, esate baterako, urrutiko robot gidatuen ebakuntza kirurgikoetan, hiri-garraio telegidatuetan, gailuen urrutiko kontrolean). Gatazka teknologikoa dago guztiaren erdigunean. AEBek Huaweiri galarazi izana Googleren sistema eragilea (Android) eta aplikazioak gaurkotzea eta txip aurreratuenen diseinua eta fabrikazioa baliatzea, sakon-sakonean, enpresa txinatarra bainoago Txina estutzeko modu bat baizik ez da, lidergo teknologikoa oztopatu edo bederen atzeratzeko.
Alde horretatik, lehia teknologikoa munduaren birkokatze geopolitikoa eragiten ari da (eraldaketa digitalak erraztu egin du AEBetako eta Txinako eskualde zehatzetan kontzentratzea berrikuntza-intentsitate handiko lurralde, ekosistema eta klusterrak). Hori dela eta, epe motzean Europar Batasunaren auzi korapilatsuena merkataritzako estrategia eta aliantzen auzia ebaztea izango da. Bien bitartean, herrialde bakoitza ari da neurri propioak hartzen. Esate baterako, mundu-mailako eragina duen azpiegitura berrira (Zetaren Bide Berria) bildu dira Grezia, Portugal eta Italia, besteak beste eskulanean intentsiboak eta gastu biderkatzaileak diren proiektuak erakartzeko kapitalaren premia dutelako. Azpiegitura erakargarria da maileguak jaso dituzten herrialdeentzat eta kontratista posibleentzat. Txinak, gainera, komertzioari loturiko auzi estrategikoetan (aireportuak, portuak, terminalak), erosketak egin ditu. Mediterraneoko portuen kasuan (Trieste, Piraeus, Sines, Valentzia), Txinaren egitasmoa da Europaren iparraldeko ibilbidearekin lehiatzea, Europako barne-komertzioa birmoldatuz, eta sare logistiko ezberdin horrek ere aldatu egingo luke industria-katea. Europar Batasunean politika nagusienetan interesen arteko dibergentzia handia da. 2020ko udaberrian berragertu diren eztabaidak (finantza, aurrekontu eta zerga alorretan) izeberraren punta dira, ezbairik gabe.
Adierazle eta datu estatistiko gehiago erabili ditzakegu, arlo oso ezberdinei buruzkoak. Goikoak aski dira gure lehen baieztapena egiteko: aldez edo moldez, patroi ekonomikoak aldatu dira, konbergentzia globaleko zantzuak daude –herrialde batzuen artean, bederen-, eta, sakon-sakonean, suspertzen ari diren herrialdeetan errenta-maila ezohiko erritmoetan hazten ari da, eta horrek hazkunde-erritmo txikiagoak eragin ditu herrialde egonkortuetan (EB, Japonia, AEBak). Analisien eurozentrismoak, baina, eraldaketa globalak ulertzeko ahaleginean sesgoak eragin eta argumentuen haria okerreko bideetara eraman ohi dituzte, sarriegitan. Mendebaldetik kapitalismoaren inguruko diagnostiko negatiboak egiten baditugu ere, eskala globalean azken bi hamarkadak inoizko oparoenak ari dira izaten; “kapitalismoa bere klimaxean dago” (Milanovic 2019), neoliberalismoak heriotza geldoaren bidean jarraitzen duen bitartean. Komeni da mundu-mailako transformazio globalak modu integralean ulertzea, beraz.
Aipa dezagun adibide modura erdiko klasearen mutazioa (cfr. Milanovic 2016). Mendebaldean erdiko klasearen masa estutzen ari da, ezen errentaren eskalan behean daudenek intentsitate bereziarekin pairatu dute errentaren galera, baina aldi berean erdiko klasearen parte-hartze portzentuala errenta nazionaletan mantendu egin da, eta nazioarteko merkataritzak, eraldaketa teknologiko eta digitalaren prozesuak, zerga-sistemak eta ondasun eta zerbitzuen erregulazioak eraginda errentaren banaketan goian daudenek hobera egin dute (winners take all). Baina mundura begirada altxatuz gero, munduan, etengabe eta arrapaladan, erdiko klasearen tamaina ehundaka milioitan hazten ari da (i.e. aukera duena –zergak ordaindu eta oinarrizko gastuak estali ostean– diru-sarrera netoekin ondasun iraunkorrak erosteko, aisialdirako, oporretan joateko, aurreikusi gabeko egoerei aurre egiteko).
