

ESPERIENTZIAK
GIPUZKOA MAILAKO LEHEN HERRITAR BATZARRA ABIAN: LANDA EREMUA ETA KLIMA.
2022ko irailetik aurrera
GIPUZKOA OSOAN

Demokrazia eredu berritzaile eta parte-hartzaileagoak esperimentatzea beharrezkoa da, Demokrazia deliberatiboa edota asanblada herritarrak eta parte-hartzaileak, gizartearen konpromisoa handitzea bilatzen du. Horregatik lehen esperientzia bat abiatzen lagundu dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren LANDA EREMUA ETA KLIMA herritar batzarra bultzatuz. Arazoak eta indarguneak zehazteko aukera emango digu lehen esperientzia hau.
KLIMA ASANBLADAK
Klimaren aldaketari eta honek dakartzan ondorioei aurre egitea ez da xamurra izango. Klima aldaketak gizakiari bere osotasunean eragiten digu eta eragingo duen kalteei aurre egiteko beharrezkoa da gizartearen kontsentsu zabalak sustatzea.
Horrek demokrazia eredu berritzaile eta parte-hartzaileagoak esperimentatzea eskatuko du, Demokrazia deliberatiboa edota asanblada herritarrak eta parte-hartzaileak, gizartearen konpromisoa handitzea bilatzen du.
Batzar herritarrak komunitate antolatuaren konpromiso maila handitzeko eredu baliagarria dela deritzogu. Gobernantza eredu berriak sustatzen dituen eredu parte hartzaileak. Eta honek berebiziko garrantzia izan dezake klima aldaketa bezalako erronkei aurre egiteko unean.
Horri begira Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategiak, gogoeta eta esperimentazio ildo hau ireki du.
Gogoeta teorikotik haratago esperientzia praktikoen bidez klima aldaketa-demokrazia partehartzailea binomioan sakondu asmoz.
Halere argi dago, klimaren aferaz gain, euskal gizartearen etorkizunari begirako ardatz estrategikoak norabidetzeko ere balio duen tresna izatea nahi dugula Batzar Herritarrak, nahiz eta oraingoz klima aldaketa hartu dugun ardatz.
JARDUNALDIAK
XXI. MENDEKO DEMOKRAZIA EREDU BERRIAK: ASANBLADA HERRITARRAK EDO DEMOKRAZIA DELIBERATIBOA
2022ko martxoak 15
HUHEZIko kanpusetik

Klimaren aldaketari eta honek dakartzan ondorioei aurre egitea ez da xamurra izango. Klima aldaketak gizakiari bere osotasunean eragiten digu eta eragingo duen kalteei aurre egiteko beharrezkoa da gizartearen kontsentsu zabalak sustatzea.
DELIBERAZIO-OLATUA MUNDUAN: HERRITARREN BATZARRAK. NAZIOARTEKO ESPERIENTZIAK
2022ko ekainak 7.
Miramar Jauregia, Donostia
