TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

NAZIOMETROA

Euskal Burujabetzaren Barometroa

naziometroa-logo

1. NEURKETA · 2020/11

EMAITZEN LABURPENA

AURKEZPENA
EUSKAL BURUJABETZAREN
BAROMETROAREN LABURPENA

Naziometroaren bidez Euskal Herrian* herritarrek burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkatu ditzaketen gaien inguruan dituzten iritzi eta hautemateak aztertu nahi dira.

 

Eta hori modu jarraian egin nahi da: neurketa puntual edo koiuntural batetik harantzago,  maiztasuna izango duen barometro bat osatu da iritzi joerak aztertu ahal izateko.

 

Iritzi inkesta  bakoitzean jasotako datuetara hurbiltzea errazteko, NAZIOMETROAK neurketa bakoitzaren dokumentazio orokorrarekin batera  garrantzitsutzat dituen erantzun laburpen txiki bat eskainiko du.

 

Laburpen honekin batera, inkestaren dosier orokorra, grafikoekin, datu teknikoekin bai eta bere irakurketa soziologikoarekin zabalduko dugu.

 

Hemen dago eskuragarri. Oso-osorik deskargatu ahal izango da emaila erabiliz erregistratuta.

 

Jarraian, labur-labur, 2020ko azaroan egindako lehen neurketa honen funtsezko sei ondorioak  irakur daitezke.

 

* 2003ko uztailaren 18ko Euskaltzaindiaren arauari jarraikiz Euskal Herria izena  Araba,  Bizkaia,  Gipuzkoa,  Lapurdi,  Nafarroa  (Beherea  eta  Garaia) eta Zuberoa izendatzeko erabiltzen dugu.

LABURPENA

Autodeterminazio erreferendum adostu eta ofizial baten kontestuan nagusi dira Euskal Estatuaren alde agertzen direnak (%42,5)

Herritarrari adostasun politikoko kontestu bat jartzen zaionean (alderdi politiko guztiek edo gehienek adostu dutela Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitea eta Madrilek/Parisek onartu duela, beraz erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua da) eta Euskal Estatuarengatik galdetzen denean,  Euskal Estatuaren alde % 42,5 agertzen da eta kontra %31,5. Hau da, Euskal Estatuaren aldeko jarrerak 11 puntu ateratzen dizkio kontrakoari.

  • Demagun Euskal Autonomia Erkidegoan/Euskal Hirigune Elkargoan alderdi politiko guztiek edo gehienek adostu dutela Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitea eta Madrilek/Parisek onartu duela, beraz erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua da.
  • Demagun Nafarroan alderdi politiko guztiek edo gehienek adostu dutela Nafarroa barne duen Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitea eta Madrilek onartu duela, beraz erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua da.

Egoera horretan, Euskal Estatuaren alde edo kontra zauden galdetzen zaizu. Zer erantzungo zenuke?

  • Alde %42.5
  • Kontra %31.5
  • Abstentzioa %12.5
  • ED/EE %13.5
LABURPENA

Euskal Estatuak politika sozial ekonomiko edo generokoak hobetuko balitu aldeko posizioak handitu egiten dira.

Euskal Estatuaren kontra edo zalantzan daudenen artean, politika sozialak edo genero politikak hobetuz gero, %40 eta %37 aldeko posizioa hartzera aldatuko lirateke, hurrenez hurren. Egoera ekonomikoa hobea ekarriko balu edo Europar Batasunaren barruan egoteko aukera izango balu, Euskal Estatuaren alde %33a egongo litzateke.

Euskal Estatuaren sorrerak egoera ekonomiko hobea ekarriko balu orain Espainaren / Frantziaren barruan daukana baino
Euskal Estatuak gaur egungoak baino politika sozial hobeak ekarriko balitu (hezkuntzan, osasunean, pentsioetan…)
Euskal Estatuak Europako Batasunaren barruan egoteko aukera izango balu
Euskal Estatuak egungoa baino genero politika hobeak ekarriko balitu
LABURPENA

Herritarren gehiengoak (%63) bere etorkizun politikoaz erabaki nahiko luke

Euskal herritarren gehiengoak (%63) bere etorkizun politikoaz erabaki nahiko luke. Berdin gertatzen da lurralde bakoitzak eskubidea eduki beharko lukeen edo ez galdetzean. Galdetutako hiru eremuetarako, gehiengoek baiezko erantzuna eman dute: Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori eduki beharko lukeela uste du %64k, Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan %63k eta Euskal Hirigune Elkargoarenean (Iparraldea) %58k.

Zure iritziz, eremu geografiko hauetako bakoitzak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luke?

Euskal Autonomia Erkidegoak
  • Alde %64.1
  • Kontra %19.4
  • ED/EE %16.5
Euskal Hirigune Elkargoak (Iparraldeak)
  • Alde %58
  • Kontra %21.4
  • ED/EE %20.6
Nafarroako Foru Komunitateak
  • Alde %63.4
  • Kontra %19.4
  • ED/EE %17.2
LABURPENA

Gehiengoak zazpi herrialdeen artean dagoena baino harreman gehiago izatea nahi du (%79)

Zazpi herrialdeak kontuan hartuta %79 herrialdeen arteko harreman gehiago edukitzearen alde dago eta % 10 kontra. Bai EAEn zein Nafarroan da gehiengoa zazpi herrialdeen arteko harremana indartzearen aldekoa (%81 EAEn eta %67 Nafarroan).

