TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Euskal Nazio Algoritmikoa sortuz (2/2)

Euskal Nazio Algoritmikoa sortuz:

Subirautza Teknologikoa
Post-COVID-19 gizartean (2/2)

IGOR_CALZADA

Dr IGOR CALZADA

MBA, FeRSA. Ikertzaile/Gizarte Zientzilari Seniorra

University of Oxford / European Commission.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

Dr IGOR CALZADA

MBA, FeRSA. Ikertzaile/Gizarte Zientzilari Seniorra

University of Oxford / European Commission.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

Euskal hiritarrak ere, zentzu batean zein bestean, hiritar pandemiko gara, munduko beste hiritarren maila berean.

2.Estrategia: Eraldaketarako palankak

Post-COVID-19 gizartean, kapitalismoak behar zuen aldibereko fluxuen zirkulazio etengabea (kapitalak, lana, eta pertsonak) eten egin da. Kapital fluxuak ez bezala, COVID-19-ak ez du etekinik behar; baizik eta zabalkunde oso eta azkarra, eta biak batera. COVID-19-a inmigrazio kontrol, sensore biometriko, zaintza digital, eta datu-analitika ororen zirrikituetatik oso errez iragazten da; bereziki orainartean, munduko herrialde aberats eta berez kapitalismoaren motorraren erdigunea izan dena. Testuinguru honetan, euskal hiritarrak ere, zentzu batean zein bestean, hiritar pandemiko gara, munduko beste hiritarren maila berean. Une honetan gure etxeetan sartuta gaude eta arrisku global bat berdin nozituz partekatzen dugu. Hala ere, irteera oso bestelakoa izango da: geolokalizazioak eraginda, geografia bera birbaloratu egin da.

2.1 (BIZITZA) Egunerokotasuna: Bizitza-ohiturak errepasatuz, pribatasuna eta komunitarismoa berreginez, gizarte kapitalari eutsiz

Pandemiak hiritar konstziente egin gaitu: oinarrizko genituen eta emantzat genituen egunerokotasuneko aspektu asko berriro lehen planora ekarriz. Reset moduko honetan, gure errepublika independiente, gertuko pertsona eta gauzek osatzen dute. Teknopertsonak bihurtu gara (Echevarría & Almendros 2020), gure etxeetako internet sarbidea izanik gure lehio afektibo lokaletik kosmopolita domestiko izateko aukera bakarra. Mundua, hurbila (gurea) eta ez hain hurbila (besteena), biak oso uztarketa aintzindarian etxekotu dira. Baliteke krisi honek dakarren irakurketa da, koordenada lokal eta globalen uztarketaren bizipen berritu baten hasiera.

Nola ulertu behar dugu hemendik aurrera pribatasuna? Zer egin adibidez gurea bezalako kultura komunitarista eta etxetik kanpora oinarrituta dagoenarekin, adibidez, Euskaraldia bezalako egitasmo arrakastatsu baten kasuan (Calzada 2020b)? Garai hobeak etorri arte bertan behera utzi? Euskara soilik da hizkuntza presentzialki bada? Delako physical/social distancing-a izango al da euskera sustatzen jarraitzeko traba?

Gure bizitza da aldatzen ari dena: Nola ulertu behar dugu hemendik aurrera pribatasuna? Zer egin adibidez gurea bezalako kultura komunitarista eta etxetik kanpora oinarrituta dagoenarekin, adibidez, Euskaraldia bezalako egitasmo arrakastatsu baten kasuan (Calzada 2020b)? Garai hobeak etorri arte bertan behera utzi? Euskara soilik da hizkuntza presentzialki bada? Delako physical/social distancinga izango al da euskera sustatzen jarraitzeko traba? Nola aldatuko dira gure herri eta hirien urbanismoa eta baita gure psikosoziologia? Nola egokituko gara mugikortasun oso mugatu batetara, bidaiatzea zer zen guztiz ahantzi gabe? Turismoak zer leku beteko du eta nola praktikatuko dugu gure bizitzetan? Musikari edo kultur ekoizleen jarduna nola eta non gauzatuko da hemendik aurrera? Kontzertuak Instagram-en gertatuko dira (betiko), erabilera eta kontsumo online-a soilik eginez? Non eta nola kontsumituko dugu eta egoera honek nola aldatuko ditu gure bizitza-ohiturak eta generaman life-style-a? Adinduen bakartzeak eta heuren bizi-kalitatea nola bermatuko dugu?

