TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Gaeliko “Chic”arentzat gainbehera onargarria

Gaeliko “Chic”arentzat gainbehera onargarria

Gainbehera doan gutxiengo bat bai eta haren hizkuntza babesteko, komunitateak ahalegin koherenteak egin behar ditu erakunde ofizialekin lankidetzan, baina eragile sektorial boteretsuek banakako parte-hartzea baino ez dute sustatzen.


Pozgarria da hizkuntza gutxituetako hiztunek kultura-aitorpena lortzea. Kneecap musika taldearen nazioarteko arrakasta txalotzea eta Cillian Murphy-k Oscar sarietan lortutako garaipenagatik irlanderaz egindako esker oneko adierazpenaren («Go raibh míle maith agaibh») mundu-proiekzioarekin poztea, berezko instintuak dira batez ere kultura-aniztasuna baloratzen dutenen artean. Arrakasta hauek The Guardian egunkariaren lanean ere (‘It give me freedom’: from the Oscars to the Baftas to Sundance – why Irish Gaelic is everywhere ‘) errekonozituak izan dira. Antzeko ospakizun tonuan, Frantziako Arte telebista kateak duela gutxi « hain da chic gaelikoa » adierazi zuen.

 

Hala ere, irlanderaren erakargarritasun kulturala eta arrakasta sinbolikoak, sarritan ospatuak, gutxiengo linguistikoen hizkuntzaren errealitate sozialarekin kontrastatu behar dira. Amildegi hori gaur egungo gutxiengoen egoera sozialaren adierazgarria da, baita oso ohikoa ez den Estatuaren babesaz eta sustapen ofizialaz baliatu diren gutxiengo linguistikoentzat ere, hala nola Gaeltachtarren gutxiengoentzat.

 

Era berean, Seachtain na Gaeilge-ren urteroko ospakizunak (Irlandar hizkuntzaren astea) irlanderak oraindik ere duen erakargarritasun kultural sinbolikoa erakusten du, baina, era berean, hizkuntzaren benetako babes publikoaren eta horren inguruko erretorika sutsuen artean dagoen amildegia nabarmentzeko balio du ere.

 

Gaur egun 20.000 irlandera-hiztun baino gehixeago daude Gaeltacht barrutietan (ofizialki irlanderaz mintzo diren barrutiak), eta horietako askok ingelesez hitz egitea beste erremediorik ez dute. Askok “codemix irlandarra”1 ere hitz egiten dute, Gaeltachtetik kanpoko bigarren hizkuntzetako hiztun gehienek bezala2. Irlanderaren ikasleentzat, “codemix irlandarra” zubia izan daiteke hizkuntza horretan jariotasun handiagoa lortzeko ikaskuntza-prozesuan. Baina desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzetan, hala nola Gaeltacht-etako irlanderan, “codemix”a hiztunen komunikatzeko gaitasunaren gainbeheraren ezaugarri nabarmena izan ohi da, baita gaitasun estilistikoarena ere, eta sarritan gizarte-aldaketarekin batera hizkuntza nagusiarenganantz joaten da, gure kasuan ingelesa.

 

Bizirauteko, Gaeltacht-ek biziberritzeko ahalegin handia beharko luke; aldiz, Gaeltacht-en gainbehera onargarria normalizatzea izan da azken urteotan Estatuaren hizkuntza-politikaren helburu eta «lorpen» nagusia.

 

70eko hamarkadan Irlandako Estatuak gaelikoaren errebindikazio nazionala bertan behera utzi izanak egun irlandar estatuaren hizkuntza politika utzikeriazko deskonexio orokorrekoa izatea ekarri du, gaeltacht-aren gaiekiko deskonexio garrantzitsuenarekin. Nahiz eta, oro har, publikoki ez esan, horrek gainbeheraren onarpen ofiziala esan nahi du bai eta Irlandako Estatuak Gaeltachtak «kausa galdu» politiko gisatzat izatea.

 

Uzte-prozesu horren logikak Estatuak gaur egun duen lehentasuna eskolako irlandera babestea izatea ekarri du. Izan ere, irlandera bigarren hizkuntza gisa irakasteko eta ikasteko esparruan zentratzea, komunitate batek benetan irlanderaz hitz egiten duen aztertu beharrean.

 

Hau da, goiko solairua eraiki gabe eskailera bat eraikitzen saiatzea. Baina eskaintza hori ere murrizten ari da, eta horrek ikaskuntza-lorpenen erorketa handia eragiten du ; ezerezarako eskailera bera hondoratzen ari da. Estatuarentzat, irlandarra gaur egun ia erabat lotuta dago ondarearen seinaleztapenarekin soilik.

