TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Hurrengo mundua: orain eta hemen.

Hurrengo mundua: orain eta hemen.

Mixel_Berhokoirigoin

MIXEL BERHOCOIRIGOIN

Laborantza iraunkorraren aldeko militantea.

Download PDF

MIXEL BERHOCOIRIGOIN

Laborantza iraunkorraren aldeko militantea.

Download PDF

Zoin dira ezagutzen dugun pandemiaren arrazoiak?

Bizi dugun pandemia hau aukera baldin bada «hurrengo munduaz» gogoetak eta galderak egiteko, «atzoko mundutik» eraspenak atera nahi ditugulakoan ditake hain segur… Ez bakarrik, hurrengo aldian, hobeki preparatuak izateko sendagai edo masken aldetik, baina sakonki ikertzeko zer lotura liteken alde batetik izurritea eta, beste aldetik, gure garapen eredu edota bizi moduen artean. Oso garrantzitsua da arrazoiak ikertzea, ez gaitezen muga bakoitzari egokitzen zaizkigun ikuspegi ideologikoetan. Ariketa hori oso garrantzitsua da, horri lotua baita diskurtsoaren sinesgarritasuna, banian ere geroari begira bultzatu behar litezken aukeren garrantzia.
Arrazoiak ulertuz, beharbada elkar adi genezake hurrengo munduaren oinarrietan…

Covid-19: Gaizki tratatua den bioaniztasunaren sintoma da.

Gizakiaren historian agertu izurrite gehienak bezala, eta agertu berri diren eritasun genienak bezala, Covid 19-a abereetarik gizakira naturalki pasatzen den infekzio eritasun bat da (zoonosia). 2016an, Nazio Batuek deklaratu zuten eritasun mota horiek garatzen zirela ingurumena aldatzen zelarik. Enegarren mende hasieratik gonarat, gaixotasun infekziosoekin hunkiak direnen pertsonen kopurua gutxitu baldin bada ere, izurriteen kopurua hamar aldiz biderkatu da 1940etik eta gaur arte! Deforestazioa, lurzoruaren erabilera aldaketa, urbanizazioa, eta nekazaritzaren intentsifikazioa dira fenomeno horren arrazoi nagusiak.

Enegarren mende hasieratik gonarat, gaixotasun infekziosoekin hunkiak direnen pertsonen kopurua gutxitu baldin bada ere, izurriteen kopurua hamar aldiz biderkatu da 1940etik eta gaur arte! Deforestazioa, lurzoruaren erabilera aldaketa, urbanizazioa, eta nekazaritzaren intentsifikazioa dira fenomeno horren arrazoi nagusiak.

 • Deforestazioa

Hogei urtez, 100 milioi hektarea oihan tropikal galdu dira, batez ere animalien landare elikadurak egiteko , bei eta haragi eta esneki gehiago kontsumitzen dugun 7,7 miliar pertsonen beharrak asetzeko gisan…

Argazkia: Roya Ann Miller, Unsplash.

Oihanak bezalako espezie basatien habitataren suntsiketak, birusaren aurreratzea errazten du. Ondorioz, normalki oihanetan pertsonetarik urrun dauden patogenoen eraginpean gertatzen dira gizakiak. Basoak lurreko biodibertsitatearen % 80 dira eta munduko baso eremuaren ia herena galdu da 150 urte baino gutxiagoan, WWF-en arabera. FAOk baieztatzen du sortzen ari diren gaixotasun infekziosoen hazkundeak bat egiten duela baso tropikalaren deforestazio bizkorrekin, bereziki palma olio edo soja landaketarekin lotuta. Horrela, adibidez, Europar Batasunak urtero 30 milioi tona soja inportatzen ditu, batez ere bere hazkuntza industrialarentzat. Palma-olioaren ekoizpenaren intentsifikazioa 90. hamarkadatik aurrera hego-ekialdeko Asian dago. Deforestazio honek fruta jale saguzarrak (fruta heldua jaten dutenak) migratzera behartu ditu. Horrela sortu zen Nipah birusaren epidemia .

Zientzialariek diotenaren arabera, hamarkada honetan hartzen ditugun edo hartzen ez ditugun erabakiek baldintzatuko dute, onerako edo txarrerako, planetaren eta berarekin batera belaunaldi berrien etorkizuna.