Guzti honekin (eta agian hemen dago palanka bezala sistemikoa izango den eraldaketa baten erpina) COVID-19-ak ‘gure’ datuen gobernantza digitala gure bizitzen erdigunera ekarri du: gure mugikorretan sortzen ditugun datu geolokalizatuak erakundeen esku utzi beharko genituzke pandemia kudeatzen laguntzeko, horrek dakarren pribatasun-urraketa eta zelatatze-arriskuarekin? Nola orekatu etekin bat eta arriskua? Edo zer lehenetsi? Guzti honek gure herrigintzarako esanguratsuak diren eztabaida tekno-politikoak dakartza. Osasuna bermatua edukitzea giza eskubide bat dela aldarrikatu duen bezala Sanders-ek, Estonia-k jadanik 2001an aldarrikatu zuen Interneterako sarbidea giza eskubide gisa. Non dago oreka gure osasunaren kudeaketa eta gure pribatasunaren kontrolaren artean?

robert-metz-Rhv7ZUAY7pE-unsplash
Argazkia: Robert Metz, Unsplash.

Zer nolako lau eszenario utziko digu post-COVID-19-ak? (i) neoliberalismo ortodoxoaren itzulera; (ii) estatuaren zelatatze autoritario baten ezarpena; (iii) hazkunde basatira itzulera edozein preziotan; eta (iv) trantsizio ekologiko eta hazkundearen eredua birpentsatzeko beharra.

Eztabaida honen arira, Euskal Herrian anekdota esanguratsuak gertatzen ari dira egunotan: Interesgarria identifikatzea, COVID-19-aren kudeaketaren inguruan bi erantzun: Batetik, Ikerbasque-eko zientzilari bolondres talde baten aurkikuntza berritzailea eta bestetik, Sherpa.ai adimen artifizialeko euskal enpresak Osakidetzarekin diharduen lankidetza. Bi erantzunak dudarik ez dago ekarpen handia egiten diotela urgentziazko egoerari. Galdera bat eta intuizio bat dut. Galdera: publiko-publiko eta pribatu-publiko diren subirautza teknologia estrategiko bihurtzeko modalitate bakarrak? Intuizioa: Bi ekarpen hauek konektatuak egongo balira…ez daudenaren susmoa dut. Inshallah.

2.2 (EKONOMIA) Jateko gauzak: Behar materialak, ekonomia digitala, commons-a eta subsistentzia

Honek bigarren palankara garamatza: Zer nolako lau eszenario utziko digu post-COVID-19-ak? (i) neoliberalismo ortodoxoaren itzulera; (ii) estatuaren zelatatze autoritario baten ezarpena; (iii) hazkunde basatira itzulera edozein preziotan; eta (iv) trantsizio ekologiko eta hazkundearen eredua birpentsatzeko beharra. Azken eszenario honek, eredu produktibo eta bizitza parametroen berrikusketa bat lekarke, baita ere ekonomia digitalaren pean garatzen ari diren eraldaketa digitala, AI, datu ekosistema, baina baita ere automatizazioa, robotika, eta Euskal Herrian hainbesteetan (bakarrik hau zegoela zirudien!) aipatzen den industria 4.0.

Egoera honetara, gain populazioak, turismo masiboak, eta sustengarria ez zen mugikortasun eredu batek ekarri gaitu. Estatuaren esku hartzea nabarmenki handituko bada ere, ezin dugu ahantzi egun hegemonikoa den platform economy-a oraindik eredu estraktibo eta guztiz neoliberalaren pean eraikia dagoela.

Ez dagoena batere garbi da ‘jateko gauzen’ inguruko paradigma zein izango den. Sarritan aipatzen dira deshazkundea eta tokiko-ekonomiak irtenbide bezala, baina bi arazo teilakatzen dira: bata, egitasmoak eskalagarriak behar dute izan, eta biga, sustengarriak/eraginkorrak (eta dakigun moduan Amazon-ekin lehiatzea ez da txantxa). Badago esaten duenik ere, Ken Loach-en Spirit of the 45 filmak ondo baino hobeto erakutsi bezala, ez ote den krisi hau ongizate estatua berrindartzeko aukera. Kontua da, ekonomiaren geldialdi honek, ezinbestean prekaritatea eta lan askoren desagerpena suposatuko duela. Beraz, alternatibak eratzeko tenorea da.

