TELESFORO MONZON eLab / Euskal Herrigintza Laborategia

Birusa hedatu mugatutako lurraldean.

Birusa hedatu mugatutako lurraldean.

imanol_esnaola

IMANOL ESNAOLA

Gaindegiako koordinatzailea.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

IMANOL ESNAOLA

Gaindegiako koordinatzailea.

[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]

Lurraldearen kontrol eraginkorra, zein lurraldea ordea?

Krisi deitzen dugun oro komunitatea gogor eragin duelako izaten da ezagun. Estatu egiturak dituzten komunitateek marko horretan bilatzen dute soluzioa. Estatu egiturarik ez dutenek, ordea, ezin izaten diote menderatzailearen joera asimilatzaileei aurre egin.

Aste hauetan gertatzen denari bere ingurumaria eman behar zaio, Euskal Herria deitzen dugun gorputz nazional horri buruz mintzatu behar badugu. COVID 19aren krisia eragiten ari dena 2008an hasitako astinaldiak naziotasunean eragindako kalteak zenbatu gabe ditugularik iritsi zaigu.

Euskal Herrian horixe ari zaigu gertatzen pandemia eta itxialdi garaiotan. Gehi diezaiogun, ordea, beste hiru osagai: (1) zatiketa administratiboak bi indar zentripetoren mende utzi gaitu eta are gehiago zatitu, gure baitako asimetriak areagotuz; (2) gure balizko autonomiaren eskumenak zeinen murritzak diren argi geratu da, ez baitu balio izan lurraldeen arteko oinarrizko bizikidetza eta koordinazio funtzionala bermatzeko ere; (3) kaltetuok ateak zabalik utzi dizkiogu indar horiei. Eta ondorio bat: pandemiaren aurrean gure herrian nola egin behar litzatekeen formulatzera ere ez gara iritsi. Hori eginda protestarako aukera genuke, egin gabe, zer esan?

Dena den, aste hauetan gertatzen denari bere ingurumaria eman behar zaio, Euskal Herria deitzen dugun gorputz nazional horri buruz mintzatu behar badugu. COVID 19aren krisia eragiten ari dena 2008an hasitako astinaldiak naziotasunean eragindako kalteak zenbatu gabe ditugularik iritsi zaigu. Nahiago bada, esan dezagun azken urteotan herri garen aldetik dagozkigun eginkizunak bete ez izanaren ondorioak nozitzen ari garela.

Izan ere, 2008aren ondoko urteek utzitako ondorio nagusietako bat herri xedea duen egitasmoaren ahultzea izan da. Krisiak gogor estutu zuenean auzi sozioekonomikoak nagusitu ziren, tokian toki agenda esklusiboarekin, baina errezeta bateratzailerik gabe, sarri bazterrean utziaz euskal esparru sozioekonomikoan elkarlanaren bitartez eraiki zitezkeen soluzioak. Besteak beste, bizi izandako gainbehera ekonomikoak ez gaitu mugaz gaindiko lan merkatua bateratzeko bidean jarri, nahiz eta langabezia maila jasanezina eta gazte askoren migrazioa bizi. Ez dugu enpresen arteko lankidetza indartu, nahiz eta nazioartekotzeari lehentasun osoa eman diogun, bergauza eremu akademikoan zein kulturalean.

Kataluniak urriaren 1eko erreferendumaren aurreko eztabaida soziopolitikoetan “lurraldearen gaineko kontrol eraginkorra” esamoldea indarrean jarri zuen (2017). Kontrol eraginkorra aldarrikatu zuten, besteak beste, 2008tik aurrera hazitako krisi sozial larriari bertako erabaki eta baliabidez erantzun ahal izateko, eta estatuak bereganatutako baliabideen premia azaltzeko.

Denon osasuna eta ongizatea auzitan dauden garai honetan lurraldetasunaren baitan daudela korapiloak, baita balizko konponbideak ere.

Garai hartan euskal autonomiak (Nafarroa Garaikoa zein EAEkoa) bazirudien lurraldearen gaineko kontrol eraginkorragoa bermatzen zuela. Egun bizi izan duguna ikusita, inork uste al du hori? Lurraldearen gaineko kontrol eraginkorra nahi duen kataluniar soberanista batentzat aski al da egungo euskal autogobernu maila, nafar eran zein EAEko eran? Ibilian-ibilian auzi zahar-berria dugu aurrez aurre: lurraldetasuna eta burujabetza, baita osasun larrialdietan eraginkorrak izateko ere.