Gainera, animalia basatien espezieek pairatzen dute beren habitataren agortzea, eta ondorioz espezi horiek gutxitzen edo desagertzen dira. Ostalari naturala galduz, birusek ostalari berria bilatzen dute, eta gizakia aukerako ostalaria da : Birusak espeziearen hesia gainditu eta giza organismora egokitu ondoren, gure gizarte moderno, trinko eta ultra konektatuak dira birusak zabaltzeko oso aproposak… Zientzialariek ohartarazten dute: Covid-19 ez da gizakiaren osasuna mehatxatzen duen azken zoonosia izango!

  • Lurzoruaren erabilera aldaketak

Gorago aipatu gaiari lotuz, fenomeno horrek bere kausa nagusia nekazaritza intentsiboan eta urbanizazioan dauka. Baso birjina deforestatzen denean soja hazteko, edo lurzoruak artifizializatzen direnean hirien espazioa zabaltzeko, lurraren erabilera aldatzen dugu. Lurraren erabilera aldaketek espeziearen hesia igarotzea errazten dute.

Argazkia: Johny Goerend, Unsplash.

Gainera, lurraren erabilera aldaketak BEG emisioen % 25 suposatuko luke. Horrek klima aldaketa areagotzen du eta, hau bere aldetik, biodibertsitatea degradatzeko kausa da. Uholdeek, lehorteek, suteek, gora egiten duten urek eta basamortuek gogor joko gaituzte. Gainera, naturaren degradazioa, eta permafrost urtzearekin, “esnatu” litezkeen beste birus ezezagunei aurre egin beharko diegu.

  • Nekazal praktiken intensifikazioa

Pestizidak modu intentsiboan erabiltzen ditu batez ere nekazaritza industrialak, “produktiboa” izateko helburuarekin eta suntsitzaileen, onddoen edo nahi gabeko belarren aurka borrokatzeko… Lurreko eta ibaien kutsadura sor dezake, fauna eta flora basatia suntsituz.

Nekazaritzako praktika intentsiboek ustiategien aniztasun genetikoa ahultzen dute eta horrek epidemia baten transmititzea animalia batetik bestera errazten du … Aniztasun genetiko altua da patogenoen hedapenaren aurkako babes onena.

Nekazaritza intentsiboak garrantzi handia du airearen kutsaduran ere, hiri-eremuetaraino. INRA-ren arabera, airearen kutsadura neurri handi batean, ongarriak, lohiak (amoniakoa) edo pestizidak hedatzetik dator.
Horri gehitu behar zaio hazkuntza kontzentratuetan, antibiotikoekin tratatutako animalien mugak etorkizuneko bonba bakteriologikoak gerta litezkeela : OM-ren ustez, antibiotikoei buruzko erresistentziak 10 milioi pertsona hil ditzake urtero, 2050 urterako ezer egiten ez bada. (Jada, estimatzen da Frantzian urtero kausa horrekin 12 000 pertsona hiltzen irela !)

Deforestazioa, lurraren erabileraren aldaketa, klima aldaketa, eta nekazaritza praktiken intentsifikazioarekin, inoiz ikusi izan ez den biodibertsitatearen beherakadaren lekuko gaude.

Argazkia: Anqi Lu, Unsplash.

Deforestazioa, lurraren erabileraren aldaketa, klima aldaketa, eta nekazaritza praktiken intentsifikazioarekin, inoiz ikusi izan ez den biodibertsitatearen beherakadaren lekuko gaude.
6. desagertze masa hasia da eta milioi bat espezie (animaliak eta landareak) Lurraren gainazaletik desagertuko direla mehatxatuta dago hurrengo hamarkadetan (IPBES – biodibertsitateari buruzko nazioarteko aditu taldearen arabera).

Egoera larriagotzen duten elementuak

Aipatu arrazoiei gehitu behar zaie hainbat elementu eritasunaren kalteak larritzen dituztenak.

* Airearen eta ingurune naturalen kutsadurek, pertsonen erresistentzia murrizten dute, eta minbizi edo arnas gaixotasunei bidea irekitzen, izurriteari buruz pertsonak ahulduz.
* Elikagai industrialak gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, gizentasuna… sustatzen ditu gaixotasunaren faktore larriak eta immunitatearen gainbehera bultzatuz.

