TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

barra

GOGOETA JARDUNALDIAK

XXI. MENDEKO DEMOKRAZIA EREDU BERRIAK:
ASANBLADA HERRITARRAK EDO DEMOKRAZIA DELIBERATIBOA.

martxoak 15
15:00-19:30
HUHEZIko Aretxabaletako Campusetik.
ONLINE SAIOA

Demokrazia liberala eredu hegemonikoa izan da mundu zabalean II. Mundu Gerraz geroztik. Azken aldian baina herritarren atxikimendua asko jaitsi da Demokrazia liberal eta errepresentatiboarekiko eta horrek krisi zantzu nabarmenak ekarri ditu. 

 

Demokrazia ordea ez da eredu itxi eta bakarra. Demokrazia ulertzeko eredu ugari eman daitezke. Eredu berritzaile bat, Demokrazia deliberatiboa edota asanblada herritarrak  eta parte-hartzailea izan daitezke. Eredu honek, gizartearen konpromisoa handitzea bilatzen du. 

 

Batzar herritarrak komunitate antolatuaren konpromiso maila handitzeko eredu baliogarria dela deritzogu. Gobernantza eredu berriak sustatzen dituen eredu parte hartzaileak. 

 

Klimaren aldaketa eta honek dakartzan ondorioei aurre egitea. Klima aldaketak gizakiari bere osotasunean eragiten digu eta eragingo duen kalteei aurre egiteko beharrezkoa da gizartearen kontsentsu zabalak sustatzea. 

 

Klimaren aferaz gain, euskal gizartearen etorkizunari begirako ardatz estrategikoak norabidetzeko ere balio duen tresna izatea nahi dugu, Batzar Herritarrak. 

 

Telesforo Monzon elaborategia (TMelab), Mondragon Unibertsitatea (MU) eta Arantzazulab-ek elkar lanean, gogoeta jardunaldiak antolatu ditugu. Jardunaldi hauetan; Asanblada herritarren marku teorikoa eta praktikoa landuko ditugu. Zertarako balio duten herritarren asanbladak eta zein muga dituzten. 

 

Nazioarteko herrialde ezberdinetako Asanblada herritarrei emango diogu begirada. Esperientzia ezberdinak jasoz eta hausnarketak konpartituz. Azkenik, Demokrazia deliberatiboaren praktika onak azalduko ditugu. 

EGITARAUA

15:00 - 15:40
SARRERA

– Urko Aiartza
Telesforo Monzon eLab
Sarrera eta jardunaldien azalpena

 

– Nagore Ipiña
HUHEZIko (MU) dekanoa

 

– Naiara Goia
Arantzazulab
Gobernantza eredu berriak

logo DEMOKRAZIA DELIBERATIBOA6

15:45 - 17:00
DEMOKRAZIA DELIBERATIBOA EZAGUTZEN.
MARKO TEORIKOA ETA EREDU PRAKTIKOAK

– Oier Imaz:

Lanki-ko kidea. Demokrazia deliberazioaren marko teorikoa.

 

– Arantxa Mendiarat:

Deliveratibako kidea. Asanblada herritarren alde praktikoa.

 

 

 

Moderatzailea:

Andoni Eizagirre

17:10 – 18:00
NAZIOARTEKO ESPERIENTZIAK:
ASANBLADA HERRITARRAK,
EUROPAKO HERRIALDEETAKO BEGIRADA

Telematiko bidez egingo da

GONBIDATUAK

 

– Robin Mcalpine

Eskoziako Asanblada herritarra

 

– Louise O’ Reilly

Irlandako Asanblada

 

– Antoine Vergne

Frantziako Asanblada

 

Moderatzailea:

Urko Aiartza

18:10 – 19:00
ASANBLADA HERRITARRAK.
EUSKAL HERRIKO EGITASMOAK

– Naiara Goia
Arantzazulab

Tolosako kasua eta deliberazio egitasmo ordezkatzaileen instituzionalizazioa

 

– Adolfo Araiz

Nafarroako klima asanblada

 

-Xabier Harluxet

Bizi! Mugimendua

 

Moderatzailea:

Arianne Kareaga

19:00 - 19:15
AMAIERAKO HITZ HARTZEA

– Unai Pascual

sponsor demokrazia deliberatiboa

TELESFORO

MONZON

eLab