TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Nondik gatoz

TM eLab Olaso Dorrea Fundazioaren ekimen bat da, zeinak bere ondarea euskal herrigintzaren mesedetan jartzen duen, euskal soberanismoari bultzada berri bat eman asmoz.

Bergarako dorretxe honetan euskaldunen sustraien eta ekintzailetasunaren testigantza biziak aurkitzen dira: Euskaldunen historiaren erroetan eraikitako etxea da, euskal kultur sorkuntzaren biltokia, euskal ilustrazioaren oihartzunak barreiatzen dituena, euskal zientzialaritzaren ahalmenak munduko mapan jartzen dituena; eta, nola ez, Telesforo Monzonen Euskal Herri euskaldun eta burujabearen ametsa aterpetzen duen etxea.

Telesforo Monzon, Olasoko semea, Euskal herriaren XX. mendeko historia eta abertzaletasunaren bilakaera ulertzeko funtsezko pertsonaia da. Bergaran sortua, gaztetatik abertzaletasunean murgildua, EAJ-PNVko zinegotzi Bergaran bai eta Madrileko Gorteetan parlamentari, Agirre lehendakariaren lehen Euskal Gobernuko sailburu. Gerra osteko erbestean Gernikako sugarretatik sorturiko abertzaletasun berriarekin bat egingo du, Herri Batasunako mahaikide izanik bai eta talde honen izenean Madrileko gorteetan berriro ere diputatu aurkeztuz. Bere ekinbide ideologiko, politiko zein kulturala ezinbesteko oinarria da zazpi euskal lurraldeez osatutako estatu euskalduna helburu dugun euskal abertzaleontzat.

TELESFORO

MONZON

eLab