TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Mundu berrira zabaldutako gure atea.

Testu hau beste hizkuntza hauetan ere eskuragarri: English

Mundu berrira zabaldutako gure atea.

Ate joka dugun mundu berria eta bertan dugun lekua

ander_caballero

ANDER CABALLERO

Irakasle bisitaria. Harvard University Graduate School of Arts and Sciences.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

ANDER CABALLERO

Irakasle bisitaria. Harvard University Graduate School of Arts and Sciences.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

COVID-19 pandemiaren ondorioz emaniko itxialdi globalaren aste gutxi batzuk igaro direnean, mundua, ezagutzen genuen bezala, iraganean oso urrun dagoela dirudi.

Dena, gobernantza globaletik hasi, eta lana, hezkuntza eta mediku-arretara arte, ezohiko eraldaketa bat jasaten ari da; aurrez inoiz ikusi gabeko abiaduran. Eraldaketa horietako batzuk dagoeneko martxan zeuden joeren azelerazioak dira. Beste batzuk aldaketarako prest ez dagoen sistema baten aurkako bat-bateko astinaldiak dira.

Etorkizuna nolakoa izango den inork ez dakien arren, ziur gaude ateak berriz irekitzen ditugunean mundua erabat desberdina izango dela.

Mundua, ezagutzen genuen bezala, birdiseinatze prozesuan dago, gutako asko gure etxeetan auto-urrunduta gauden bitartean. Etorkizuna nolakoa izango den inork ez dakien arren, ziur gaude ateak berriz irekitzen ditugunean mundua erabat desberdina izango dela.

Argazkia: Daniel Lee, Unplash.

COVID-19ren krisiak ondorio politiko, ekonomiko, sozial, teknologiko eta ingurumenekoak izango ditu, eta horrek eragina izango du gure etorkizun hurbilean. Aldaketa abiada bizian gertatuko da, eta hamarkadetan zehar gure gizarteetan sortu diren joerak (hala nola, gero eta handiagoa den desberdintasuna, trantsizio energetikoa, digitalizazioa eta klima-aldaketa) areagotu egingo dira, eta dena aldakorragoa izatea eragingo dute.

Mundu osoko gobernuek espazio publikoaren kontrola hartzen duten heinean, mundu osoko populismoaren hazkundearekin demokrazia iliberalak indartu egin daitezke, eta herritarrek eskubide indibidual eta zibilen muga itzulezinak jasan ditzakete.

Etenaldi sakonak izango ditugu lanean eta hezkuntzan, arreta medikoaren eta ikerketaren birdefinizioa emango da, garraio globalean inpaktu esanguratsua, hornidura-katearen birdiseinu globala, ekoizpenaren nazioarteko birkokapenaren itzulera eta oinarrizko diru-sarrera unibertsalarekin (ODU) esperimentazioak egingo dira ziurrenik.

Mundu osoko gobernuek espazio publikoaren kontrola hartzen duten heinean, mundu osoko populismoaren hazkundearekin demokrazia iliberalak indartu egin daitezke, eta herritarrek eskubide indibidual eta zibilen muga itzulezinak jasan ditzakete. Gaixoen mugimenduak zelatatze masiboen bidez jarraitu ahal izango dira eta ekonomiaren kontrol zentral handiagoa izateko arriskua egon daiteke.

Argazkia: Engin Akyurt, Unplash.

XXI. mendeko ekimenak behar ditugu, hala nola GIHetan zentratutako agenda globala eta eraginkortasunez inplementatzeko gobernantza globalerako sistema berri bat, arrakasta izan nahi badugu behintzat.

Globalizazioaren motelaldiarekin eta beren interes nazionaletan zentratutako herrialdeekin, mundua ez da hain kooperatiboa izango, lehiakorragoa baizik. Aitzitik, nazioarteko lankidetza izango daiteke egungo krisiari emango zaion erantzuna, eta herrialdeak lankidetzan ikus ahal ditzakegu.

