TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Normal berria

garazi-goia

GARAZI GOIA

Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua. Ikus-entzunezkoetan aditua (BBC eta Sky etxeetan zuzendaritza eta estrategia lanetan urte askotan lanean ibilita). Coach Exekutiboa eta idazlea.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

GARAZI GOIA

Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua. Ikus-entzunezkoetan aditua (BBC eta Sky etxeetan zuzendaritza eta estrategia lanetan urte askotan lanean ibilita). Coach Exekutiboa eta idazlea.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

Atzera begira

9/11ko gertaeren ondoren nazioaren aniztasuna aldarrikatuz marketing kanpaina polemikoaren erdian “Ni Amerikarra naiz” zioen esloganetako batek eta horrek balio izan zuen jendea elkartzeko. Ziurgabetasun eta beldur egoeretan denok batzen gaituen hori bilatzen zutelako. Hura bezalako ezusteko krisi baten ondoren komunitateen artean indarra sortzeko behar garbia identifikatu zuten lehenik eta behin. Norbait bere burua sakrifikatu eta hiltzeko prest zegoen hutsak sortzen zuen kontrol faltak, krisi psikologiko handia eragin zuen. Gobernutik edo autoritatedun lekuetatik mezu emagarrien sinesgarritasuna zalantzan jartzen ari ziren unean, kontakizun konbentzigarriago baten beharra sortu zen. Eta, eslogan horren inguruan egindako ekimenek Ameriketako gizartea sendotzeko narratiba lotesle bat sortu zuten.

Argazkia: Markus Spisk, Unsplash.

9/11ren ostean [...] hemezortzi hilabete inguru behar izan ziren egoerari buelta emateko eta bestela egingo ez ziren aspektu positibo batzuetarako bidea ere eman zuen.

9/11ren ostean krisi ekonomiko handia eragin zuen ondorengo hilabeteetan, hegazkingintzaren sektorean adibidez, edo turismoan, edo jende pilaketa handiko ekitaldietan (kontzertuak, jolas parkeak eta beste). Hemezortzi hilabete inguru behar izan ziren egoerari buelta emateko eta bestela egingo ez ziren aspektu positibo batzuetarako bidea ere eman zuen: adibidez, abiazio sektorean mundu mailako erregulazioa eragin zuen; aniztasunaren eta inmigrazioaren eremuetan aurrera bultza egin zitzaien hainbat tabu eta jarrera atzerakoiei.

Argazkia: pixpoetry, Unsplash.

Ziurgabetasunaren onarpenaren kurban babesa bilatzen gabiltza, eta pixkanaka aurrera goazen heinean, laguntasuna eskaintzeak eragin positiboa du

Zalantzarik ez dago aldaketa ekonomiko eta sozial sendoak ekarriko dituela koronabirusak bizitzetan, komunitateetan, enpresetan, negozioetan eta orokorrean gizartean . 9/11 eta koronabirusaren ezberdintasun guztien erdian, badaude zenbait analogia ere, batez ere jendearen elkartze eta komunitateek beharrezko zuten bertsio indartuago baten bilaketan. Edozein ziurgabetasunaren aurrean – kontrolatu ezin diren ekintza terroristak edo birusaren hedatzea – denok gara berdin eta lehenengo ateratzen zaigun instintua beldurra da. Ziurgabetasunaren onarpenaren kurban babesa bilatzen gabiltza, eta pixkanaka aurrera goazen heinean, laguntasuna eskaintzeak eragin positiboa du, bai psikologiko beldur hori kudeatzeko eta baita gure ekarpena egiten ari garelako borroka global horretan.

