Testu hau beste hizkuntza hauetan ere eskuragarri: Español
Turismoa, COVID-19 eta Aldaketa Globala:
2030 eradalketarako hausnarketa.
AURKENE ALZUA-SORZABAL, PhD
[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]
AURKENE ALZUA-SORZABAL, PhD
[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]
Turismoaren sektoreak historian aurrekaririk izan ez duen egoera bati egin behar dio aurre. 2008ko finantza-krisiak eta irailaren 11ko eraso terroristek ez zuten COVID-19ren krisiarekin konpara daitekeen eraginik izan.
Ondasunen industrian ez bezala, turismo-industrian ez dago turismo-zerbitzuen stockik. Ezin dira gorde hoteleko gauak, jatetxeko mahaien erreserbak edo saldu gabeko hegazkin-txartelak.
Garrantzitsua da aipatzea munduko turismoak krisi ugari jasan dituela iraganean(...) 2008/2009ko krisi ekonomikoa izan ezik, horietako bat ere ez zen atzerapen nabarmena izan turismoaren garapen globalean, eta horietako batzuk ez dira nabarmenak ere.
Globalizazioak azkartu egin ditu turismo-enpresen kontzentrazio-prozesuak azken urteotan. Prozesu horietan, agerian geratu da eskuratzeek aurrerapen handia izan dutela, eta operadore globalek abantaila nabarmenak dituztela markaren aintzatespenean, eskala-ekonomietan, hornitzaileekin negoziatzeko gaitasunean eta inbertsioen errentagarritasunean.
Beraz, tokikoa ez da geografikoki definitzen, baizik eta gure bizitza sozial eta ekonomiko kolektiboa klima-premia eta -larrialdietara egokitzeko proiektu kolektibo gisa.
Hainbat ikertzailek jarduera turistikoaren dimentsioa eta eskala berriz aztertzeko deia egiten dute, are gehiago turismoaren saturazioak (overtourism), klima-aldaketak eta COVID-19 pandemiak (Gossling and Hall) eragindako erronkak direla eta.
Turismo jasangarria garatzeko justifikazio zabalak, edo desazkundean oinarritutako turismoak, dimentsio askotako integrazioa eskatzen du.
Osasun-krisia, turismo arloan proiektu eraldatzaile handiak daudenean bai eta etorkizun hobe baten alde lan egiteko premia larria ematen den unean azaltzen da.
Badirudi literatura akademikoaren zati handi batean adostasuna dagoela estrategia politikoen formulazio egokiak lurraldeko turismoaren erresilientzia areagotzen duela dioen tesia babesteko, batez ere kudeaketa indartzea, inplikatutako eragileen arteko lotura sakontzea eta bai eta berrikuntza erabiltzea garapen jasangarria hobetzeko (Bangwayo-Skeete eta Ryan, 2020).
· Lidergoa elementu garrantzitsua da erantzun eraldatzailearen arrakasta edo porrota zehazteko. Lidergoari lotuta, publikoarekin eta enpresekin komunikazio argiak, zintzoak, zehatzak eta erregularrak izateko beharra dago.
· Publikoa dena adituen ezagutzatik eta aholkularitzatik kudeatu beharra, eraldaketei bermeekin heltzeko estrategiak garatzeko.
· Mehatxuei eta aldaketei azkar erantzuteko beharra, erantzunak etorkizunerako utzi beharrean, oso onartuta dago gaur egun.
Beharbada, garrantzitsuena da aldaketa sakona dela turismoarekiko hurbilketan. Lurraldea sustatzeko turismo-politika batetik lurraldea kudeatzeko eta garatzeko turismo-politika batera migratzea dakar.
- Turismoa fenomeno sozial, kultural eta ekonomiko bat da, eta pertsonak beren ohiko ingurunetik kanpoko herrialde edo lekuetara lekualdatzea dakar, arrazoi pertsonalak, profesionalak edo negoziokoak direla medio. Pertsona horiei bidaiariak deitzen zaie (turistak edo txangozaleak izan daitezke; egoiliarrak edo ez), eta turismoak beren jarduerak barnebiltzen ditu, eta horietako batzuek turismo-gastua dakarte (UNWTO (2020) Turismo-terminoen glosarioa (https://www.unwto.org/es/glosario-terminos-turisticos.)