Argazkia: Egor Myznik, Unsplash.

Konbentzimendu osoa daukat aldaketa sakonen aro batean murgilduta gaudela, eta COVID 19-ak aldaketa hauek guztiak azeleratu besterik ez dituela egingo.

* Elikagaien segurtasun globala ahultzea, eta nazioarteko merkatuetan agro-elikadurako eragileek inposatzen duten menpekotasuna. Pandemiaren lehen asteetan kontsumitzaileek supermerkatuetara presaka ibiltzen ziren bezalaxe erreserben egiteko, Estatuak jokatu dira modu berean. Adibidez Txina edo Asiako beste herrialde batzuk … Edo, Errusia bezalako beste batzuek erabaki dute garia ez esportatzea. Horrek guztiak merkatuetan tentsioa sortzen du eta elikagaien produktuen prezioa igotu (adibidez, Thailandiako arrozaren prezioa % 30 igo da aste batzuetan). Hori gertatzen da merkatu espekulatzaileak elikagaiak kudeatzen dituelarik! Elikagaiei buruzko prekarietatea, are gehiago lehertzen da krisi garaian.
* Merkataritzaren globalizazioak eta nekazaritzako produktuak munduko beste aldera garraiatzeak, airearen kutsatzeaz gain, gaixotasunen hedapen global oso azkarra eragiten dute. Jada garaian, itsasontzietan elikagaien garraioak, eta beraz, horiekin ziren arratoi batzuek, izurri beltza hedatzen lagundu zuten Europa guzian. Geroztik mundu mailako komertzioa muturreraino azkartu delarik, arriskuak ere proportzio berberetan jarraitu ziren.

Argazkia: Macau Photo Agency, Unsplash.

* Pobrezia eta prekarietateak jotzen duen pertsona, lana edo etxebizitza mailan, are gehiago ahultzen du birusari buruz.
* Aberastasunaren banaketa desorekatuak munduan barna areagotzen ditu herrialde aberatsen eta herrialde pobreen arteko diferentziak pandemien aurka borrokatzeko mailan. Herrialde aberatsetan populazioak hobeto babestu ditzakegu eta ondorio ekonomiko eta sozialei hobeto aurre egin. Baina pandemia honek herrialde pobreetan hondamendi bat gehiago suposatzen du, pandemiaren ondorioak larriagotzen dituzten beste miseria batzuen ondorioak ere larriagotuz.
* Austeritate politikek pandemien zainketa eta aurrea hartzeko bide publikoak ahuldu dituzte. Osasuna, ondasun komuna, errentagarritasun ekonomikoaren parametroetan kudeatua izan da. Horrek agertzen du zergatik, gure funtsezko beharrak asetzeko behar ditugun produkzioak, deslokalizatu diren lana merkeagoa den herrialdeetara, adibidez Txinara (sendagaiak edo maskarak adibidez). Osasuna, enpresaren logikan kudeatuz, ezin izan da planifikatu edo aurrea hartu zuhurtzia printzipioaren arabera.

Guztia menperatzen genuelako sinesmena: pandemia, natura, heriotza. Horrek, guti aski, ekarri gaitu guztiak, herritar xume edo "buruzagi", pentsatzera, aurrerapenak eta zientziak gure arazo guztiak konponduko lituzketela. Beldurra eta gure ahulezia ahaztu genituen ... pentsatu genuen ez zitzaigula holakorik gertatuko, guri, "garatuak" garenei!

