NAZIOMETROA
Euskal Burujabetzaren Barometroa
2. JARDUNALDIAK · 2023/11
Entzun NAIZ IRRATIAN Malen Dominguez-ekin egindako elkarrizketa
Naziometroa
jardunaldiak
2023
Azaroak 22
Carlos Santamaria Aretoa
DONOSTIA EHU/UPV
9.15etatik 13.30tara.
Pertenentzia prozesuak eta Nazioa XXI mendean
SARRERA
Atxikimendu edo pertenentzia gizakiaren oinarrizko behar bat da eta berau gabe edo hau ahula izanda gizabanakoek eta komunitateek sufritu egiten dute. Pertenentziak, emozioekin, sentimenduekin zerikusia du eta aldaera asko izan ditzake. Pertenentzia zentzu sakonek komunitate sendoak eraikitzen dituzte, ahulek edo kontraesankorrek aldiz komunitate hauskorrak. Nola eraikitzen dira? Nola desegiten? nola sendotu daitezke? Nola ahuldu? nola dira elkar elikatzen? .Gaur egungo joera sozialetan atxikimendu sentimenduak disolbatzen ari dira?
Nazio proiektu batekiko atxikimendu prozesuak nola garatzen diren eta zer prozesu sozialek egiten duten atxikimendua sortzera edo aldentzera aztertu nahi dugu. Pertenentzia mota batzuek urrundu edo hurbildu egiten al gaituzte nazio batekiko? Nola eragiten dute pertenentzia sentimenduek nazio kontzientzian? Hauek eta beste hainbat galderei erantzun nahi diegu aurten Naziometrotik.
EGITARAUA
– Sarrera:
9.15
Aurkezpena
– Lehen Saioa:
9.30-11.00
Teoria eta datuak, esku-hartze laburrak:
- Zer da atxikimendua? nola sortzen da prozesu hau? Zein da bere garrantzia? Atxikimendu indibiduala eta kolektiboa. (Andoni Eizagirre)
- Nazioa eta nazionalismoak. Nola eraiki izan dute nazionalismoek nazioa. Zer osagai erabiltzen da nazioa osatzeko? (Julen Zabalo)
- Datu kuantitatiboak. Atxikimendua edo pertenentzia mailak Euskal Herrian. (Enara Eizagirre)
- Eztabaida
– Atsedenaldia
11.00 -11.30
(Txillardegi Gela)
– Bigarren Saioa:
11.30-13.00
Errealitate berriak:
- Indibidualizazioa, neoliberalismoa eta gazteen kontsumismo politikoa. (Ane Larrinaga)
- Teknologia berrien eragina: arriskuak eta aukerak. (Edu Apodaka)
- Migrazioak, identitateak eta atxikimenduak. (Arkaitz Fullaondo)
- Prozesu Globalak eta (Euskal) Naziogintza: Nazio Algoritmikoa eta Nomadismo Digitala. (Igor Calzada)
- Eztabaida