Osasun zerbitzuei esker ona adierazteko, ostegun iluntzero txalo egitera atera ateratzen naizenean, lehenengo aldiz ikusi ditut kale berdinean bizi diren hainbat bizilagun, nahiz eta ia bi urte daramatzadan etxe honetan. Birusak etxeratu gintuen artean geneuzkan bizitza erritmo ezberdinek ez ziguten denborarik ere eman bizilaguni buruzko kuriositatea bultzatzeko; orain irribarre egiten diogu elkarri, konplizitate berri bat sortu da. Gure kalean hirurogei etxe inguru daude eta orain badakit 38, 14 eta 49 zenbakietan jende adindua bizi dela eta txandaka laguntzen diegu erosketak etxera eramaten.

Komunitatea sendotzearen abantailak zein diren garbi ikusi eta sentitu dugu. [...] Sortu (edo berretsi, hobeto esanda) diren heroi berriak jarraituko ote dute merezi duten lekuetan errespetu eta konpentsazio egokiekin?

Argazkia: K. Mitch Hodge, Unsplash.

Komunitatea sendotzearen abantailak zein diren garbi ikusi eta sentitu dugu. Zenbat iraungo du horrek, ordea, historian leku berezia duten hilabete batzuk baino haratago? Benetako errealitate bat sortzeko gai izango ote dira? Sortu (edo berretsi, hobeto esanda) diren heroi berriak jarraituko ote dute merezi duten lekuetan errespetu eta konpentsazio egokiekin?

Goitik behera agintaritzatik datorren ahots aurrendariak beharko ditugu, baina hori horrela izanda ere, masen indibidualismoa berekoitasunez pozoituegia dagoela kezka ezin dut burutik kendu.

Margaret Thatcherrek esandako zerbait datorkit gogora, “There is no such thing as society”, gizarte kontzeptua ez da existitzen. Oihartzuna hilobitik garrasika ibiliko dela egunotan irudikatu dezake batek, Boris Johnsoni erronka horri jarriz. Johnsonek birusarekin eta bizitza/heriotzarekin izan duen hartu-eman bereziak emango ote dio sentsibilitate berri bat, aurretik bigarren maila batean zituen “jendearen” gai horiek lantzeko. Geroz eta gehiago puztuz zihoan indibidualismoz jositako gizarte horren okerrak zuzentzeko denbora hartuko ote dugun galdetzen diot nire buruari. Goitik behera agintaritzatik datorren ahots aurrendariak beharko ditugu, baina hori horrela izanda ere, masen indibidualismoa berekoitasunez pozoituegia dagoela kezka ezin dut burutik kendu.

2008ko krisi ekonomiko globalaren erdian, Erresuma Batuak hartu zuen iniziatiba Europako debate ekonomikoak bultzatu eta lider lanetan ibiltzeko, eta denen artean buelta eman zioten. Orain, Europa gehien behar zuenean, bakarrik aurkitzen da .

Argazkia: Jannes Van den Wouwer, Unsplash.

Londresko perspektibatik jarraituz, Brexit-aren eztabaiden inguruko telebista saioak nostalgiaz faltan botako genituela ez nuen sekula pentsatuko. Brexitaren testuinguruan, koronabirusak ekonomian izango duen eraginak modu eraginkor batean kudeatzeko, Johnsonek hartu beharko dituen erabakien eta lehentasunen ordena zalantzan jartzen dut. 2008ko krisi ekonomiko globalaren erdian, Erresuma Batuak hartu zuen iniziatiba Europako debate ekonomikoak bultzatu eta lider lanetan ibiltzeko, eta denen artean buelta eman zioten. Orain, Europa gehien behar zuenean, bakarrik aurkitzen da . Ildo beretik, 2008ko krisian EEBBak Txinaren bila joan zen aliatu talde txikia sortzeko. Trumpek Txinarekin duen afera partikularrak muga gehiegi hautsi ditu dagoeneko, eta beraz, lagun berriak aurkitu beharko ditu oraingo honetan. Esaten nuen indibidualismo horren indarra behin eta berriz ateratzen zait hainbat hausnarketetan.

Ezer ez da berdina.

Ezer ez da berdina izango.

Argazkia: Kevin Grieve, Unsplash.

