Prospektiba Tallerra
Mundua garai aldaketa batean kokatua dago. Epe motzean abiadura eta garapen esponentziala duten eraldaketak ematen ari dira, demografia, geopolitika, klima edota garapen teknologikoak direla eta. Euskal Herriak bere txikitasunetik eraldaketa guzti hauen aurrean nola kokatu aztertu beharra du. Prospektiba Estrategikoaren bidez etorkizuna aztertu nahi dugu, etorkizunean eragiteko, edo, kasuan kasuan, gertakariei aurrea hartuz errealitate horri herri gisa egokitzeko. Taller honen bidez herri honentzat ezinbestekoak diren arloetan ikuspegi prospektiboa landu nahi dugu.