Aurreko guztiak arriskuan jarriko ditu egonkortasun ekonomikoa eta gizarte-kohesioa. Gaur egungo iraganeko gobernantza-eredu eta estrategiek ez dituzte XXI. mendeko erronkak konponduko. XXI. mendeko ekimenak behar ditugu, hala nola GIHetan zentratutako agenda globala eta eraginkortasunez inplementatzeko gobernantza globalerako sistema berri bat, arrakasta izan nahi badugu behintzat.

Hala ere, munduak aurre egin behar dion arrisku nagusia, dena aldatu ondoren dena berdin mantentzea da. Lidergo globalak, gobernuen ekintza argiak, arkitektura instituzional birmoldatuak eta kontratu sozial berri batek bakarrik lagunduko digute gizadiak aurrez aurre dituen problema bihurriak gainditzen.

Argazkia: Nick Bolton, Unsplash.

Azken urteotan tentsio globalen lekuko izan gara. Aldi berean, kanpo-harremanak nabarmen ahulduak izan dira. Mundu osoan boterea berrorekatzeak multilateralismoarentzat, ordena liberalarentzat, merkataritzarentzat eta mundu mailako bakearentzat arriskuak ekar litzake. Horrek herritarrek erakundeekiko konfiantza gehiago galtzea ekar lezake.

AEB bere nazioarteko lidergotik aldendu egin da, eta horrek bere gainbehera erlatiboa ekarri du, baita bere estatus hegemonikoa eta eragin globala arriskuan jartzea ere. Horrek, halaber, Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen multilateralismoaren eta nazioarteko erakundeen sistemaren gainbehera handiena ekarri du, eta orain zalantzazko etorkizuna du.

Horrek, halaber, Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen multilateralismoaren eta nazioarteko erakundeen sistemaren gainbehera handiena ekarri du, eta orain zalantzazko etorkizuna du.

Munduaren beste aldetik, Txina azkar mugitu da Estatu Batuek sortutako lidergo-hutsune gero eta handiagoa betetzeko; AEBren lidergo-hutsune hau, gainera, Errusiak elikatu egin du, gero eta desegonkortze handiago baten bidez. Txinak azken hamarkadetan gorakada handia izan badu ere, bere hazkunde ekonomikoak eta gero eta eragin handiagoak lagunduta, oraindik ikusteko dago egoera hori eta horren ondorioak Txinarentzat onuragarriak edo kaltegarriak izango diren, lidergo eginkizun nagusi hori bere gain hartzen saiatzen den heinean.

Bien bitartean, AEB ahots bakarra eta bateratua aurkitzeko borrokan aritu da, estatu-nazioek subiranotasuna aldarrikatu eta boterea berriz zentralizatzen duten bitartean.

Argazkia: Pau Casals, Unsplash.

Bien bitartean, AEB ahots bakarra eta bateratua aurkitzeko borrokan aritu da, estatu-nazioek subiranotasuna aldarrikatu eta boterea berriz zentralizatzen duten bitartean. Estrategia komun baten falta ikusi dugu, eta herrialde bakoitzak bere agendan jarri du arreta, argi eta garbi, aurre egin behar diogun aurrekaririk gabeko krisiari erantzun arin, eraginkor eta solidarioa emateko zailtasunak agerian utziz.

Europar Batasuna ahuldu egingo da krisi honen ondorioz, eta bere existentzia eta biziraupena mehatxatuko duten erronka gehiago izango ditu. Zentralizazio handiagoa, ezegonkortasun politiko gero eta handiagoa eta populismoaren gorakada ikusiko ditugu.

Mundu osoko estatuaz azpiko eragileek beren eskumenak eta botereak berresteko eta egikaritzeko ahaleginak egiten jarraitzen dute.

