

ONGIZATEA
ETA BERE ADIERAZLEAK
GOGOETA
JARDUNALDIAK
2021eko AZAROAREN 26an
EGINDA
Malen Dominguez Zabala - EUSKAL HERRIAREN ONGIZATE EREDU BERRI BATERANTZ - ZEELANDA BERRIKO EREDUAREN IRAKASPEN BALIAGARRIEN ILDOTIK - Ikerketa Lana
Send link to:
H I Z L A R I A K
Zer da ongizatea? Nola definitzen dugu? Zertan neurtzen da?

Osasun larrialdiak gizartearen ongizatean eragiten duten faktoreetan inpaktu zuzena izan du. Eta, horretxegatik, hain zuzen, COVID19aren pandemiak zerbait ekarri badu, pertsona jardun politikoaren erdian kokatuko duten politiken beharra da. Honek guztiak pertsonen ongizateaz eta ongizate horretan eragina duten faktoreez sakonago aritzeko beharra azaleratu du. Eta galdera asko sortzen dira.
Zer da ongizatea? Nola definitzen dugu? Zertan neurtzen da? Tokian-tokiko errealitatearen arabera ongizatean eragiten duten faktoreak aldatu egiten al dira? Ongizatea berdin neurtu beharko al litzateke Euskal Herrian zein beste herrialde batean? Gaur egun, Euskal herritarren ongizatea, zehazki, nola definitzen eta neurtzen dugu? Egokiak al dira egun erabiltzen diren adierazleak? Eredu propiorik behar al dugu?

Argazkia: Dan Freeman
Galdera horiek guztiak erantzuten saiatzeko, Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza laborategiak eta EHU/UPVko GEZKI Institutuak, elkarlanean jardunaldi batzuk antolatu ditugu, Felix Arrieta eta Enekoitz Etxezarreta irakasleen zuzendaritzapean eta TM eLab laborategiko Malen Dominguez Zabalak koordinatuta.
Jardunaldia 2021eko azaroaren 26an izan zen, ostirala, 9:00-14:00 tartean, Donostian, UPV/EHUko Zuzenbide fakultateko gradu aretoan
Jardunaldiak bi zati izan zituen. Lehen zatian gizarte ongizatearen definizioaz aritu ziren, hau ulertzeko ikuspegiez, giza garapenaren ikuspegitik eman daitekeen definizioaz, hornidura aldetik publiko-komunitarioaren arteko harremanaz, zaintzaz eta errenta banaketaz. Funtsean, lehen zatian ongizatearen kontzepzioaz aritu ginen. Bigarren zatian ongizatea neurtzeko aukera eta eredu ezberdinez hitz egin zen, Zeelanda Berriko adibidean arreta berezia jarrita.