Egoera honetara, gain populazioak, turismo masiboak, eta sustengarria ez zen mugikortasun eredu batek ekarri gaitu. Estatuaren esku hartzea nabarmenki handituko bada ere, ezin dugu ahantzi egun hegemonikoa den platform economy-a oraindik eredu estraktibo eta guztiz neoliberalaren pean eraikia dagoela. Eta oraindik ere latzagoa dena: post-COVID-19-ak kontaktu fisiko eta beraz zuzeneko harremanetarako jarri dituen mugen ondorioz, Amazon, Glovo, Deliveroo, etab plataformek hazkunde itzela izaten ari dira. Plataforma-erako negozio eredua duten hornitze eta balio-kate global hauek (Parker et al. 2016) milaka kilometro artean barrena barreiatuak dituzten biltegi adimendunak baliatzen dituzte. Egun post-COVID-19-ak gure bizitzetan txertatu dituen baldintzagaiak kontuan izanda, isolamendua eta kontsumo online-aren hazkundea, besteak beste, litekeena da eredu honek modu esponentzialean zabaltzea. Esan gabe doa, ekonomiaren plataformizazio honek alboko kalte asko sortzen dituela, gizarte berdintasun eza eta lan eredu prekarizatuak biderkatuz.

Subirautza teknologikoak Euskal Herrian politika ekonomiko berri bat planteatu beharko luke datu digitalen inguruan (Prainsack 2020), delako New Deal on Data (Morozov & Bria 2017) edo berrikiago Tech New Deal bat (Schneider 2020).

Honen alternatiba gisa, ahotsak entzuten eta egitasmoak eratzen hasiak dira ezker politikotik (Beckett 2019) eta bereziki datuen eraldaketen inguruko gobernantza komunala proposatuz (Ho & Chuangt 2019). Subirautza teknologikoak Euskal Herrian politika ekonomiko berri bat planteatu beharko luke datu digitalen inguruan (Prainsack 2020), delako New Deal on Data (Morozov & Bria 2017) edo berrikiago Tech New Deal bat (Schneider 2020). Ahots interesgarri asko entzuten dira datuen eredu berdinzale eta aurrerakoi bat proposatuz, data commons (Calzada & Almirall 2019) edo commoning delako mugimendu eraldatzailearen aldetik (Bauwens et al. 2019). Hauen artean kooperatiben eredu eguneratuak interesa izango lukete Euskal Herrian subirautza teknologikoa garatzen laguntzeko. Euskal Herrian badago hazi bat maila lokalean baina eskalagarria beharko luke izan datu eta kooperatiben erronka EBren politikekin lotzeko edo berauek gutxienez eraginarazteko, datuen altruismoaren moda aprobetxatuz eta gaindituz. Baina gauzak fundamentuz egin behar dira, proiektu konkretuak eta estrategia/politika globalak elkarelikatuz, lankidetza erreala eginez (ez soilik hitzez, batipat ekintzez frogatua).

2.3 (TEKNOPOLITIKA) Eraldaketa digitalak: Algoritmo eta datuen ‘gure’ mundu ikustezina eta subirautza teknologikoaren erronka

Honela iristen gara eraldaketa digitalen palankara. Euskal Herrian digitalizazio prozesuak laburbilduz bi eratara ulertu dira normalean: (i) tresna eta software teknologikoak open source modalitateetara migratzeko erakundeek egiten zuten saiakera gisara eta (ii) manufaktura aurreratuarekin zerikusia zuten industria 4.0 zerbitzuak automatizatzeko inplementatzen ziren balizko estrategien moduan. Hala ere, eraldaketa digitalek geroz eta eragin gehiago izaten ari dira azpiegitura teknologiko eta ekoizpen industrialatik harago.

Globalizazioaren egungo hustuketa honek hiritartasun erregimen berriak azaleratzen ari da: euskal hiritarrak, hiritar pandemikoak, metropolitanoak, likidoak, estaturik gabekoak, eta algoritmikoak izan gaitezke proportzio berean (Calzada 2020a). Hiritar globalaren irudi homogeno hori zatikatu eta mila zatitan apurtuta barreiatua izan da. Eta hor eraldaketa digitalek personalizazioa bultzatzen ari dira baina baita ere komunitate eta gizarte kapitalaren hustuketa bat kontrara. Eta gutxi balitz, etxetik mugitu gabe, mugitu gabe.