Kataluniak jakin du bere inteligentzia aktibatzen erantzun agenda propioa osatzeko. Kataluniako herriak ikusi du bere baitan baduela aski argitasun herri moduan aurrera egiteko eta Madrilgo gobernua dela zapuzten dituena. Hego Euskal Herrian ez gara hurbildu ere egin koska horretara.
Ez da artikulu honen xedea arestian aipatu bi auzi handi horiei erantzutea, baina bai agerian jartzea denon osasuna eta ongizatea auzitan dauden garai honetan lurraldetasunaren baitan daudela korapiloak, baita balizko konponbideak ere.

Argazkia: Ruben Moreno, Unplash.

Krisi honen ezaugarrietako bat, beraz, territoriala izan da. Batetik estatu egiturek bere kontrolpean hartu dutelako aginte oro (euskal erakundetze administratibo zein sozioekonomikoak menderatuz), bestetik, mugak ixtearekin gure baitako bizikidetza naturala eteteko pauso berriak eman dituzte.

Gure baitako lurralde dinamikak izozturik

Krisi honen ezaugarrietako bat, beraz, territoriala izan da. Batetik estatu egiturek bere kontrolpean hartu dutelako aginte oro (euskal erakundetze administratibo zein sozioekonomikoak menderatuz), bestetik, mugak ixtearekin gure baitako bizikidetza naturala eteteko pauso berriak eman dituzte.

Eta ez dute topatu erreakziorik, gurean mugaz gaindiko bizimodua balioan jartzeko posizio argiak edo osasun zaintza behar bezala egiteko adostasun zabaleko proposamenak falta izan dira: ez mugaz gaindiko langile eta ikasleei eragindako egoeraren azterketarik, ez mugaren bi aldetako familien beharrei erantzuteko proposamenik, eta are gutxiago mugaren gainetik joan etorrian bizi diren artzain, laborari zein merkatarien aldeko neurririk ere. Horra hor, milaka euskal herritar haien bizimodu normalean bortxatuak eta babesik gabe.

Honek, ordea, galdera saldo luzea dakar. Izan ere, asko falta izan zaigu urte hauetan mugaren inguruko bizikidetza fenomeno sozioekonomiko babestua izatera eramateko. Mugaz gaindiko langileen estatutu indartsu bat izan daiteke gabezia handienetako bat, baina horrekin batera lan merkatuan, enpresen arteko lankidetzan, formazioan, mugikortasunean… egungo oztopo lasterketa baino bide lauagoak jartzeko prozesua abia genezakeen.

Are gehiago, prozesu horiek guztiak errazten dituzten egiturak tekniko eta sozio-instiutuzionalak sor genitzakeen. Baina ez dago halakorik, ezta premiaren aldarririk ere. Adierazpen honek ez du egindakoa auzitan jartzen, egin gabe utzitakoa baizik. Egin duguna baino gehiago egin genezakeen. Badakigu halaber, estatuek ez ziguketela erraztasunik emango, baina ez dut gogoan noiztik uko egin genion gure premiei erantzuteari estatuek gustuko ez zutelakoan.

Gure baitako harreman funtzionalak indartu eta behar bezala babestu izan bagenitu, urruntze sozialeko neurriek gure kasuari egokitzen zaion aplikazioa izango zuketen, edo izan zezaten aldarrikatu ahal izango genuke.

Gure baitako harreman funtzionalak indartu eta behar bezala babestu izan bagenitu, urruntze sozialeko neurriek gure kasuari egokitzen zaion aplikazioa izango zuketen, edo izan zezaten aldarrikatu ahal izango genuke. Kasu horretan baliteke Hirigune Elkargoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak estatuei aitortza aldarrikatu ahal izatea egoera berezi horiek kudeatzeko, eta agian lortu ere bai. Baina nork bere premiak ongi formulatu gabe, nekez. Itxialdiak eta mugimenduak mugatzeak ezohiko neurriak ekarri dituzte eta horien artean muga gotortzea. Lanbidearen izaera oinarrizkoak, esaterako, milaka langile mugiarazi ditu mugaren alde batetik bestera egunero. Mugaz gaindiko lankidetza eremua ongi zedarrituz gero (demagun Alemania eta Frantziaren artean dagoen moduan, 30km mugaren alde bakoitzean, Tolosa-Baiona, gutxi gora behera), ohiko mugimendu hori baimen digital bateratu batekin erraztu zitekeen mugan orduak emanarazi beharrean. Adibide bat besterik ez da.

Argazkia: Bernard Hermant, Unplash.