* Mezu ofizialen sinesgarritasuna galtzea: kontraesanak, hasieratik izan dira, maskarak jantzi behar izatea edo ez… Probak guziek egin behar edo ez … Ofizialki osasunak lehentasuna du, baina batzuetan ekonomia lehen eman da…Ofizialki metro bateko distantzia soziala errespetatu behar da, baina deskonfinatze garaian honek ez luke balio berdina izango arlo guztietan. Frantzian adibidez, hegaldien errentagarritasun arrazoiengatik, baldintza hori ez da gehiago eskatua hegazkinetan … Era berean, Barne ministroak atzerriko nekazaritzako sasoiko langileentzako mugak irekitzea iragarri du. Errumaniatik, Poloniatik, Marokotik etorriko dira, mugak normaltasunez itxita dauzkaten herrialde askotatik. Baina, nekazaritza industriala, atzerriko langile prekarioarekin salbatzea baldin bada lehentasuna…
* Industrializazio prozesuan diren produkzio sistemak, gero eta hauskorragoak dira: erregai fosilen eta nekazarien esku ez diren teknologia sofistikatuen menpeko, etorkinen lan prekarioaren menpeko, garraioen logistika eta komertsio globalizatuaren menpeko. Eta klima-gertakarien aurrean, ahultasun handiagoa agertzen dute. Ekoizpen eta kontsumo intentsuan, eta gehiegizko mugikortasunean oinarritutako mundu baten ahultasun ekonomikoak, sozialak eta politikoak agerian emanak dira.
* Badago beste elementurik ere. Guztia menperatzen genuelako sinesmena: pandemia, natura, heriotza. Horrek, guti aski, ekarri gaitu guztiak, herritar xume edo “buruzagi”, pentsatzera, aurrerapenak eta zientziak gure arazo guztiak konponduko lituzketela. Beldurra eta gure ahulezia ahaztu genituen … pentsatu genuen ez zitzaigula holakorik gertatuko, guri, “garatuak” garenei!

Argazkia: Nick Van Den Berg, Unplash.

Atera ditzagun irakaspenak!

Zientzialarien alerta ugariak ez dira entzunak izan. Bizi dugun pandemia naturaren azken abisua liteke agian! Beraz, lehenik eta behin beharrezkoa da irakaspenak ateratzea, praktika eta orientazio erradikalki desberdinak aukeratzea, « atzoko munduarekin” hausteko : Politika publikoen mailan, baita ere norberaren jokabideetan.

Beharrezkoa izango litzateke ere koronabirusaren aferarekin norberaren osasunaren mailan zegoen kontzientzia bera izatea planetarentzat. Kasu honetan, pentsa liteke herritarrek mobilizatuko lituzketela bizimodu ekonomogoak, eta Estatuek bere esku har lezaketela orain arte merkatuaren menpe abandonatu dutena.

* Ezer aldatzeko tentazio politikoaren aurka borrokatu beharko dugu, ahalik eta lasterren berrabiarazi nahiko baitu makina ekonomikoa, osasun krisian galdutako hazkunde puntuak berreskuratzeko. Orain arte sistemaren irabazleak izan direnek, ez dute aldatzeko gogorik erakutsiko ! Egoerarik okerrena 2008 osteko krisi ekonomikoaren errepikapena izango litzateke : 2008an, finantza krisiak jarduera ekonomikoen moteltzea ekarri zuen, ondorioz karbono emisioen% 1,3 jaitsierarekin. Hurrengo urtean, diskurtso ofizialek pentsatzera eman bazuten ere krisitik irakaspenak aterako zirela, ohiko hazkundea berriro bultzatu zen eta karbono emisioak% 6 igo ziren!
*Ikasgai baikor batzuk, eta agian perspektibak, albiste honetatik atera behar dira: Gure estatuek mundu mailako aferetan kontrola egiteko gai direla erakutsi dute, nahi dutenean arau ekonomiko eta bizi baldintzei buruz erabakiak hartuz. Herritarrek, oro har, onartu dituzte erabakia horiek, nahiz denbora mugatu batentzat ziren eta nolabait bortxatuak. Baina ez da matxinada edo uko masiboa izan gaixotasunaren aurkako borrokan parte hartzeko. Covid-19 komunikabide guztien eztabaida, eta ekimen guztien – artistiko edo beste – gai nagusia izan da bi hilabetez. Kontzientzia oso handia zegoen, zalantzarik gabe, guztion osasuna arriskuan zegoelako eta, beraz, denek interesa zutelako seriotasunez hartzeko gaia. Horrek berriro dakiguna erakusten du, hots, jendeak gehien hitz egiten denaz interesatzen dela … Pentsa dezakegu – botere publikoek, komunikabideek, eragile sozial eta ekonomikoek, “iritzi publikoa” moldatzen dutenek – pedagogia guztiarekin tratatzen balituzte munduko gai premiazkoak, herritarrak beren interes pertsonaletik haratago entzuteko eta joateko gai izango litezkeela, elkartasun handiago batean inplikatuz. Munduko pobrezia, malnutrizioa, migrazioaren edo klima-aldaketaren gaiak, ez dira gaur egungo jendearen kezka nagusiak. Hori esplika lezaken arrazoi nagusi bat da gai horiek ez direla landuak beren grabitateak eskatzen duen leku eta garrantziarekin. Beharrezkoa izango litzateke ere koronabirusaren aferarekin norberaren osasunaren mailan zegoen kontzientzia bera izatea planetarentzat. Kasu honetan, pentsa liteke herritarrek mobilizatuko lituzketela bizimodu ekonomogoak, eta Estatuek bere esku har lezaketela orain arte merkatuaren menpe abandonatu dutena.