AI, datuekin elikatzen da eta EB-k oso garbi du datuen kudeaketa datuen ekosistema eskualdetuen bidez egin beharko dela (European Commission 2020a), berrikuntza digitalerako guneen bidez (European Commission 2019a). Zein da Euskal Herriak ireki dezaken zirrikitua hemen (European Commission 2019b)? Posible al da blockchain bidez gure hiru gune administratiboak nazio algoritmiko gisara egituratzen hastea (European Commission 2018)?

Eraldaketa digitalek azken urteotan posizio estrategikoa izan dute Europar Batasuneko Digital Single Market-a egituratzerako orduan. Datuak kudeatzeko eta gobernatzeko eredu asko sortu dira Europar hiri eta eskualdeaetan. Txina eta Estatu Batuekin lehia horretan AI gai estrategiko gakoa bihurtu da inoiz baino gehiago (European Commission 2020b). EB osatzen duten estatuek estrategia ezberdinduak inplementatzen dihardute (Van Roy 2020) eta batipat GAFA erraldoien aurrean subirautza teknologikoa oso modu serioan planteatzen ari da. Datozen hilabeteotan kontu hau lehen lerroan jarriko denaren aurreikuspena egiten dut.

Kontua da, A Europe fit for the Digital Age deritzon lehentasun estrategikoan, badirela zirrikituak EB-rentzat Euskal Herria bezalako hiri-eskualde den nazio batentzat. AI, datuekin elikatzen da eta EB-k oso garbi du datuen kudeaketa datuen ekosistema eskualdetuen bidez egin beharko dela (European Commission 2020a), berrikuntza digitalerako guneen bidez (European Commission 2019a). Zein da Euskal Herriak ireki dezaken zirrikitua hemen (European Commission 2019b)? Posible al da blockchain bidez gure hiru gune administratiboak nazio algoritmiko gisara egituratzen hastea (European Commission 2018)? Nahikoa errealista al da pentsatzea oso aktiboak diren hiri-eskualdeak subirautza teknologikoa eta ondorioz erabakitzeko ahalmena irabazten joango direla. Nola antolatu hiri-eskualde eta maila lokalean plataformak? Posible al da balizko datu eta plataformak kooperatibetara jauzia egitea, Europan zabaltzen ari den (eta oso eskasa eta neutralegia den) datu altruismoa gaindituz? Bai, baina lan asko dago gai honetan egiteko. Gure egitura dezentralizatu eta konfederatua gure alde egon litekeela pentsa genezake. Eta dudarik ez dago osasun datuak izango direla lehenak hipotesi honekin lan egiten hasteko.

2.4 (DEMOKRAZIA) Dezentralizazioa hiritar algoritmikoen mesedetan: Euskal nazio algoritmikoa sortuz

Small is Beautiful. Deszentralizatutako hiri-eskualdeak omen dira, gaitasuna ondo erabili ezkero behintzat (Italian deszentralizazioak ez du funtzionatzen, Alemanian aldiz bai), prestatuenak post-COVID-19 gizarte aldakorrean nabigatzeko. Islandia, Irlanda, Danimarka, Holanda, Singapur, Hego Korea, Zelanda Berriak, Eslovenia, etab besteak beste, erakutsi bezala, estatu txikiek abantailarekin jolasten dute (Khanna 2014). Baina ezin dugu hau beti betetzen denak esan eta ezta ere deszentralizazioak beti onurak dakartzanik (Keating 2020). Bai ordea aukerak irekitzen dizkie aktore txikie, nazio txikiei, duten gaitasuna demostratu dezaten. Bere horretan txikia izatea aukera bat da, ez arrakastarako pase segurua.

Baina gure herrigintzaren ahalmenak soilik mundu analogikoan gertatzen ari ote dira Euskal Herrian? Ez al dira jada gure jarrerak mundu birtualean islatzen erosten, konektatuta gaudenean, eta nabigatzen dugunean (etengabe)? Ez ote da nazioa, sare telematikoetan ikusten eta (nabarmenki) ikusten ez dugunaren arteko batura?