Mundu osoko estatuaz azpiko eragileek beren eskumenak eta botereak berresteko eta egikaritzeko ahaleginak egiten jarraitzen dute. Euskal Herria/Euskadiren kasuan, azken urteetan tokiko egonkortasun politikoa eman den arren, Madrileko gobernuaren zentralizazioa eta Espainiar Estatuan pilatzen ari den populismoaren presio gero eta handiagoari egin beharko diogu aurre. Hau nabaria izan da duela gutxi, Espainiar gobernu kritika gogorrak jaso baititu jarduera ekonomikoa geldiarazteko erabakiaren aurrean, EAEko Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu gabe hartu zelako.

AEBn ere antzeko tirabirak izan dira, non funtzionario federalek eta estatalek azken hitza nork izan zuen eztabaidatu zuten, ekonomiaren berrirekitzeaz edo itxiera aldiaren luzapenaz. Federalismoari esker, zenbait estatuk hobeto erantzun diote egungo krisiari, eta COVID-19ari erantzuna koordinatzen ikusi ditugu ipar-ekialdeko eta mendebaldeko kostaldeko estatuak.

Azken urteotan, eskualdeak eta hiriak eragile global bihurtzen ikusi ditugu, herritarrekiko harreman hurbilena eta politiken azken ezarpena gauzatzen den tokiarekiko hurbiltasuna aprobetxatzen duten heinean. Joera horrek jarraitu egingo du eskualdeek eta hiriek herritarrak hornitzeko eta arazoak konpontzeko erantzukizuna beren gain hartzen duten bitartean. Hemen Euskal Herria/Euskadirako aukera bat zabaltzen da.

Egungo larrialdiak gainditu eta egoera egonkortu dezakegunean, orduan soilik heldu ahalko diegu ekintza estrategikoagoei.

Montreal, Canada. Argazkia: Manny Fortin, Unsplash.

Gaur egungo krisia larrialdi fase nagusian dago oraindik. Mundu osoko herrialdeek premiazko gaiak baino ez dituzte lantzen. Bizitzak salbatzea da haien artean premiazkoena. Hala ere, horrekin batera, arazo gainjarri batzuei aurre egin behar zaie, hala nola, osasun-berme handienekin ekonomia berriz irekitzea, edo infekzio berrien kurba laua nola mantendu aurkitzea, birusaren hedapenari buruzko galderek erantzunik gabe jarraitzen duten bitartean.

Euskal Herria/Euskadi ez da salbuespena. Egungo larrialdiak gainditu eta egoera egonkortu dezakegunean, orduan soilik heldu ahalko diegu ekintza estrategikoagoei. Hala ere, funtsezkoa da ahalegin horiek laster egitea, aro berri batean murgildu ahala.

Etengabe eta azkar aldatzen den egungo munduan, plan estrategikoek oso gutxitan balio dute bi eta hiru urte bitarteko epeetatik harago. Hori kontuan hartu behar da etorkizunean garatu beharreko bidean, baina hurrengo hamarkadetan herrialde gisa non eta zer izan nahi dugunaren bisioa zehaztu behar dugu. Orduan bakarrik izango du zentzua lan independente eta objektibo bat burutzeak, hurrengo hamarkadetako etorkizuneko agertoki posibleak irudikatzeko eta definitzeko.

Emaitza gisa, munduko liderrek beren arloetan dituzten ideia eta esperientzietatik ikasteko aukera izango genuke, eta gure kapital intelektuala, giza kapitala eta beste mota batekoa erakutsi eta Euskal Herria gure espezializazio-esparruetan erreferentzia global gisa kokatu ahal izango genuke.

Zumaia. Argazkia: Carles Rabada, Unsplash.

Zentzu horretan, ideien nodoez edo jakintzaren nodoez hornitu behar gara. Jakintzarik aurreratuena eskaini ahal diguten mundu osoko erakundeekin izan behar dugu harremana, gure gaitasun pertsonalak eta instituzionalak eraiki eta hedatzeko.

