TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

barra
barra

JARDUNALDIA

XXI. MENDEKO HIZKUNTZA POLITIKAZ

TXILLARDEGIREN HERIOTZAREN 10. URTEURRENEAN
2022 urriak 19
Markeskoa jauregia
EIBAR

Urriaren 19an Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategiko Txillardegi Gogoeta guneak, Jakin-ek eta UEUk XXI.mendeko Hizkuntza Politikaz jardunaldia antolatu genuen.
40 urte pasa dira EAEn 1982ko Euskararen Legea onartu zenetik eta 35 bat Nafarroako Euskararen Legetik. Ordutik gaur arte mundua, eta Euskal Herria ondorioz, nabarmen aldatu duten prozesuek gurutzatzen dituzte: robotizazioa, gauzen Interneta, inteligentzia artifiziala…
Aldaketa guzti horiek eragina izan dute gure balio sistemetan, eta are gehiago gurea bezalako nazio gutxiagotuetan. Horren aurrean, hizkuntzaren arloari erreparatuta, behar berrien aurrean ekitea ezinbestekoa da. Beste modu batera esanda, testuinguru berri honetara egokituta hizkuntza politika batean pentsatzen hasi beharra dugula konturatu gara.
Jakin Fundazioa eta UEUrekin batera aipatutako kezka partekatu eta problematika horren inguruan pentsatu eta ekiteko plaza eskaintzea izan da jardunaldiaren helburua.

Jarraian eskuragarri jardunaldian hizlariek erabilitako aurkezpenak.

Jarraian eskuragarri jardunaldiko bideo guztiak.

TELESFORO

MONZON

eLab