Osasuna, sobietatea, elkartasuna, bizikidetza, burujabetza: horiexek izan behar dute biharko hitz gakoa.

* Beharren hierarkia berrikusi beharko da. Interesgarria izango zen jendeari galdetzea, ia denetik moztuta egon ginen konfinamendu aldiari dagokionez, zer falta dugu gehien? Zerren eskasiaz gehienik sufritzen dugu ? Ukan ahal izan ez ditugun guzietan, zer izanen zizaukun funtsezkoena eta beharrena? Ez dago ziur gehiengoaren erantzuna izango zela hegazkina hartzea munduko beste muturrera joateko, edo ezinbestekoak ez diren erosketetara presaka joateko aukera … Pentsa daiteke, edo gutxienez espera daiteke pertsonentzat eskasiarik handiena zela : lagunak, familia, natura, trukaketak, askatasuna aurkitzea…
Osasuna, sobietatea, elkartasuna, bizikidetza, burujabetza: horiexek izan behar dute biharko hitz gakoak.

* Berotze globalaren aurkako borroka eta ekosistemen kolapsoa (elkarrekin doazenak) erlojuaren aurkako borroka gisa hartu beharko lirateke. Heriotzaren aurkako borroka, esan liteke … 2018ko urriko IPCC txostena edo NBEren 2019ko txostenak, biek gauza bera esaten dute: mende bukaeran 2 gradu lehertzea ekidin nahi badugu, horrek esan nahi du hamar urte barru munduan berotegi-efektuko gasen emisioak% 50 baino gehiago murriztu behar ditugula! Bestela, atzeraezin edo irteerarik gabeko degradazio batera joango gara. Ekonomiaren berrorientazio erradikala egon behar da!
* Industria eta artisautzako produkzio guztiei orientabide berri bat eman behar zaie populazioen oinarrizko beharretara itzuliz, ahalik eta lokalenean, osasunari, elikagaiei edo energiari dagokionez. Beharrezkoa izango da ekonomiarentzako laguntza publikoa trantsizio ekologikoen irizpideetan baldintzatzea. Beraz, ezin onartua da, adibidez Frantzian, Air France edo Renault enpresei miliarka euro ematea Parisko akordioaren bidean beren burua jarri beharrik izan gabe. Zaharkitze programatua debekatu beharko da, eta ekonomia zirkularra bultzatu. Beharrezkoa izango da kalte sozialak eta ekologikoak sortzen dituen nazioarteko lehiaren logikatik ateratzea, Herrien eta Herritarren egiazko beharretan oinarritutako nazioarteko trukeak ezartzeko. Alabaina, biharko ekonomia ez da autarkiara itzultzea izango!

Tokikoa ez da gure inguruko eremu hertsia... “Lokala” da koherentzi bat duen lurraldea, proiektu bat daukana, eta kidetasun sentimendua sortzen duena. Tokikoa zentroan jartzeak ez du esan nahi mugak altxatzea gure inguruan, baizik eta gure bizitza kolektibo sozial eta ekonomikoa klima-eskakizunekin eta larrialdiekin koherentzian ematea.