Enpresetako lidergora salto eginez

Enpresa munduan eta konkretuki ni lanean nabilen ikus-entzunezkoen sektorean koronabirusak izango duen eragina kudeatzeko estrategiak birplanteatzen eta sustatzen daramatzat azken asteak. Hain zuzen ere, aldaketen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna eta pentsatzeko modu aitzindariak dituzten enpresetako zuzendaritzan lana egiteko zortea izan dut azken hamabost urteetan. McKinsey, Boston Consulting Group eta Accenture bezalako kontsultore globalekin lana egiten dut eta haiengandik ikasitakoaren oinarriak aldaketa honen aurrean aplikatzeko adierazleak ezartzen laguntzen digute.

Merkatua, bezeroak eta gizarteko joerak aldatu direnean, enpresa ere aldatu egin behar dela garbi dago.

Koronabirusak sortu digun aurrekaririk gabeko egoera honetan, enpresaren lidergoan egiten ari garen aldaketa batzuk ondorengo pautetan oinarritzen dira: hasteko, “aldaketaren kontaketa” koherente eta eraginkor bat sortzea ezinbestekotzat jotzen dugu, egoera honek nora garamatzan argituz bisio berri bat sortu eta komunikazio plan zehatza definitzeko beharra dago-eta. Estrategia arrakastatsu guztiek behar duten bezala, amaiera berri bat aurreikusi eta horra nora iritsiko garen ibilbidea ezarri dugu, 2020 urterako behinik-behin eta 2021 urtean ondoren . Auto-errekonozimenduaren lanketa sakonago batera bideratu gaitu guztiok; izan ere, merkatua, bezeroak eta gizarteko joerak aldatu direnean, enpresa ere aldatu egin behar dela garbi dago. Esatea ez da nahikoa, eta hilabete hauen ostean egoera kontrolpean izango dugun ilusioa errealismoz jantzi behar dugu.

Marko horretan sinplifikazioa ezinbestekoa dela ikusten dut eta lehentasunak garbi definitzea ere bai. Funtzioetan eta modelo operatiboan benetan beharrezkoak diren funtzioak gardentasunez artikulatzea eta egoera honetan gauden bitartean zertan lanean ari garen garbi eduki behar dugula; eta, oraindik garrantzitsuagoa dena, zertan ez garen arituko garbi eduki behar dugu enpresako maila guztietan, monitorizazio zehatzekin. Oinarri sendoen errepikapenak dituen balioaren sinestun izan naiz beti, eta orain inoiz baino ikusten dut horren beharra.

Orain da garaia komunikazio eraginkorrez zein garen eta nora goazen hausnartzeko.

Markaren pertsonalizazioa lantzearen garrantzia ezin dugu alde batera utzi. Orain da garaia dibertsifikazio antzuek sortzen ari ziren enpresen bisioen amorfismoekin amaitzeko. Orain da garaia komunikazio eraginkorrez zein garen eta nora goazen hausnartzeko. Krisialdi honek ematen digu hori egiteko “luxua”. Baita ere “quick-wins” edo epe motzean lortu daitezken helburuak errentagarri bihurtu beharrean gaude, orain inoiz baino gehiago.

Argazkia: My life through a lens, Unsplash.

Neurtu ezin daitezkeen estrategiek ez dute baliorik baina datu egokietan begiratzearen garrantzia azpimarratu nahiko nuke. PwC etxeak azken astean hamaika enpresetako CEOekin egindako inkesta baten arabera, CEOen ardura handienetakoa zen erabakiak hartzeko zein informazio zeukaten jakitea eta informazio horren baliagarritasuna berrestea. Erreakzionatzeko abiadura horri begira, datuen ezagutza hori ezinbestekoa da.