Baina estatugintza posible al da betiko naziogintzaren paradigmarekin planteatzea? Mundu poloanizdun honetan, geografia politiko berriak ikusten ari gara han eta hemen eta geroz eta gehiago ikusiko ditugu aurrerantzean. Transnazionalitatearen beharra aldarrikatzen duten adituek, nazioarteko lankidetza dute gogoan krisi honetatik ateratzeko irtenbide bakar gisa. Baina gure herrigintzaren ahalmenak soilik mundu analogikoan gertatzen ari ote dira Euskal Herrian? Ez al dira jada gure jarrerak mundu birtualean islatzen erosten, konektatuta gaudenean, eta nabigatzen dugunean (etengabe)? Ez ote da nazioa, sare telematikoetan ikusten eta (nabarmenki) ikusten ez dugunaren arteko batura? Eta ez du honek zerikusi handia datuak eta algoritmoek eratuko luketen gure estatu ‘idiliko’ horrekin? Zein estatu nahiko genuke, euskal estatu…panoptiko bat (hiritarrak etengabe zelatzen dituena, totalitarioa, Orwell-en euskal estatua)? Ez ote dago nazioaren erdigunean inoiz baino gehiago hiritartasuna1? Hiritar bakoitzak (emakumezko edo gizonezko, ezkerreko edo eskuineko, bakarrik bizi dena edo familian,…) hartzen dituen erabakiak ez al dira komunitate-nazionala ‘sortzen’ dutenak? Homogeneitate geo-politikoa besarkatu behar al dugu, bestalde, ikusten ari garen moduan, heterogeneitatea eta aniztasuna pertsonalizazio digitalaren joerarekin batera dihoanean? Ez al da beharrezkoa testuinguru aldakor honetan gizarte hiperkonektatuek dakartzaten eraldaketarekin pedagogia politiko hiritarrean azpimarra berezia egitea? Mugak egon badaude eta gure bizitzen inguruan sortzen ari dira, geroz eta gehiago. Zein muga nahiko genituzke eta zeintzu ez, hiritar gisara? Mugak jada ez daude (soilik) gugan.

Erreferentziak

Allam, Z., & Jones, S. D. (2020). On the Coronavirus (COVID-19) Outbreak and the Smart City Network: Universal Data Sharing Standards Coupled with Artificial Intelligence (AI) to Benefit Urban Health Monitoring and Management. Healthcare, 8(1). doi:10.3390/healthcare8010046

Amat, F., Falcó-Gimeno, A., Arenas, A., & Muñoz, J. (2020). Pandemics Meet Democracy: Experimental Evidence from the COVID-19 Crisis in Spain.

Bauwens, M., Kostakis, V., & Pazaitis, A. (2019). Peer to Peer: The Commons Manifesto: University of Westminster Press.

Beckett, A. (2019). The New Left Economics: How a Network of Thinkers is Transforming Capitalism. Retrieved from https://www.theguardian.com/news/2019/jun/25/the-new-left-economics-how-a-network-of-thinkers-is-transforming-capitalism

Ho, C. & Chuangt, T. (2019). Governance of Communal Data Sharing. In Daly, A, Devitt, K, & Mann, M. (Eds.), Good Data (pp. 202-213). Amsterdam: Institute of Network Cultures.

Calzada, I. (2018a). ‘Algorithmic nations’: Seeing Like a City-Regional and Techno-Political Conceptual Assemblage. Regional Studies, Regional Science, 5(1), 267-289. doi:10.1080/21681376.2018.1507754

Calzada, I. (2018b). Deciphering Smart City Citizenship: The Techno-Politics of Data and Urban Co-operative Platforms. Revista International de Estudios Vascos, RIEV, 63(1-2), 42-81. doi:10.13140/RG.2.2.24498.35524/6

Calzada, I. (2018c). Metropolitanising Small European Stateless City-Regionalised Nations. Space and Polity, 22(3), 342-361. doi:10.1080/13562576.2018.1555958

Calzada, I. (2018d). Algorithmic Nations: Towards the Techno-Political (Basque) City-Region. Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies, 1(1), 1-22. doi:territories_41508

Calzada, I. (2019a). Data Spaces and Democracy. RSA Journal(2), 40-43. doi:10.13140/RG.2.2.35392/89601/1

Calzada, I. (2019b). Technological Sovereignty: Protecting Citizens’ Digital Rights in the AI-driven and Post-GDPR Algorithmic and City-Regional European Realm. Regions eZine(4). doi:10.1080/13673882.2018.00001038

Calzada, I. (2020a). Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorithmic, Liquid, Metropolitan and Stateless Citizenship Ideal Types. In S. Moisio, N. Koch, A. E. Jonas, C. Lizotte, & J. Luukkonen (Eds.), Handbook on the Changing Geographies of the State: New Spaces of Geopolitics. Cheltenham, UK and Northampton, MA, USA: Edward Elgar Publishing.

