TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

NAZIOMETROA

Euskal Burujabetzaren Barometroa

NAZIOMETROA

Euskal Burujabetzaren Barometroa

NAZIOMETROAREN

HELBURUAK:

  Independentzia nahia neurtzea.

  Independentziarako arrazoi nagusia(k) zehaztea.

  Unionismorako arrazoi nagusia(k) zehaztea.

– Unean uneko abagune politikoan Euskal Herri osoa bilduko duen Estatu/Errepublika baten aurreko jarrerak neurtzea.

– Jarrera horien atzean (aldekoak, kontrakoak, zein iritzi sorturik gabekoena) egon daitezkeen motibazio desberdinak neurtzea (ekonomikoak, politikoak, sozialak, e.a.)

-Atxikimendu gehien jaso dezaketen hitz edo kontzeptuak ezagutzea (Euskal Estatua vs Euskal Errepublika eta gisakoak )

-Subiranotasunak lurraldeka garatuta burujabetza orokorrari egin diezaiokeen ekarpena neurtzea.

– Jarrera eta iritzi horien ezaugarritze soziodemografikoa egitea.

NAZIOMETROAREN

EZAUGARRIAK:

Barometro aitzindaria

Naziometroa bere izaerako barometro bakarra da, euskal herritarrek burujabetzaren eta honekin zerikusia duten gaien inguruan dituzten iritziak neurtu eta aztertzea baitu helburu.

Izaera nazionalekoa

Naziometroa nazionala da, euskal lurralde zein eremu administratibo guztiak barnebiltzen ditu eta, ikuspegi orokorraz gain, eremuz eremu burujabetzaren nondik norakoak neurtzen lagunduko du.

Aldizkako neurketarekin

Gaur arte, burujabetzaren nahiaren inguruko inkestak eta ikerketak puntualak izan dira. Naziometroak gai honi maiztasun batekin heldu nahi dio, iritzi joerak ulertzea bermatzeko.

Batzorde Zientifikoa

Naziometroaren baitan Batzorde Zientifiko bat osatu da, inkesten emaitzen berariazko irakurketa burutzeaz arduratuko dena. Batzorde honen ardura izango da, halaber, Naziometroaren zehaztasun zientifikoa bermatzea. Landa-lana Aztiker soziologia ikerguneak egingo du.

BATZORDE ZIENTIFIKOKO KIDEAK

Asier Etxenike Ugarte

Asier Etxenike Ugarte

(Orereta, 1979), AZTIKER Soziologia Ikergunea.
Soziologian lizentziatua (UNED). Aztikerreko Ikerketa eta berrikuntza arduraduna. Ipar Hegoa Fundazioarekin batera, “Euskal Estatuari buruzko pertzepzioak eta jarrerak” ikerketako partaide. Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektoreko kidea.

Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe

Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe

(Leioa, 1980), Euskal Herriko Unibertsitatea.
Soziologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea); Hiri Kudeaketa eta Balorazioan Doktorea (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa); Gaur egun EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean irakaslea da. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokian Ikertzailea da. Ipar Hegoa Fundazioarekin batera, “Euskal Estatuari buruzko pertzepzioak eta jarrerak” ikerketako partaide. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.

Igor Ortega Sunsundegi

Igor Ortega Sunsundegi

(Barakaldo, 1975), Mondragon Unibertsitatea.
Soziologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea). MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko irakaslea. Lanki kooperatibismoaren Ikerketegiko kidea. TM eLab Euskal Herrigintza laborategiko Zuzendaritza kidea.

Iduzki Soubelet Fagoaga

Iduzki Soubelet Fagoaga

(Biarritz, 1988), Euskal Herriko Unibertsitatea.
Soziologian lizentziatua (EHU). Gizarte Psikologian Doktorea. Egun EHUko Gizarte psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia saileko irakaslea da, gizarte psikologia eta lana eta erakundeen psikologia arloan.

Gaizka Aranguren Urroz

Gaizka Aranguren Urroz

kazetaritzan lizentziatua (EHU)
Europar Integrazioan Diplomatua (EHU), Zientzia Politikoetan Ikasketa Aurreratuak (UNED), Memoriaren eta Ondare Immaterialaren Balioaren Kudeaketan Doktore (UVA/EHU), EITBn eta bestelako komunikabidetan jardun ondotik, enpresa kudeaketan murgildu zen 1998an. 2009tik Iruñean egoitza duen LABRIT MULTIMEDIAko Zuzendari Nagusia da. Antropologia aplikatua da, egun, 13 lagunez osatutako lan taldearen ardatza.

Julen Zabalo Bilbao

Julen Zabalo Bilbao

(Basauri, 1957), Euskal Herriko Unibertsitatea.
Geografia politikoan doktorea (EHU). EHUn irakasle, Soziologia  eta Gizarte Langintza Sailean. Subiranotasuna Europako Herrietan masterraren arduraduna, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko koordinatzailea. 2013tik 2015era, Ipar Hegoa Fundazioarekin batera, “Euskal Estatuari buruzko pertzepzioak eta jarrerak” ikerketaren Arduraduna.

Elkarlanean garatua

Naziometroa OLASO DORREA FUNDAZIOA eta EHUren artean sinatutako lankidetza akademikorako hitzarmenean oinarritzen da, eta Olaso Dorrea Fundazioaren Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza laborategiak (TM eLab)  eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak garatuko dute.

Parte hartuz (EHU/UPV)

Parte Hartuz ikerketa taldea 2002an sortu zen, Gizarte Zientzien arloko ikerketan eta prestakuntzan aritzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko sail desberdinetako 40 irakasle eta ikerlari baino gehiagok osatzen dute gaur egun, eta hortik proiektu honetarako ondorengo adituak izendatu dira: Julen Zabalo, Arkaitz Fullaondo, Ane Larrinaga, Mila Amurrio, Iker Iraola, Onintza Odriozola, Asier Blas eta Jon Azkune.