TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

“Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazioan jauzia egiteko unea: ereduak eta proposamenak”

Martxoak 15ean burutu zen, 10:00etatik 12:30era

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEAn (Andoain)

Berria.eus-en zuzeneko emisioa.

DESKARGATU TXOSTENAREN LABURPENA

Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozeduretako hizkuntza-eskakizunei buruzko epai berriek agerian utzi dute toki-administrazioetako, foru-administrazioetako eta autonomia-erkidegoetako herri-administrazioetako hizkuntza-plangintzaren ereduaren oinarri diren arau-oinarrien ahultasuna. Eusko Jaurlaritzak eman berri duen dekretuak ez du arazoa konpontzen.

Hori dela eta, Txillardegi Gogoeta Guneak, Kontseiluarekin batera, hausnarketa-jardunaldi bat antolatu du, funtzio publikorako sarbidean hizkuntza-eskakizunen legezkotasuna blindatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko prozedurei segurtasun juridikoa emateko proposamenak egiteko. Gai hori beste eremu geografiko batzuetan, hala nola Katalunian eta Galizian, nola arautzen den ezagutuko dugu eta pairatzen ari garen higadura judizialeko egungo egoerari erantzuteko premiazko neurri juridiko zehatzak eztabaidatuko ditugu.

Horretarako, alde batetik, Eva Pons Parera izango dugu, Universitat de Barcelona-ko Zuzenbide Doktorea eta Zuzenbide Konstituzional l eta Filosofia Politiko irakaslea Universitat de Barcelonan, eta bestetik Carlos Alberto Amoedo Souto, Unibertsitate eskolako katedraduna (CAT-EU), eta Coruñako Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Departamentuko irakaslea. Katalunian eta Galizian funtzio publikoa arautzeko legediaz arituko dira.

Ondoren, Iñigo Urrutiak, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko irakasle agregatua, Txillardegi Gogoeta Gunearen eskariz, EAEn pairatzen ari den higadurari legegintzatik erantzuteko premiazko neurri zehatzak proposatuko ditu eztabaidarako.

TELESFORO

MONZON

eLab