Edozein kasutan, Nafarroako Foru Komunitatea, Euskal Hirigune Elkargoa (Iparraldea) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean, orain arte bezala bakoitzak bere erkidegoan jarraituta, harreman gehiago izatearen alde ala kontra zaude?

  • Alde %79.2
  • Kontra %9.6
  • ED/EE %11.2

Oharra: Ipar Euskal Herriko laginak eta HEHko laginaren heren batek erantzun du.
(n) 596

LABURPENA

Pandemia dela eta Udaletxeak dira hobekien baloratuak

Pandemiaz administrazio ezberdinak egiten ari diren kudeaketarekin poztasun maila neurtuta, udaletxeak dira hobekien baloratzen direnak. Inkestatuen artean, %43 dago oso edo nahiko pozik udalen kudeaketarekin. Maila beretsuan agertzen dira erkidegoetako gobernuak (%42), beherago diputazioak eta ondoren Europar Batasuna. Azken lekuan, besteengatik tarte handi samarrera (%24), Espainiako eta Frantziako Gobernuak.

INDIZEA (oso pozik + nahiko pozik)

Zenbateraino zaude pozik pandemiaz egiten ari den kudeaketarekin administrazio hauetan?

Zure Udaletxea 42.6%
Eusko Jaurlaritza / Nafarroako Gobernua / Euskal Elkargoa 41.6%
Zure Diputazioa 34.3%
Europar Batasuna 30.7%
Espainiako / Frantziako Gobernua 23.8%
LABURPENA

COVID-19ren kudeaketarako eskumen gehiago eskatzen da erkidegoentzat

Poztasun maila horrekin bat, administrazio hurrenkera ia berdinean eskatzen dituzte eskumen gehiago. Hau da, erkidegoetako gobernuentzat eskatzen da nagusiki eskumen gehiago, gero udaletxeentzat, diputazioentzat, Europar Batasunarentzat eta azkenik, gutxien, estatuetako gobernuentzat.

 COVID19ak sortutako krisiaren modukoak kudeatzeko, eskumen (konpetentzia) gehiago, berdinak edo gutxiago eduki beharko lituzkete hurrengo administrazioek.
Eusko Jaurlaritza / Nafarroako Gobernua / Euskal Elkargoa 45.7%
Zure Udaletxea 40.7%
Zure Diputazioa 40.1%
Europar Batasuna 37.2%
Espainiako / Frantziako Gobernua 35.3%

Naziometroa 1 2020/11 Txosten osoa-EUSK

DESKARGATU HEMEN

Bidali deskarga lotura honi:

       Gogoratu badaezpada zure SPAM erretilua egiaztatzea

Naziometroa prentsan

EITB

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/7713909/bideoa-euskal-estatuaren-daude-euskal-herriko-hamar-biztanletik-lau/

 

NAIZ

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20201217/el-42-5-votaria-por-un-estado-vasco-en-un-plebiscito-acordado-segun-la-primera-edicion-de-naziometroa

 

BERRIA

https://www.berria.eus/albisteak/191277/herritarren-425ek-euskal-estatuaren-alde-bozkatuko-lukete-erreferendum-adostu-batean.htm

 

DIARIO VASCO

https://www.diariovasco.com/politica/primer-naziometroa-revela-20201217123007-nt.html

 

DEIA

https://www.deia.eus/actualidad/politica/2020/12/18/apoyo-vasco-mayoritario-euskal-herria/1086455.html

 

NOTICIAS DE GIPUZKOA

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/politica/2020/12/18/apoyo-vasco-mayoritario-euskal-herria/1076224.html

 

NOTICIAS DE ALAVA

https://www.noticiasdealava.eus/actualidad/politica/2020/12/18/apoyo-vasco-mayoritario-euskal-herria/1068633.html

 

NOTICIAS DE NAVARRA

https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/politica/2020/12/18/apoyo-vasco-mayoritario-euskal-herria/1104551.html

 

HAMAIKA TELEBISTA

https://hamaika.eus/bideo-saioak/nafarroa-gaur-3/gure-begiz/euskal-herriko-hamar-biztanletik-lauk-euskal-estatuaren-alde-egingo-luke.html

 

ARGIA

https://www.argia.eus/albistea/adostutako-erreferendum-ofizial-bat-eginez-gero-herritarren-gehiengoak-euskal-estatuaren-alde-egingo-luke-telesforo-monzon-elab-euskal-herrigintza-laborategiaren-eta-ehuko-parte-hartuz-ikerketa-taldearen-arabera-bi-erakundeek-ostegunean-aurkeztu-duten-leh

 

KAZETA

https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20201218/herritarren-42-5-euskal-estatuaren-alde-agertuko-litzateke-erreferendum-adostu-batean

 

SUSTATU

https://sustatu.eus/1608284312

 

 

HALA BEDI

https://halabedi.eus/asier-etxenike-naziometroa-independentziaren-aldeko-hautua-ideologizatuagoa-da-kontrakoa-baino/

 

EGUZKI IRRATIA

https://eguzki.eus/naziometroa-cronica-cav-seccion-biologia-y-el-rincon-de-los-limones/

 

 

BERRIA

https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2020-12-26/desberdin-ulertzen-dira-euskal-estatua-eta-independentzia.htm

 

GARA

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/editorial/debates-y-oportunidades-para-el-independentismo-en-europa

 

BERRIA

https://www.berria.eus/paperekoa/1957/021/002/2020-12-27/naziometroa-termometro-eta-iparrorratz.htm

 

GARA

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/naziometroa-termometro-y-brujula

TELESFORO

MONZON

eLab