Gertatu dena gertatuta, euskal inteligentziak ez du gure baitako bizikidetza espazio bat erauzi diotenik sumatu, hedabideek ez dute halako gertaera larririk dokumentatu, eta gizarteak ez du halako gehiegikeriarik sentitu.

Gertatu dena gertatuta, euskal inteligentziak ez du gure baitako bizikidetza espazio bat erauzi diotenik sumatu, hedabideek ez dute halako gertaera larririk dokumentatu, eta gizarteak ez du halako gehiegikeriarik sentitu. 2008aren ondorengo urteetan jada ikusi genuen naziotasun aldarrien ahula krisi garaietan, alor hau indartu gabe iritsi gara 2020ra.

Beraz, COVID19ak agerian jarri du herri xedeko lurraldetasunari dagokionez gure eskemaren ezintasuna, baita auzi funtzionalenetan ere (eguneroko joan etorriak, lanekoak, familiakoak hornikuntzakoak, kulturgintzakoak, akademikoak…).

Aipatutako guztiak herri ororentzat organikoak dira. Horrela direlako, ordea, Euskal Herrian orain arte izan duguna baino determinazio handiagoz jardun behar gara sustatzen, eraikitzen eta babesten. Hau da, Gaindegiak lurralde arteko lankidetzaz adierazi moduan (2016) behar dira pertsonak eta erakundeak mugaren gainetik naturaltasunez dihardutenak, behar dira lankideetza errazten duten erakundeak eta behar dira, asimetria administratiboak berdinduko dituzten lege eta araudiak. Premiaz agenda hori indartu ezean, kudeaketa administratibo soilak (osasun arauen ezarpena) euskal bizikidetza eremua eten ahal izango du, sarri arau egokiagoak adosteko aukera izan arren, milaka herritar kaltetuz, eta euskal burujabetza ukatuz.

Zinez aldatu da Euskal Herriaren geografia azken bi hamarkadetan. Xehetasun guztien baitan, ordea, nabarmentzekoa da, pandemiaren kudeaketari dagokionez, biztanleria dentsitatean dauden aldeak.

Argazkia: Tom Sekula, Unplash.

Euskal geografia berria

Zinez aldatu da Euskal Herriaren geografia azken bi hamarkadetan. Xehetasun guztien baitan, ordea, nabarmentzekoa da, pandemiaren kudeaketari dagokionez, biztanleria dentsitatean dauden aldeak, eta dentsitate txikieneko eremuek bizi izandako gutxiespena.

Ongi dakigu gaitza kontrolatzeak berebiziko garrantzia duela, baina Bilbo inguruko hiriguneak behar dituen arauak behar ote ditu Etxalarrek? Bizi dugun lurralde desorekari erreparatu gabe jardun dira Madril eta Paristik, baina euskal eragileak ez gara bizkorrago ibili. Auzi andana luzea aipa liteke. Hor ditugu herri txikiak, bertan etxeko zulora kondenatutako adineko eta haurrak, arduraz eta segurki baliatzeko aukera izan arren itxitako eskola, liburutegi eta gainerakoak.

Ekonomia goresten ari garen garai honetan, pandemiaren lurralde kudeaketak euskal singularitatearentzat izan duen itsutasunak baloratzea mereziko du hurrengo urtetan. Nafarroa Garaiko erdialdeko baratzak nozitu duen galeraren aurrean ezin ote zen neurri administratibo eta popularrik indarrean jarri? Esaterako, barazkigintza sektore estrategikotzat hartu eta administrazioak babestu; bertako orburu eta zainzuriak euskal sukalde guztietan egon zitezen kontsumo taldeen bitartez herri ekimenak abian jarri, eta abar.

Huts egin dugu pandemiaren kudeaketan gure lurraldetasuna aintzat hartzeari dagokionez. Lurraldea azalera baino askoz gehiago baita.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arkumearen merkaturatzea ere mintzagai izan genuen martxoan, baina Nafarroa Beherean, Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Garaian ere baziren milaka bildots. Halaber, artzainak sasoiko gazta berria eskaini ezinean izan ditugu, sagardogileak sagardo berria ezin eskaini. Kostalde hezeko baserritarren zirkuituak zapuztu diren moduan, elikagaigintzara emandako euskal eskualdeez ez gara ohartu. Ez dira gainerakook baino gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Argazkia: Tom Sekula, Unplash.

Huts egin dugu pandemiaren kudeaketan gure lurraldetasuna aintzat hartzeari dagokionez. Lurraldea azalera baino askoz gehiago baita.