Calzada, I. (2020b). Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa // The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia as a Digital Panopticon. Bat Aldizkaria/Journal, 115(2). doi:10.13140/RG.2.2.35980.05763/2

Calzada, I., & Almirall, E. (2019, 11-12 June 2019). Barcelona’s Grassroots-led Urban Experimentation: Deciphering the ‘Data Commons’ Policy Scheme. Paper presented at the Data for Policy 2019, UCL, London.

Calzada, I., & Almirall, E. (2020). Data Ecosystems for Protecting European Citizens’ Digital Rights. Transforming Government: People, Process and Policy, 14(2). doi:10.1108/TG-03-2020-0047

Echevarría, J., & Almendros, L. S. (2020). Tecnopersonas: Cómo las tecnologías nos cambian.

European Commission (2018). Blockchain Technologies. Brusseels: EC.

European Commission (2019a). Digital Innovation Hubs (DIH). Brussels: EC.

European Commission (2019b). Manifesto for Europe’s Digital Future: A Way Forward for the EU Mandate 2019-2024. Brussels: EC.

European Commission (2020a). A European Strategy for Data. Brussels: EC.

European Commission (2020b). White Paper on AI – A European Approach to Excellence and Trust. Brussels: EC.

Floridi, L., Cowls, J., King, T. C., & Taddeo, M. (2020). How to Design AI for Social Good: Seven Essential Factors. Science and Engineering Ethics. doi:10.1007/s11948-020-00213-5

Grundholm, A. T. (2020). Taking it Personal? Investigating Regime Personalization as an Autocratic Survival Strategy. Democratization, 1-19. doi:10.1080/13510347.2020.1737677

Keating, M. (2020). Beyond the Nation-State: Territory, Solidarity and Welfare in a Multiscalar Europe. Territory, Politics, Governance, 1-15. doi:10.1080/21622671.2020.1742779

Khanna, P. (2014). Dismantling Empires Through Devolution. The Atlantic. Retrieved from https://www.theatlantic.com/international/archive/2014/09/stronger-than-democracy/380774/

Kostka, G. (2019). China’s Social Credit Systems and Public Opinion: Explaining High Levels of Approval. New Media & Society, 21(7), 1565-1593. doi:10.1177/1461444819826402

Morozov, E., & Bria, F. (2017, 1 February 2017) Roundtable session – a new deal on data: What role for cities? Smart city expo world congress. Smart City Expo Barcelona, Barcelona.

Parker, G. G., Van Alstyne, M. W., & Choudary, S. P. (2016). Platform Revolution: How Networked Markets Are Transforming the Economy and How to Make them Work for You. NY: Norton.

Prainsack, B. (2020). The Political Economy of Digital Data: Introduction to the Special Issue. Policy Studies, 1-8. doi:10.1080/01442872.2020.1723519

Ruppert, E., Isin, E., & Bigo, D. (2017). Data Politics. Big Data & Society, 1-7. doi:10.1177/2053951717717749

Samoili, S., López Cobo, M., Gómez, E., De Prato, G., Martínez-Plumed, F., & Delipetrev, B. (2020). AI watch. Defining Artificial Intelligence. Towards an Operational Definition and Taxonomy of AI. Brussels: EC..

Schneider, N. (2020). Tech New Deal: Policies for community-owned.

Sun, U., & Yan, W. (2020). The Power of Data from the Global South: Environmental Civic Tech and Data Activism in China. International Journal of Communication, 14, 2144-2162.

Van Roy, V. (2020). AI watch: National Strategies on AI: A European Perspective in 2019. Luxembourg: EC.

Zuboff, S. (2019). The Age of Surveillance Capitalism: The Fight for a Human Future at the New Frontier of Power. London: Profile.

  1. Hiritartasuna, euskal hiritar eta herritar gisara itzuli behar da. Hiritartasuna, citizenship (Arendt), eskubideekin lotuta dago, urbanoa vs landatarra kategoria geografikoekin baino. Beraz, hiritartasuna aipatzen denean eskertuko nuke horrela interpretatzea. Hiritartasuna gure bezalako geografian berdin aplikatzen zaio hiri nahiz herri batean bizi den pertsonari.