Deng Xiaopingek, Txina mundura zabaldu zuen arkitektoak, bere ondorengoei , kanpoko munduarekin zuten harremanean, «taoguang yanghui» – «distira ezkutatzea, iluntasuna elikatzea» – aholkatu zien. Prosaikoki, hau, profil baxua mantentzea bezala interpreta daiteke, Txinaren indarra ezkutatuz, herrialdea garatzen den bitartean. Hau aldi baterako kontseilu bat besterik ez zen izan. Dengek uste zuen Txina ez zela borrokarako behar bezain indartsua, batez ere AEBekin, eta hobe zela, prest egon arte arreta zentroa saihestea. Xik, aldiz, Txina, profil altuagoa hartzeko prest dagoela pentsatzen du argi ta garbi; dela Gerrikoaren eta Ibiblidearen Ekimena bultzatuz, dela Hegoaldeko Txinako Itsasoan bere subiranotasuna berretsiz. Txinan asko dira Xirekin ados ez daudenak, baina desadostasuna uneari buruzkoa da edukiari buruzkoa baino gehiago. Beldur dira Xi goizegi hasi ote den eta Txinako lorpenak arriskuan jartzen ari den.