Zer datorren…

Esandakoarekin atzera begira ari gara, aipatzen dugun gaur hori atzo da jada, hain izan da bizkorra gaitz honen hedapena. Bihar zer dator, ordea? Pandemiak trauma komunitario izugarria utziko duela ez dago ukatzerik. Ikuspuntu sozial eta ekonomikotik handiak izango dira kalteak eta ohiko moduan, nork bereak osatu beharko ditu.

Bertakoak berebiziko garrantzia hartuko du gure komunitatearen ongizatea bermatzeko eta lurraldeen arteko lankidetza ezinbesteko eginkizun bilakatuko du.

Halaber, artikulu sail honetan bertan “ekonomia fundazionala” deitzen dutenak indarra hartuko duela iragartzen du Mikel Navarrok (https://telesforomonzonlab.eus/covid-19ak-ekar-litzakeen-epe-luzeko-inpaktuen-dekalogoa/). Hala bada, bertakoak berebiziko garrantzia hartuko du gure komunitatearen ongizatea bermatzeko eta lurraldeen arteko lankidetza ezinbesteko eginkizun bilakatuko du. Ipar Euskal Herrian “ekonomia egoiliarra” deitzen dutena indartzen ikusi dugu azken urteotan, bertan besteak beste lurralde iraunkortasun paradigma berriak arrakastaz abiatu dituzte. “Euskoa” izeneko moneta Hego Euskal Herrian hedatuz gero, garai berri baten atarian egon gaitezke lurralde kohesioari dagokionez. Unibertsitateko hainbat adituk COVID ondoko garaiei begira sakoneko aldaketak eskatu dituzte (https://telesforomonzonlab.eus/covid19-osteko-euskal-herriko-ekonomia-ekologikoaren-alde/). Lurralde kohesioak eta orekak eraldaketaren agendan lekua izan behar luke.

Argazkia: Alban Martel, Unplash.

Orain da garaia, beraz, nola osatu nahi dugun erabakitzen hasteko. Eta osatze horretan euskal populuak bere integritatean zer esan izango duen, ala neurri estandarren aplikazio zurian katearena egingo duen galdetu behar diogu geure buruari. Hau da, erabaki dezagun zer gertatzea nahi dugun eta jar ditzagun urratsak gerta dadin.

Banaketa administratiboari dagokionez, mugaz gaindiko bizikidetzari dimentsio erreala eman behar diogu. Lehenik bizikidetza horren aitortza publiko eta etengabekoa landuz, eta horrekin batera mugaz gaindiko jarduerak babestu eta errazteko erabaki andana abian jarriz. Dela mugaz gaindiko langilearen estatutua euskal kasuaren arabera formalizatzen, dela mugaz gaindiko enpresa jardueren sustapen politika berriak abiatzen, berdin lan merkatuan txertatzeko formazio, homologazio eta kontratazio prozesuetarako…

Lurralde kohesioa gordetzeari dagokionez, dentsitate eta idiosinkrasia desberdineko lurralde eremuen arteko oreka gordetzeko neurriek dimentsio berezia hartu behar lukete.

Lurralde kohesioa gordetzeari dagokionez, dentsitate eta idiosinkrasia desberdineko lurralde eremuen arteko oreka gordetzeko neurriek dimentsio berezia hartu behar lukete. Biztanleriak dentsitate apaleneko eremuetan bizitza egitasmo ilusionagarri bat izan dezan, gure herri egitasmoak eginkizun ugari ditu erraztasunak emateari dagokionez. Hasi etxebizitza eta zerbitzu nahikotasuna bermatzetik eta segi enplegua bermatzen duten neurri eragileetaraino. Dentsitate txikiko eremuek berariazko sustapen araudiak behar ditu iraun dezan.

Kontzeptualizazio berria etorkizuneko Euskal Herriarentzat.

COVID19 gaitzak gure erresilientzia gaitasuna eskatzen du, baina erresilientzia komunitarioa da. Euskal populuak bere auzo, herri, bailara, eskualde… mailatan erresilientziak COVID19 garaian zer nolako forma hartzen duen erabaki beharko du. Zoritxarrez, gaitzaren kudeaketa bertikalak errotik erauzi du tokian tokiko dinamizazioa. Hurrengo urtetan, are gehiago gaitza endemiko egiten bada, beharko da erresilientzia maila lokalean praktikatzeko gaitasuna, tokian toki adostasunak eraiki eta arazoei aterabideak topatzekoa. Baliteke osasun auzietarako autoritarismo bertikalaren eraginkortasuna agortu izana, baina osasun arriskuak iraungo du eta tokian toki gaitasuna beharko da praktika eraginkorrak ezartzeko.

