PARTEKATUZ-
SHARING
Euskal Herrian eman den gatazka eraldaketa zein nazio eraikuntza prozesua beste gatazka eta herrietako interesatuekin partekatzea helburua duen proiektua.
Azken urteotan Euskal Herriko gatazka politikoak bizi izan dituen konponbiderako ekimenak, bai eta beronek bizi izan duen eraldaketak interesa piztu du nazioarteko hainbat eragile eta erakunderen partetik. Era berean, gatazka politikoaren baitan eman den nazio eraikuntza prozesuak ere sortu du hainbat eragileren artean interesa eta ezagutza nahia. Hein handi batean, Euskal Herrian emaniko prozesuak, bere txikitasunean bada ere, berrikuntzaren bidetik hainbat erronka propioei erantzun behar izan dio. Hori dela eta eskaera desberdinak izan dira Euskal Herrira etorri eta azken urteotan eman den eraldaketa eta burutu diren ekimen berezituak aztertzeko. Proiektu hau eskaera horiei erantzuteko jaio da.
· Euskal gatazkaren eraldaketa eta nazio eraikuntza prozesua, euskal abertzaletasunaren ikuspuntutik partekatu beste gatazka eta herrietako ordezkariekin.
· Gatazka konponbide eta eraldaketan aritzen diren eragile desberdinekin prozesu honetatik irteten diren hainbat ikasgai partekatu.
· Euskal gatazkaren konponbiderako oinarri izan diren gakoen hausnarketa burutu, honen bidez gatazkaren eraldaketa arloan ekarpena eginez.
TM eLab laborategiak aipatu helburua bete asmoz, jasotako eskaera eta beharrei egokitutako bisitaldiak antolatzen ditu Euskal Herrian, mintegi eta bilkuren bidez esperientzia partekatuz. Aztertuko diren gaiak eskaeraren arabera definituko dira, ondorengoak jasoaz besteak beste:
· EHko historia garaikidearen prozesu negoziatzaileen analisi kritikoa
· Pentsamendu estrategikoa
· Trantsizioa eta barne kohesioa
· Gizarte zibila. Mobilizazioa
· Alderdi eraikuntza
· Eraikuntza nazionala
· Armagabetzea