Aipatu ditudan gauza guztien gainetik, enpresetako kultura aldaketaren beharra da aukeratuko nukeen behar garrantzitsuena. Orain daukagu aukera, aldaketan eta aldaketak ekarriko dituen gauza positiboetan sinesten duen lidergo sendoa osatzeko. Egiturak berdin mantendu daitezke baina lan-taldeen eta pertsona indibidualen erantzukizunak aldatu egin beharko dira. Goitik behera mezuetan aldaketarik ez badago, lan-taldeen eraginkortasuna ez da maximizatuko. Baita ere kontutan eduki beharrekoa da krisi sakonetatik arrakastatsu atera diren enpresa gehienek, lan-taldearen aniztasunak ekartzen duen aberastasuna eta derrigortasuna azpimarratzen dituztela. Aniztasunak eskatzen duen lekuaz eta sortzen dituen begirada berriez ezin gara ahaztu.

Orain da garaia komunikazio eraginkorrez zein garen eta nora goazen hausnartzeko.

Maila indibidualago batean, errekonozimendua eta malgutasunaren kontzeptuak ezin ahaztu. Teknologietan egindako inbertsioei esker, dagoeneko sistemak eta prozesuak aldatu dira eta etxetik lana egitera “behartu” zaigun aldetik, lana egiteko modu malguen azelerazioaren abantailetan enfokatu eta horiek kapitalizatzea da orain helburua. Familia eta lanaren aldeko oreka legitimatuta dago, ez dago atzera bueltarik. Norberaren indibidualtasuna errespetatzea beharrezkoa dela garbi dago.

Ezer ez da lehengo berdina izango.

Argazkia: Alexandre Alex, Unsplash.

Ikus-entzunezkoen sektorean begirada azkarra

2007an hasi zen atzeraldi ekonomiko globalaren erdian, Ameriketan milioika bezero eta harpidedun irabazi zituen Netflixek. Estrategia garbia izan zuen, zituen eduki guztiak mugarik gabe eskaintzea, denentzat salneurri berean. Eta, behin jendea etxean zuela, erretentzio plan eraginkorra zuen prestatuta, bezeroek ordaintzen zuten 7 dolar inguruko hileroko kuota inork ez kuestionatzeko.

Inkestan baten parte hartutakoen herenak aitortu du koronabirusaren itxieran lehen baino gehiago erabiltzen dituztela streaming bidezko zerbitzuak eta ordaintzeko jarrera eta asmoak aldatzen ari zaizkiela.

Ikus-entzunezkoen munduan gailentzen ari diren eta etorkizuneko oinarriak ezartzen ari diren Netlix, Amazon, Disney eta antzekoen estrategiak irabazle ateratzen ari dira azken asteotan. Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan egin berri den azterketa batean arabera, inkestan parte hartutakoen herenak aitortu du koronabirusaren itxieran lehen baino gehiago erabiltzen dituztela streaming bidezko zerbitzuak eta ordaintzeko jarrera eta asmoak aldatzen ari zaizkiela.

Disney+ streaming zerbitzuak mundu guztian zehar bere edukiak zabaltzeko zuen egutegiak koronabirusaren krisiaren erdian kointziditu du. Etxean aspertuta dauden haurrentzat (eta gurasoentzat) amu tentagarria. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan itxiera hasi zen astean hirukoiztu egin ziren harpidetzak. Mundu mailan 50 milioiko helburua lortu du dagoeneko, aurreikusita zegoen denbora baino hilabeteak lehenago.

Zinema estudioen eta telebista plataformen arteko urteetako “erakusleihoen” arteko eztabaidak ere goiburu asko biltzen ari dira ikus-entzunezkoen testuinguruan. Orain arte hiru hilabete itxaron behar izaten genituen film bat zineman ikusten genuenetik etxean ikusi ahal izateko. Orain, zinemak itxita daudenez, Erresuma Batuan hasi dira “erakusleiho” horiek hausten eta hainbat film zinemetako estreinaldiaren egun berean daude eskuragai, hogeita bost libera ordainduta. Honek edukien eskubideen jabeen eta edukien banatzaileen harremanetan parametro berriak berrezarri ditu, eskubideen negoziazioei beste forma bat ematen die, koronabirusak alde egiten duenerako aurrekari aldaezinak ezarriz eta urteetako hika-mikak ezerezean utziz.