Covid-19aren krisiak zer nolako efektuak izango dituen ulertzeko ere balio digu orain arte azaldutakoak. Alde batetik, ekonomia globalaren hazkundean edota errentaren banaketa globalean krisiak nola eragingo duten ganoraz jabetzeko, ez da gauza bera arreta herrialde aberats eta txikietan jartzea edo herrialde jendetsu eta gorakorretan ipintzea. Kosta egiten zaigu begirada munduan ipintzea. Zentzu berean, jo dezagun, aurreikuspenak ontzat emanaz, BPG globalak 2008 urteko finantza-krisiaren moduko kolpea jasotzen duela. Baina horrek ez digu herrialdeen arteko hazkunde tasa dibergentearen berri emango. Lehen aurreikuspenetan zenbaki-dantza badago ere, patroietan erregulartasunak daude: 2020 urtean AEBetako eta euroguneko hazkunde-tasa negatiboak handiagoak izango dira (%-2,4 eta %-4,4 hurrenez hurren, eta Txinan %-0,4), bigarren hiruhilekoan Txina %21 inguruko haziko den bitartean AEBetan eta eurogunean BPGaren jaitsierek Depresio Handiaren garaietara eramango gaituzte (%-12,3 eta %-22,4, hurrenez hurren), eta berreskuratzea ere AEBetan eta eurogunean askoz gehiago luzatuko da. Kontu egin, bestetik, goiko lerroetan azaldu legez, herrialdeen arteko hazkunde-erritmoak ere oso ezberdinak direla. Epe motz eta ertainean Covid-19aren krisiak adierazle makroekonomiko nagusietan arrastoa utziko du.
Paradoxikoki, beraz, azken bi krisi globalak direla eta, 2008 urtearen ostean bezalaxe, etorkizun hurbilean ere, Covid-19aren krisia eta gero, ezberdintasun globalen txikitzea azeleratuko da, herrialde aberatsen hazkunde negatiboak eraginda, bereziki. Mendebaldean, gainera, errenta-maila erlatiboa okertzeari gaineratuko zaizkio, noski, biztanleen errenta erreala kaltetzea, herrialdeko ezberdintasunak haztea (beheko hiru deziletan daudenak nabarmenen kaltetuak, ostera ere), eta erdiko klasearen diru-sarrerak estankatzea. Joerak bestelakoak izango dira Pazifiko arroan eta Asiaren ekialdean. Covid-19aren krisiak joera globalak azeleratuko ditu, beraz.
AURKENE ALZUA-SORZABAL, PhD. Deustuko Unibertsitatea. Nebrija University.
DAVID LANNES ETA NICOLAS GOÑI. Burujabe lantaldeko kideak– Bizi!
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-advertisement | 1 year | Set by the GDPR Cookie Consent plugin, this cookie is used to record the user consent for the cookies in the "Advertisement" category . |
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
AMP_TOKEN | 1 hour | This cookie is set by Google Analytics and contains a token that can be used to retrieve a Client ID from AMP Client ID service. Other possible values indicate opt-out, inflight request or an error retrieving a Client ID from AMP Client ID service. |
CONSENT | 2 years | YouTube sets this cookie via embedded youtube-videos and registers anonymous statistical data. |
_ga | 2 years | The _ga cookie, installed by Google Analytics, calculates visitor, session and campaign data and also keeps track of site usage for the site's analytics report. The cookie stores information anonymously and assigns a randomly generated number to recognize unique visitors. |
_gat_gtag_UA_199334335_1 | 1 minute | Set by Google to distinguish users. |
_gid | 1 day | Installed by Google Analytics, _gid cookie stores information on how visitors use a website, while also creating an analytics report of the website's performance. Some of the data that are collected include the number of visitors, their source, and the pages they visit anonymously. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
VISITOR_INFO1_LIVE | 5 months 27 days | A cookie set by YouTube to measure bandwidth that determines whether the user gets the new or old player interface. |
YSC | session | YSC cookie is set by Youtube and is used to track the views of embedded videos on Youtube pages. |
yt-remote-connected-devices | never | YouTube sets this cookie to store the video preferences of the user using embedded YouTube video. |
yt-remote-device-id | never | YouTube sets this cookie to store the video preferences of the user using embedded YouTube video. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
mail_session | 7 days | No description |
__wpdm_client | session | No description |