Azken hamarkadetan, turismoa sistema konplexutzat hartzearen ideia indarra hartzen ari da (Baggio & Sainaghi, 2011). Pentsamendu-ildo horri jarraituz, turismoa jarduera sozioekonomiko gisa kontzeptualizatu da. Jarduera horren ezaugarria da erakunde pribatu (pertsona eta enpresa) independente askok osatzen dutela. Erakunde horiek elkarren artean eta sektore publikoko erakundeekin elkarreragiten dute boterez betetako dinamika-sare konplexu baten barruan, eta, horren ondorioz, sistema konplexua sortzen da (Hall, 2008). Turismoa eta bidai helmuga ikuspegi sistemiko batetik ulertzeak konplexutasuna gehitzen dio gogoetari, eta turismo-jardueran inplikatutako eragile eta eragileen definizioa zailtzen du:
(I) sektore pribatua da turismo-zerbitzuen ekoizle eta hornitzaile nagusia, eta jarduera ekonomiko ugarik osatzen dute. Jarduera horiek industria gisa ere definitzen dira (ostatua, elikadura, aisia, kultura, garraioa, merkataritza, beste batzuk), eta horrek zatiketa handia eta koordinazio-maila txikia sortzen du;
(II) sektore publikoak zaindu behar du turismo-jarduerarekin zerikusia duten ondasun publikoak zaintzen direla, haien kostuak barneratzen direla eta inbertsiorako negozio-giro egokia sortzen dela, batera egon behar duten hainbat mailatatik: lokala edo helmugaren maila, eskualdekoa eta nazionala. Gainera, turismo-arloko agintaritzak turismo-arloko eskumen hutsetatik (mugikortasuna, azpiegitura eta oinarrizko zerbitzuak, segurtasuna, ingurumena edo nekazaritza) kanpo dauden jarduera garatzeko beharrezkoak diren ekintza publikoko beste arlo batzuekin koordinatu behar dira, eta horrek zaildu egiten du erabakiak hartzea; eta
(III) komunitate hartzailea, turismoaren kostuei etekina ateratzen diena edo horiek jasaten dituena, funtsezkoa da tokiko beharrizan eta asmoekin bat datorren garapen endogenoa lortzeko, baina ez da beti esplizituki aintzat hartzen turismo-politikan.
(IV) Turista edo bidaiaria (edo gaua igarotzen duen bisitaria): bisitari bat turista (edo gaua igarotzen duen bisitari) gisa sailkatzen da bere bidaian gaua igarotzea sartzen bada, edo eguneko bisitari gisa (edo txangozale gisa) bestela.
- Research and Degrowth, Institut Telecom SudParis, International Society for Ecological Economics, Sustainable Europe Research Institute eta Wuppertal Institute erakundeek antolatu zuten konferentzia.
- Helmuga (bidaia baten helmuga nagusia): bidaia turistiko baten helmuga nagusia bidaia egiteko erabakian funtsezkoa den bisitatutako lekua da (RIET 2008, Parr. 2.31), (https://www.unwto.org/es/glosario-terminos-turisticos). “Helmuga turistikoa” kontzeptutik haratago doa lan honen konplexutasuna dela eta, baina garrantzitsua da zenbait kontu nabarmentzea. Tradizio akademikoan, helmuga turistikoaren kontzeptuaren inguruan bi lan-ildo eratu dira, bat produkzio-sektoreen ikuspegitik, eta bestea geografiatik, lurralde-dimentsioa txertatuz. Turismoa sistema gisa kontzeptualizatzearen esparruan, helmugaren hurbilketa sistemiko berriak antolatu dira, hurbilketak gainditzeko aukera ematen dutenak, hala nola produktu turistiko hutsa edo ekoizpen eta kontsumo turistikoaren prozesu gehiena egiten den espazioa. Turismoak sortutako harreman sozioespazialak, eta, ondorioz, eragile ugarik abian jarritako prozesu sozialak, politikoak, identitarioak, ingurumenekoak, ekonomikoak, hurbilketa murriztaileak gainditzen dituzte, eta agerian uzten dute espazio turistikoak dituen funtzioen konplexutasuna.