Azken asteetako Erresuma Batuetako datuei erreparatuz, hiru ordu eta hogeita hamar minutu batazbeste pasatzen omen dira etxe bakoitzean (telebista aurrean).

Etxean pasatzen dugun denbora areagotu ahala, logikoki inoiz baino telebista ordu gehiago kontsumitzera iritsi gara. Azken asteetako Erresuma Batuetako datuei erreparatuz, hiru ordu eta hogeita hamar minutu batazbeste pasatzen omen dira etxe bakoitzean – garai honetan normalean kontsumitzen zena baino %20 gehiago. Streaming bidezko plataforma berrien presiopean zegoen telebista tradizionalari arnasbide bat eman zaio, batez ere albistegiak eta gobernuak ematen dituen komunikatuen orduan. Orokorrean internet bidezko zerbitzu denak, Amazon bera adibidez, irabazle ari da ateratzen. Txinan 2003 urteko SARS pandemiaren ostean jendearen erosketak egiteko ohiturak asko aldatzen hasi ziren, eta orduan eman zitzaion bultzadarik handiena Alibaba internet bidezko guneari, mendebaldeko Amazonen baliokidea dena Txinan. Amazonek ez du bultzadarik behar noski, baina interesgarria da Erresuma Batuan musika eta telebista negozioak kapitalizatzeko egiten ari den marketing eraginkorra.

Argazkia: Ben Garratt, Unsplash.

Etxetik ateratzeko baimena dugunean, telebistaren testuinguruko paradigma guztiak lehengo oreka antzekora iritsiko direla iruditzen zait. Hala eta guztiz ere, azken asteetan arrakasta izaten ari diren eduki etxeak eta telebistak, datuak erabiliz geroz eta esperientzia pertsonalizatuagoak sortzeko inbertsioak egiten ari dira. Telebistaren aurrean nagoenean, nahi dudan edukia bilatzeko denbora minimizatzea da helburuetako bat, ni bila hasi aurretik niretzat aukera egin didatelako; eta bestetik, behin edukia ikusten hasten naizenean, ikusten bukatzen lortzea da neurtzen den beste arrakasta irizpideetako bat da. Haien “ingurura” lotzen naute, hematen dizkidaten aukerak nire beharrak asetzeko nahikoak izan daitezen eta eduki konkretu batzuekin eta markarekin atxikimendu berri bat sortzen didate. Askotan hitz egin dut eduki eta audientziaren arteko harreman horri buruz. Orain da abagune ezin-hobea horretan eta horren oinarria diren estrategia eta teknologietan inbertitzeko. Aurreko atalean aipatu ditudan marka, sinplifikazioa eta beste hainbat faktore ere aplikagarriak dira zalantzarik gabe kontzeptu honetan.

Londres distopikoa atzean utzi eta utopia baten ibilbidea hasteko deseatzen nago ni.

Normal berria

Koronabirusaren aurreko bizitzara itzultzeko ametsean aurrera jarraitzen dugu. “Ni Amerikarra naiz” esan ordez, “denok gara osasun zerbitzua” esaten dugu eta askotan ez gara ohartzen horren esanahiaz. Lidergo berriak edo birziklatuak beharko ditugu gobernuan, enpresetan eta gure eguneroko eginkizunetan. Ezinbestean, orain arte normala zen hori atzean utzi eta berri batean pentsatzen jartzean sinesten dut.

Milton Friedman ekonomista ezagunaren teoria asko ez dira egoera honetan erabilgarriak, baina berak esandako zerbaitekin amaituko dut gaurko analisia: “krisi batek bakarrik eragiten du benetako aldaketa bat. Ezinezkoak ziruditen ideiak bat-batean posible bihurtzen direlako”. Ea horrela den. Londres distopikoa atzean utzi eta utopia baten ibilbidea hasteko deseatzen nago ni.