* Beharrezkoa izango da, lana, ekonomiaren zentroan jartzea. Lana etengabe kapitalaz ordaintzearen obsesio horretarik atera behar da. Gero eta sofistikatuagoak diren ekipamendu automatizatu eta robotikoak nekazarien autonomia guztia kentzen dute pixkanaka, eta ekoizpen prozesuak gidatzen dituzte, alabaina, teknika ez baita inoiz neutroa! Teknologiak, merkatuak bezala, proiektu politiko baten zerbitzuko izan behar du, nekazaritza mota baten zerbitzuko. Teknikoki posible den guztia ez da nahitaez erabilgarria edo desiragarria ere, kaltegarria izan diteke ere klima aldaketaren eskakizunei dagokienez. Sistematikoki kapitalaz ordezkatzea giza lana, % 100 tokiko energia berriztagarria delarik, berritzen dena osoki belaunaldi bakoitz, zentzugabekeria da, jakinez kapitala osatua dela berriztagarria ez den energiaz eta metal arraroez, zoinen isolatzeko meategietan prozesu kimiko arriskutsuak erabili behar diren. Ikerketak etxaldeen eta lurraldeen autonomiara egokitutako teknologia sendoetara zuzendu behar dira. Lana zentrora itzultzeak suposatzen du ere eskubide sozialen aurkako eraso guztiak gelditzea eta “lehenengo eta bigarren lerroan” diren lanbide guztiak, gure sistema sozial eta ekonomikoaren giltzarria direnak, errekonozitzea eta birbaloratzea.
* «Tokikoa» – edo lokala – lehentasunen erdian jartzea ere beharrezkoa izango da. Izan dadin elikagaiak, zerbitzuak, energia, kultura, osasuna, ekonomia, edo turismo mailan. Tokikoa ez da gure inguruko eremu hertsia… “Lokala” da koherentzi bat duen lurraldea, proiektu bat daukana, eta kidetasun sentimendua sortzen duena. Tokikoa zentroan jartzeak ez du esan nahi mugak altxatzea gure inguruan, baizik eta gure bizitza kolektibo sozial eta ekonomikoa klima-eskakizunekin eta larrialdiekin koherentzian ematea. Zentzugabekeria da sendagaien produkzioa Txinara azpikontratatzea, adibidez… Zentzugabekeria da ere adibidez 30 erresuma baino gehiagotan fabrikatu behar izatea 4.000 pieza, Renault auto bat egiteko! Errealitate horrekin dugu hautsi behar!

Nekazaritza eta elikadura erronka horien muinean daude

Erronka horiek har ditzagun bat bestearen ondotik:

Elikagura berlokalizatu. “Lokala erostea”, ekoizteko lekuaren eta kontsumitzekoaren artean milaka kilometro egin dituzten produktuak erostea baino hobe da. Baina, hausnarketak harago joan behar du eta zehaztu behar da, batez ere animalien produkzioei dagokienez, zer den tokiko produkzioa. Tokian ekoiztea da tokiko baliabideetatik ekoiztea? Edo, industrian gertatzen den bezala, tokian “muntatzea” ekoizpen bat, beste tokietatik etorrarazten diren piezekin? Zer punturaino tokiko produktua da kanpotik sarrarazi haragiarekin egin “lekuko”patea? Zer punturaino tokiko produktua da Brasileko sojarekin hazi “lekuko” txerri hazkuntza industriala? Zenbat eta handiagoa izan tokiko abere ekoizpen unitate lokalak, zenbat eta deskonektatuago izan lekuko hazkuntza industrialaren elikadura eta bertako lurra, orduan eta urrunagotik ekarri behar dira janari eta, batez ere, proteinak. Lekuan egina den txerriak edo oilaskoak edo oiloak ez du milaka kilometro eginen, baina beren hazkuntzarako beharrezkoak dituzten lehengaiek eginen dituzte milaka kilometro! Gainera, zenbat eta ekoizpen unitateak handiago, orduan eta distantzia gehiago (milaka kilometro, denak pilaturik) eskatzen dute ekoiztutako produktuek kontsumitzaileen platerera heltzeko (kantitate industrialetan ekoiztu guzia ez daiteke bertan kontsumitu! Urrunago – edo urrun – joan behar du zati batek bederen). Horri gehitu behar da ere, abeltzaintzako unitate industrializatuak eta zenbat eta handiagoak izan, orduan eta eragin zuzenagoa dutela energia, klima eta biodibertsitateari dagokionez… Gisa horretako “lekuko” ekoizpenak ez du diferentzia handi handirik hainbat mila km-tik inportatu produktuekin! Eta osasunari dagokionez (antibiotikoak, estresa …), ekoizpen tailer industrializatuak, tokian tokikoa izan edo urrunagokoa, errealitate bera dute. Beraz, adi egon behar dugu nekazaritzako elikagaien industriak eta saltoki handiek bat-batean “tokian tokiko” defendatzen dutenean, lehenik eta behin merkatu berri bat konkistatzeko estrategia da.