Lurralde zatiketak kaltetutako eremuetarako helburu zehatzak beharko ditugu, baita lurralde arteko osagarritasuna lantzeko ere.

Agenda berri baten atarira iritsi beharko genuke ahalik eta epe laburrenean. COVID aroko fenomenologia zeinen bizkor hedatzen den ikusita (izan gaitza bera, izan Paris eta Madrilen inposizioak), agenda bizkor sozializatzen jakin beharko dute euskal eragile sozial eta instituzionalek.

Argazkia: Alban Martel, Unplash.

Azken urteotan bizi dugun izoztea gainditzea kostako da. Beharbada, ezinezkoa gertatuko da dinamizazio sozialik gabe euskal hautetsiak bere agenda aski beteari lurralde auziak gehitzea. Herrigintzak nahi badu, ordea, ahal izango da. Eragile sozialek, beraz, berebiziko eginkizuna izango dute lurraldetasunaren gaineko auzi praktiko eta funtzionalak azaleratzen, sarri egitasmoak abian jartzen eta beste askotan instituzioei jarrera proaktiboa eskatzen. Azken urteotan Errigorak dei egin digu Nafarroako baratzari dagokion garrantzia eman diezaiogun, Eusko Ikaskuntzak mahai gainean jarri du mugaz gaindiko politika sozialak koordinatu beharra, berriki Iparra-Hegoa elkarteak muga zabaltzearen aldeko sinadura bilketari ekin dio. Halakoak eta askoz gehiago beharko dira lurraldetasuna izan dadin euskal populuaren agenda berrian oinarrizko ardatza. Bide horretan protagonismoak eta konpromisoak ongi banatzen asmatu beharko dugu.

Kontzeptuen ondoan jar ditzagun protagonistak. Tokian tokiko organo legegileek (udal batzarretatik hasita), zein gobernu eta administrazio erakundeek berebiziko garrantzia izango dute bi dimentsio horietan (mugaz gaindiko bizikidetzaren babesa nahiz lurralde arteko osagarritasuna) erabakiak hartu eta gauzatzen joateko.

Artikulu honen ardatzari dagokionez, lurralde zatiketak kaltetutako eremuetarako helburu zehatzak beharko ditugu, baita lurralde arteko osagarritasuna lantzeko ere. Kohesio kontzeptua hitzetik hortzera darabilgu naziogintzara emandakook, baina funtsean kontzeptu praktikoagoak beharko ditugu, hala nola, lankidetza eta elkarkidetza. Zein praktika emango diogu lurralde arteko euskal lankidetzari COVID aroan? Lurralde elkarkidetzaren aldeko apusturik egingo al dugu aro horretan, eta baiezkotan, zein forma izango du elkarkidetza horrek?

Euskal Herria bizikidetza espazio erreala da denontzat, eta horrek denontzat baliagarria den agenda mamitzea eskatzen du.

Euskal lurraldetasunaren aldarri berritua.

Azken hamarkadetan euskal lurraldetasunaren defentsa kontzientzia nazional handieneko sektoreen baitan mamitu da. Sarri nazio identitateari lotutako emozio eta irudiekin uztartuta formulatu izan da. Baina gabezia hori herritar guztiek nozitu dute, sentimendu nazionala edozein izanda ere. Euskal Herria bizikidetza espazio erreala da denontzat, eta horrek denontzat baliagarria den agenda mamitzea eskatzen du.

Orduan ere, kontzientzia nazional handienekoak izango dira aitzindari, baina denok sentituko dugu afera gurea dela. Eusko Ikaskuntza, Udalbiltza, Errigora edo Seaska ahalegindu dira auzi praktikoagoetara ekartzen lankidetzaren gaia. Agenda horrek, ordea, badu nondik osatu, besteak beste aipatu ditugun auzietan: kutsatzeak eragozteko praktika lokalak; egoera honek kaltetutako herritarren eta jardueren defentsa; edo lurralde osagarritasuna eta erresilientzia indartuko dituen programazioa.

Ataka garrantzitsu baten aurrean gaude. Gure esku dago aukera ilusionagarritzat hartzea, aspaldian ez bezala gure lurraldetasuna aurrean ditugun erronkei erantzuteko aukera indartsua delakoan, bai mugaren gaineko bizikidetza guk geuk administratzea, bai gure lurralde osagarritasuna programatzea.