Euskal erakunde eta antolakundeen beste ahalegin batzuekin koordinatuta, aurreko hori proiektu sektorialetan isla liteke, globalki konektatutako sareekin lankidetzan. Horien bidez, joera eta erakunde globalen parte izango ginateke, hala nola arlo hauetan: garapen ekonomiko eta giza garapen jasangarria, gizarte- eta hezkuntza-esparruak, zientzia eta teknologia, finantza publikoak eta inbertsio-ereduak, kontsumoa eta energia-ereduak, lankidetza publiko-pribatu-soziala eta nazioarteko konpromisoa. Horrela, jakintza– eta talentu-iturri berriak baliatzeko aukera izango genuke.

Funtsean, horrek berekin ekarriko luke think tank nagusiekin (ideia-laborategiak eta abangoardiako ikerketa eta garapenerako erakunde teknologikoak) konektatzea, etorkizuneko agertokiak definitzeko eta diseinatzeko, izan politika publikoetatik edota ikuspegi tekniko eta garapenekoetatik, gure erakundeen garapenerako atariko urrats gisa.

Emaitza gisa, munduko liderrek beren arloetan dituzten ideia eta esperientzietatik ikasteko aukera izango genuke, eta gure kapital intelektuala, giza kapitala eta beste mota batekoa erakutsi eta Euskal Herria gure espezializazio-esparruetan erreferentzia global gisa kokatu ahal izango genuke.

Narratiba ahaltsu bat sortu behar dugu gure historia munduari kontatzeko.

Baina aurreko guztiak zentzua izango badu, lehenik gure herriarentzat ikuspegi argi bat ezartzen badugu izango da, pentsamendu kritikoko eta hausnarketako barne-prozesu baten bidez. Erabaki behar dugu zer gizarte motarantz eboluzionatu nahi dugun, eta nola egokitzen den hori azkar aldatzen den mundu batean.

Eta, gainera, narratiba ahaltsu bat sortu behar dugu gure historia munduari kontatzeko.

Zumaia. Argazkia: Carles Rabada, Unsplash.

Ahalegin handia dirudien arren, Euskal Herria/Euskadi ez da hutsetik hasten gure estrategia ezartzeko orduan. Dagoeneko bide luzea egin dugu planteatutako erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren indargune eta gaitasunen garapenean.

Gure erakundeak sendoak eta fidagarriak dira, eta baliabide handiak eman dituzte, baina ez daude beti modu eraginkorrenean lotuta eta koordinatuta. Munduko estatu baten barruan autonomia maila handienetakoa dugu, eta zerga eta finantza sistema bakarra, beste eskumen askoren artean.

Gure etorkizunaren giltzarri gisa, epe luzerako egonkortasun politiko eta instituzionala bermatu behar dugu, lehia politikoetatik harago. Iraganean egin genuen hori, eta 90eko hamarkadako krisi handiaren ondorengo gure eraldaketa arrakasta handiko kasua da mundu osoan. Hori da gure herrialdea bazkide fidagarri gisa irudikatzeko gakoa.

Euskal Kontzertu Ekonomikoa da gure tresnarik boteretsuena, eta gure autonomia fiskala modu erabakigarrian erabili behar dugu. Azken finantza-krisiaren ondorioz, banku zentralek interes-tasa baxuak izan zituzten. Orain, neurri monetarioak hartzeko marjina gutxi dagoenez, begi guztiak politika fiskalera itzultzen dira, irtenbideak emateko eta ekonomia are gehiago ez erortzeko.

Gobernuek eta erakundeek beste behin gidatu eta bultzatu beharko lukete berrikuntzan oinarritutako politika, eta sektore pribatua bultzatu, hautaketa estrategikoen bidez. Horretan oinarrituta, hobetutako PPP ereduak eraginkortasun komertzialeko irizpideetan oinarrituta diseinatu beharko lirateke, eta arriskuak eta sariak partekatu egin beharko lirateke.

Gure industria-sektore indartsua ondo kokatuta dago digitalizazio-prozesuan. Hori abantaila handia izan liteke deslokalizazio-egoera batean; izan ere, Europako bloke ekonomikoko korporazioek industria-esperientzia sendoa eta garatutako ekosistemak erraz aprobetxatzeko lekuak bilatzen dituzte.