 

Hizkuntza baten iraunkortasun sozialari buruzko ezinbesteko estatistika demografikoa da eguneroko herri-hiztunen kopurua (hezkuntzatik kanpo). Irlandako uhartean, azken erroldan, egunero 20 261 gaeliko hiztun erregistratu ziren Gaeltacht-en, eta Eskozian, azken ikerketen kalkuluen arabera 11.000 Gàidhealtachd-erako. Horrek esan nahi du Irlandan eta Eskozian gaelikoz eta irlanderaz hitz egiten duten 31.000 hiztun inguru daudela, eta horrek esan nahi du datu demografiko horien gainbehera historiko nabarmena izango dela. Beherakada hori aurreikusten zen, non eta ez zen aldaketa politiko larririk aplikatuko, bai estatuko eragileen aldetik, bai tokiko komunitateen aldetik.

 

Egoera horretara iristeko, Irlandako hizkuntza-politikan lagundu zuten prozesu demokratiko sinesgarri guztiak bertan behera utzi dira.

 

Ez Estatua, ez erakunde publikoak, ez dira Gaeltachten gainbeheran beren onespenaren erantzuletzat jotzen. Izan ere, irlandarra babesteko eta sustatzeko sortutako erakunde berberak Gaeltacht-a babesteko neurri zehatzak ahultzen ari dira. Lankidetzan ari dira bigarren hizkuntza lehenesteko eta Estatuak babestutako monopolio sektoriala kapitalizatzeko.

 

Hizkuntza-politikaren beharrezko ikuspegi demokratikoa baztertu egin da Estatuko politikarien, exekutiboen eta funtzionarioen, arteen eta komunikabideen kudeatzaileen, hizkuntza-sustapenerako erakundeen eta erakunde akademikoen ahalegin hitzartuen ondorioz, guztiek “Konplexu ideologiko-instituzionala” dei dakiokeenaren barruan jarduten baitute.

 

Hizkuntza-komunitatearen gainbehera-ibilbideari kontrajarrita, “konplexu” horretako kideek eutsi egin diote lehentasun ofizialen gaineko pribilegio erlatiboari eta gaitasunik ezari. Egungo egoera, hein batean, “konplexu” horrek irlandarrari buruz dituen ideiak eta ikuspegiak kontsumitzeko herritar normalizatu bat sortzeko egiten dituen ahaleginek azaltzen dute, ondare eta sinbolo zibiko gisa, “bizi” izandako kultura gisa baino gehiago. “Konplexuaren” mezua orokorki onartzeak egungo botere- eta eragin-dinamikei eusten laguntzen du, nahiz eta politika ofiziala irlandera ezabatzean eta irlandera erkidegoko hizkuntza gisa ezabatzean inplikatuta egon. Gaeltachta bertan behera uzten laguntzea eta bigarren hizkuntza hobestea Estatuaren baliabideak eskuratzearekin saritzen da. Ihesbide politiko eta sozialaren politika deliberatua, errealitatea iritzi publikoari ezkutatzearen parte da. Kasurik latzena Irlandako Estatuak ekintzak ebaluatzeko eta emaitzak ikuskatzeko duen ezintasuna da, irlandera lehen hizkuntzatzat hartuta. Politika diru publikoa eta giza baliabideen kopuru handiak gastatzea eta kontsumitzea da, batez ere hezkuntzan, emaitza sozialen inguruko konturik eman gabe. Laburbilduz, errentagarritasuna ez da baldintza Estatuak irlanderarentzat egiten duen inbertsioa denean, inbertsioaren helburu nagusia erakusleihoa delako edo zerbait egiten ari dela ikustea.

 

Unibertsitateetako irlandar sail zein sail zeltiarretako akademiko batzuek bultzatu dituzten zentsura- eta mespretxu- jarrerek interes instituzionalak lehenetsi dituzte gizartearen kezken gainetik.

2007az geroztik, ikerketa ugarik adierazi dute Gaeltacht-en krisi linguistikoa eta soziolinguistikoa. Oro har, Irlandako departamenduek alboratu edo baztertu egin dituzte ikerketa horien inplikazioak, eta ez dute ikerketa horien azterketa sinesgarririk egin. Horrek apartheid akademikoa ekarri du, eta nekez da hezkuntza sendorako edo elkarrizketa ireki eta liberalerako oinarri sendoa.

 

Horren ordez, zenbait akademikok garrantzi sozial txikiko sasi-diskurtso mota bat sortu dute: gutxiengoen kulturaren ikuspegi «post-estrukturalista» bat, gizarte-sustapenak emandako gutxiengoen hizkuntza-aukerak indibidualki aprobetxatzera mugatua. Hortxe dago arazoaren muina.
Gainbehera doan gutxiengo bat babesteko, komunitateak ahalegin kolektibo koherenteak egin behar ditu erakunde ofizialekin lankidetzan, baina Irlandan botere sektorialetako eragileak banakako parte-hartzea babesteko prest daude soilik.

 

Ikuspuntu horren ondorioak dira gainerako Gaeldarrak (ama hizkuntza irlandera duten pertsonak) oso aukera zail batean aurrean geratzen direla. Errazena irlanderazko gastu publikoak eskaintzen dituen aukera oro aprobetxatzea da. Aukerarik zailena Gaeltachten gainbeherari batetik eta gainbeheraren ondorioak ezabatzeko ahalegin ofizialei bestetik aurre egitea da.