Argazkia: Alexander Schimmeck, Unplash.

Kalte handia egiten duen ideologia batek sinetsarazi nahi luke beti eta nekazari gutxiago izatea, garapenaren seinale ona laikela. Gauza bera gertatzen da, familiek elikadurari zuzendutako aurrekontuaren zatiarekin: zenbat eta txikiagoa izan eta orduan eta handiagoa liteke garapenaren maila !!

• Baserritarren rola gehiago baloratu. Gutxiago artifizializatua den laborantza bat, gutxiago mekanizatua, lehengaien gutxiago inportatzailea, iraunkorragoa, dibertsifikatuagoa… Horra bultzatu behar den laborantza, askoz nekazari gehiago eskatzen duena. Gustu handiagoko elikadura eta osasuntsuagoa, lurra eta tokiko baliabideei lotuagoa, espazio osoaren erabiltzailea… Bai, laborantza horrek eskatzen du askoz nekazari gehiago. Kalte handia egiten duen ideologia batek sinetsarazi nahi luke beti eta nekazari gutxiago izatea, garapenaren seinale ona laikela. Gauza bera gertatzen da, familiek elikadurari zuzendutako aurrekontuaren zatiarekin: zenbat eta txikiagoa izan eta orduan eta handiagoa liteke garapenaren maila !!

Lurra babestu eta, batez ere lurrik onena zaindu, inoiz ez artifizializatzeko.
Gure elikadura aldatu, bereziki haragiaren kontsumoa murriztu, osasuna, ingurumena eta klima arrazoiengatik. Gero eta animali gehiago elikatzeko, ez dadin deforestazioa garatu. Dudarik gabe, gutxitu behar den haragi kontsumoa da hazkuntza intentsibotik ateratzen den haragia, aipatu arrazoi guztiengatik..

Euskal Herriak, bere hiru lurraldeekin, posible du garapena zentzu horretara antolatzea, eta elikadura burujabetzaren bidean pauso garrantzitsuak ematea, natura zainduz eta biztanleen beharrak asez.

Prozesu hori guztia lagunduko duen koadro politiko bat behar da!

• Nekazaritza eredu guztiak ez daitezke elkarrekin bizi: bat bestearentzat harraparia da!
• Nekazaritza agroekologiko eta dibertsifikaturako trantsizio plan handia behar da.
• Nekazaritza industrialerako diru-laguntza guztiak kendu behar dira.
• Instalazio politika masiboa behar dugu, aipatu nekazaritza eredu horri perspektiba emateko.
• Lurrak kontserbatzeko, banatzeko eta etxaldeen transmisioa bermatzeko lege bat beharrezko da.
• Merkataritza libreko akordioetatik atera behar dugu.
• Behin betiko, “zero fito” epea ezarri behar da, horretarako laguntza eraginkorrarekin.
• Europako nekazal politika oinarrian aldatu behar da, gorago aipatu helburuak betetzeko gisan.
• Merkatuak kontrolatu, eta baserritarrei bidezko errenta bermatu behar diegu.
• Nekazaritza politikak elikagai osasuntsuaren politika izan behar du, guztientzat eskuragarria.
Esparru berri hau erreferentzia izan beharko litzateke politika publiko guztientzat : Europako, nazio mailako edo lurralde mailakoa izan dadin. Asmo handiko elkartasun finantzarioa behar dugu Herri aberatsen aldetik Herri pobreei buruz : Arazoak edozein direla ere, ez da konponbiderik globalak ez denik. «Hurrengo eguna» ez da diskurtso bat edo eslogan bat, izan behar du : ORAI ETA HEMEN!
Euskal Herriak, bere hiru lurraldeekin, posible du garapena zentzu horretara antolatzea, eta elikadura burujabetzaren bidean pauso garrantzitsuak ematea, natura zainduz eta biztanleen beharrak asez.