Koronabirusak sortutako egoera Kooperatibista baten ikuspegitik.
IÑIGO IÑURRATEGI
[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”40″ sgb_pgawvc_height=”60″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]
IÑIGO IÑURRATEGI
[sgb_pgawvc_pdf_button sgb_pgawvc_width=”35″ sgb_pgawvc_height=”50″ sgb_pgawvc_image=”8972″ sgb_pgawvc_class=”” sgb_pgawvc_id=””]
Batetik eta bestetik etorkizun hurbil-ertaina nolakoa izango den iritziak handik eta hemendik jasotzen ari garen honetan, Euskal Kooperatiben esperientziatik abiatuta zenbait ideia ekarri nahi nituzke ikuspegi orokorra aberasteko.
Gure bizimoduaren beharrei erantzuteko aktibitate guztiei berrekin beharko diegu. Eta berrabiatzeko premia ez ezik, herri estrategia ekonomiko oso bat garatzeko aukera/beharra ere badugu.
Argazkia: Claudio Schwarz, Unplash.
Mundu osoko gobernuek espazio publikoaren kontrola hartzen duten heinean, mundu osoko populismoaren hazkundearekin demokrazia iliberalak indartu egin daitezke, eta herritarrek eskubide indibidual eta zibilen muga itzulezinak jasan ditzakete.
Argazkia: Yogesh Pedamka, Unplash.
Mintzberg-ek hiru esparru definitzen ditu gizartearen baitan: sektore publikoa (Estatua), sektore pribatua (Merkatua) eta sektore anitza (gizarte zibila). [...]Gizartea berrorekatzeak hiru sektore horien dimentsioa orekatzea lekarke.
Irudia: H. Mintzberg (2016), Organizations around Public, Private, Plural. https://mintzberg.org/blog/three-sectors
Herrigintza deitu izan diogu, eta Mintzberg-en sailkapena kontuan hartuta, gurean hiru arloak beste modu batean ere izenda ditzakegu: herrigintza instituzionala (Administrazioa), herrigintza zibila eta merkatua.
Argazkia: Patryk Grady, Unsplash.
Zer ekoitzi beharko genuke herri/eskualde bakoitzean? Zer Euskal Herri mailan? Zer Europa edo mundu mailan? Oreka aurkitu beharko dugu autosufizientzia ekonomikoaren (arlo batzuetan) eta interdependentziaren (beste batzuetan) artean
COVID19aren krisiaren hasiera honetan ere euskal kooperatibistak hasieratik neurri azkar eta zorrotzak hartzen ari dira beraien enpresan, beraz, beraien lana babesteko.
Argazkia: Charles Deluvio, Unsplash.
Konpromiso kolektiborako grina, baina, ez da berez jaiotzetik dakargun zerbait, gure bizitzako esperientziarekin eta gizartean nagusi den kulturarekin moldatutako zerbait baizik.
Argazkia: Miltiadis, Unsplash.
- New Economics Foundation (2009), The Great Transition, NEF, London https://neweconomics.org/2009/10/the-great-transition
- Henry Mintzberg (2015, Rebalancing Society, Berrett-Koehler Publishers, Oakland https://mintzberg.org/books/rebalancing-society
- Igor Ortega (2018), Aportación de las cooperativas a los retos del tejido productivo vasco, Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI, Eskoriatza