 

Zentzu batean, Estatuaren bikoiztasun estrategikoak, eskola arloko ezagutzaren politikari lehentasuna ematerakoan, mundu guztia desabantaila-egoeran jarri du. Beste era batera esanda, Post-Gaeltacht -aren ilusio hutsezko hizkuntz sustapenaren gurdira igo, edo gurpilen azpira bota!

 

Estatuko funtzionarioek egiten duten indar gutxiko erresistentziak zera esan nahi du, ingeles hiztun gehienek beren erosotasun-eremuan iraun dezaketela, irlandera kultura-sinbolo gisa atxikituz eta gaeltachta hiltzen utziaz, zainketa aringarri burokratiko baten bidez. Horrek irlandera sinbolikoaren beharra asetzen du, gaeltacht nazional baten estatus geografikoaren ameskeria mantenduz. Gehiengoari kasu eginez, Estatua realpolitikaren arabera jokatzen ari da. Gehiengokeria kasu bat da, eta dinamika antidemokratiko bat sortzen du irlanderaz hitz egiten duten gutxiengoarentzat. Irlandar Estatuak, horrela, gainerako irlandar hiztunentzako “cul de sac” soziopolitikoa eraiki du.

 

Hori saihesteko eta benetako suspertzea sustatzeko modu bakarra inplikatutako alde guztiek «kodeologia»rekin amaitu eta errealitateari aurre egitea da, soziologikoki oinarritutako politikak formulatzeko eta aplikatzeko esparru demokratiko baten barruan. Irlanderaren sinbolismoa azpimarratzeak, bizi ohi den errealitatearen kaltetan, alferrikako ilusioa besterik ez du sortzen hiztun eta ikasleentzat.

 

Irlandarra ehun urte baino gehiagoz hizkuntza-plangintza eta -politika eskuzabal baten xede izan denez, Gaeltachta desagertzeari buruzko ihesbide arduragabea desilusio-iturri izango litzateke ere mundu osoko beste hizkuntza-gutxiengo batzuentzat. Galesen eman berri diren gertaerek adierazten dutenez, galestarraren aldeko benetako hizkuntza-estrategiek soilik izan dezakete zentzua herri-komunitateetan argi eta garbi zentratzen badira. Irlandako eta Eskoziako gainbeheraren adibideek eragin suspertzailea izan dute Galesko politikan.

Demokratizatzeko gomendio orokor hauek praktikan jartzeak prozesua indartzen lagunduko luke, eta ama hizkuntza irlandarra duen komunitateak jardun ahal izatea ahalbidetuko luke:
– Galetacht-ak irlanderazko hiztun-komunitate aktibotzat hartzea, eta ez administrazio-barrutitzat;
– Údarás na Galetachta (Gaeltacht-a Garatzeko Agintaritza) berriz eratzea, nagusiki irlanderaz hitz egiten duten komunitateen garapen komunitarioko beharrei erantzungo dien estatu-erakunde gisa;
– Estatuaren Gaeltacht-en sistema erreformatzeko froga soziologikoak aztertuko dituen kontsulta-talde bat osatzea;
– Ikuspegi bideragarriak asmatzea Gaeltachtaetako gaelikohiztunek dituzten gizarte-erronkei aurre egiteko;
– Funtzionarioek eta politikariek osatutako lantalde bat sortzea, irlanderazko politika publikoen demokratizazioa eta esparruaren birformulazioa gainbegiratzeko;
– Finantza-baliabideak birbanatzea, emaitzen lehentasuna lehen hizkuntza ri (ama hizkuntzari) emateko;
-Lehen hizkuntzako ikuspegiekin berriz ere konektatzea, lankidetza produktiboa indartzeko, lehen zein bigarren hizkuntzetako komunitate bein mesederako;
– Ikerketarako eta aholkularitzarako agentzia bat sortzea, irlanderaz hitz egiten duten komunitateei laguntzeko. Ikerketa demolinguistikoa eta politiken emaitzen jarraipena egin beharko lituzke.

Irlandera lehen hizkuntza gisa babesteko eta sustatzeko, Gaeltacht-eko irlandera-hiztunen komunitatea babestu eta sustatu behar da.

 

Oin oharrak:

1 Egileek “codemix” deitzen diote irlandera eta ingelesa nahastuta hitzegiteari, “Gaelengish moduko bat Euskañolaren antzera). Itzulpenean “codemix” terminoa mantendu dugu.

2 Idazleek lehen hizkuntza eta bigarren hizkuntza terminoak erabiltzen dituzte, irlandarra ama hizkuntza eta ikastetxean ikasitako hizkuntza duten herritarren artean bereizteko.

Conchúr Ó Giollagáin. Eskoziako Highlands eta Uharteetako Unibertsitateko Ikerketa Gaelikoko irakaslea da, eta irakasle bisitaria Ulsterreko Unibertsitatean

Brian Ó Curnáin. Irakasle elkartua da Dublingo Ikasketa Aurreratuen Institutuan.