Euskal kooperatiben esperientzia oraindik ere tresna indartsuagoa da desberdintasunaren aurka borrokatzeko.

Talentua gero eta garrantzitsuagoa da industria guztientzat, eta hezkuntza dualeko eta bokazio-hezkuntzako euskal ereduak aktibo gehigarriak izan litezke aprobetxatzeko. Beraz, etengabeko ahaleginak bikoiztu behar ditugu ikerketaren, unibertsitateen eta negozioen arteko harremana perfektua izan dadin, eta munduarekin konektatuta egon dadin.

Halaber, funtsezkoa da azpiegitura modernoetan inbertitzea ingurune hobea sortzeko, enpresek aurrera egin dezaten. Horrek eskualde ekonomiko handiagoekin lotuko gintuzke.

Argazkia: Tim Mossholder, Unsplash.

Euskal Herrian/Euskadin, «Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta» (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo DSBE) ezarri dugu, zabalagoa den oinarrizko diru-sarrera unibertsalaren (ODU) osagaia, luzaroan eztabaidatua. Horrekin esperimentatzen jarraitu beharko genuke, eta modu eraginkorren garapena gidatu, egungo krisiaren ondorioei aurre egiteko eta AAk eta automatizazioak lanean duten eraginari aurre egiteko.

Euskal kooperatiben esperientzia oraindik ere tresna indartsuagoa da desberdintasunaren aurka borrokatzeko. Mundu osoko enpresa-liderrak eta lider akademikoak ohartzen dira kapitalismoak ezin duela bizirik iraun modu desberdinean egiten ez bada. «Alderdi interesdunen kapitalismoa», hau da, gizartearen interesak zerbitzatzea, akziodunen interesak zerbitzatu beharrean, joerako gaia izan baino askoz lehenago, eta 70. hamarkadaren hasieran alderdi interesdun kontzeptua ezarri baino askoz lehenago, lantzen zen Euskal Herria/Euskadin.

Ideia hori mundu mailan ondo hartu bada ere, duela gutxi AEBtako enpresa-liderren elkarte garrantzitsuena denak bere egin du, eta enpresa batzuek dagoeneko praktikan jarri dute.

Maila politiko, ekonomiko eta sozial guztietan erakundeen arteko lankidetza handiagoak, gure herriaren bisio partekatuarekin bat egitean, dauden baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea ahalbidetuko luke. Oro har, ongizate-estatu inklusiboaren esparruan etorkizun jasangarria lortzeko oinarriak ezarri behar ditugu.

Gure jarduteko moduak, datozen hilabeteetan gure irudia nazioartean identitate bereizi gisa proiektatzeko aukera eman ahal digu.

Ekintzaileen historia da gurea, lan gogorra eta nortasun solidarioarena, munduan ospea lortu eta harro egoteko izen bat eman diguna; gure diaspora eta gure aliatuak biltzen dituen mundu bat, gure bidaia luze eta erronkaz betetako honetan bazkide erabakigarriak izan beharko luketenak.

Gure jarduteko moduak, datozen hilabeteetan gure irudia nazioartean identitate bereizi gisa proiektatzeko aukera eman ahal digu. Horrek abantaila bat emango digu Euskal Herria/Euskadi bazkide fidagarri eta joera globaletan lider gisa erakusteko.

Argazkia: Danielle Macinnes, Unsplash.

Batzuek diote euskaldunok izan garela euskaldunon etsairik okerrenak bai eta gure helburuak lortzeko eta ametsak egia bihurtzeko dugun oztoporik handiena. Garai zailek ikuspegi partekatua eta lidergo irmoa eskatzen dute, jendartea ekintzarako ahalduntzen duena.

Mundua, ezagutzen genuen bezala, joan egin da. Baina aurrean dagoen mundua guk izatea nahi duguna izango da. Eta gure lekua aukeratu behar dugu mundu horretan. Erronkari dagokion maila eman behar dugu.