Covid-19aren krisia eta ekonomia globala: erronken azelerazioa (3/3)
ANDONI EIZAGIRRE
[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]
ANDONI EIZAGIRRE
[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]
3. Dinamika espazialak
Eraldaketa globalak eskala txikiagoko dinamika espazialetan lokalizatzen baditugu, euskal ekonomiari mundu ireki eta lehiakorrean zer nolako agertokia zabaltzen ari zaion ulertuko dugu. Biri arreta ipiniko diet: globalizazio berriari eta europar eskualdeetako ezberdintasun horizontalei, hurrenez hurren.
Komertzioaren eta hazkunde ekonomikoaren arteko harremana txikitzen ari da, eta, gaur egunean, munduko merkataritza BPG globalaren tasa antzekoetan ari da hazten.
Argazkia: Christine Roy, Unsplash
Covid-19aren krisiak mundu-mailako espezializazioaren arriskuak mahai-gaineratu ditu, bereziki Mendebaldeko herrialdeetan, eta ikuskizun da Europak ze gaitasun eta adore izango dituen eskualde-mailako jarduera produktibo eta ekonomiko singularra aurrera eramateko.
Argazkia: Tyler Casey, Unsplash.
Manufakturako eskualdeetan eta hiri txiki eta ertainetan, enpleguaren eta ordainsarien beherakada erlatiboa gertatu da, baita hiri horien inguruetan eta nekazaritza-eremuetan ere. Hori gutxi ez, eta per capita errenta baxueneko eskualdeak dira desberdintasun bertikal (pertsonen artekoa) handiena dutenak.
Argazkia: Peter Nguyen, Unsplash.
Europan, patroi ekonomiko berrien testuinguruan, ordainsarien arteko ezberdintasunak hazi dira (ordainsari nagusien igoera, ertainen geldialdia, baxuenen txikiagotze erreala), eta horrek neurri batean 1980ko hamarraldiaz geroztiko eskualdeen arteko dibergentziak esplikatzeko balio digu.
Euskalherrigintzak eskualdeen dinamika funtzionalei arreta gehixeago ipini behar die, gure autogobernuaren akitzea eta bir-zentralizazioa ziurrenik uste ez dugun bideetatik garatzen ari delako. Hirigune nagusietan kontzentratu dira manufaktura eta zerbitzu aurreratuei loturiko enpleguak, denak ere produktibitate eta balio erantsi altukoak, prestigiokoak, eta ordainsari nagusikoak.
Argazkia: NASA, Unsplash.
Enpresen tipologiak erabat baldintzatzen ditu lehiakortasun-faktore nagusiak, eta oro har berrikuntza ez-teknologikoan, erakundeen arteko lankidetzan eta aktibo ukiezinetan gabezia handiak ditugu. Sektore publikoaren tamaina erlatiboki baxua da, baina zer hobetu gehien lurraldea modu eraginkorrean administratzeari lotua dago.
Epe ertain-luzeko zikloa kontuan hartuz gero, egitura sozio-ekonomikoa zeharo aldatzen ari zaigu. Covid-19aren krisiak ostera ere enplegu prekarioaren ikusgarritasuna azaleratu digu, bereziki sektore publikoan eta zerbitzuen alorrean
Dudarik gabe, guk baditugu herri-erronkak, lau ardatz nagusitan bereizi ditzakegunak: burujabetza (gure hitzaren eta lanaren jabe izatea, alegia), sozio-demografikoa, teknologiko-digitala, eta energetikoa. Baina garrantzitsua da eraldaketa globalak kontuan izatea. Udazkenarekin herri-egitasmoak ostera ere gai horietara itzuliko gaitu.
Argazkia: Edoardo Cuoghi, Unsplash.
- “Eraldaketa globalari neurri hartzen: euskal gizartea aro ekonomiko berrian” liburuxkan gai hauetaz luze eta zabal idatzi dugu. Hemen dago eskura: http://ebiltegia.mondragon.edu/xmlui/handle/20.500.11984/1630?locale-attribute=eu